Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horia (argipena)».
Horia
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera~570–580nm
Hamaseitarra#FFFF00
RGB(r, g, b)(255, 255, 0)
CMYKN(c, m, y, k)(0, 0, 255, 0)
HSV(h, s, v)(60°, 100%, 100%)

Horia oinarrizkokoloreetako bat da,espektro ikusgaianberdearen etalaranjaren artean kokatua.Limoi helduaren,ekilorearen etaurrearen kolorea da.

Horia izena espektro optikoaren barnean uhin-luzera 565-590 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio. Hiru oinarrizko koloreetako bat dasintesi kengarrian. Arte plastikoetan horiaren kontrako kolorealila dela jotzen da, kolore desberdintasunagatik. Industrian horiabeltzarekin erabiltzen da larritasuna adierazteko, kontraste handiena eskaintzen duten koloreak direlako.

RAL kolore sisteman horiak 1001 eta 1099 artekoak dira.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Adituen arabera,[1][2] *hor erroa eta *-ipartizipio-atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran, ingurukoerdaretako zenbait kolore-izenetan ere gertatzen den bezala (ikusgaztelaniazkomorado,anaranjado edofrantsesezkorosé partizipioak). Ez da harritzekoa, kontuan hartutaadjektiboak sortzeko ohiko baliabidea dela partizipioena (ikus euskaran bertanzuri etagorri kolore-izenak).

Erroak lotura zuzena luke egun ere erabiltzen den(h)or «txakur» hitzarekin. Hala, jatorrizko esanahia «txakurra bezalakatua» izan zitekeela ondorioztatu dute hizkuntzalariek (Azkuek¿Como el perro? galdetzen zuen), eta handik «txakur koloreko» > «hori».

Proposamenaren indargarri (alderantzizko) paralelo semantikotzatingelesezkodog «txakur» aipa daiteke, jatorritzat *docga berreraikia duena. Zehazki,dox «yellowish-brown» (marroi-horixka) hitz zaharrarentxikigarria bide zen jatorrian (euskarazkoPintto edoBeltxaren modukoa), eta ondoren, ezaugarri horren nabarmentasunagatik, «txakur» adiera hartu bide zuen (arraza, mota edo itxura jakin bati lotua hasieran, eta edozein txakurri buruz hitz egiteko hedatua gero).[3]

Sinbolismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oro har, kolore horia lotu ohi daeguzkiarekin,argiarekin etaurrearekin.Islamaren munduan hori urreztatua jakinduriaren eta aholku onen adierazgarria da; baina hori zurbila, berriz, gezurraren eta iruzurrarena. Egipton kolore horiak bekaizkeria eta zoritxarra adierazten zituen.Txinan, errege-erreginen familiek erabiltzen zuten[4].

Euskal kulturan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako euskaldunen ustez, horiaeguzkiaren kolorea zen eta horregatik egun arte iritsi diren hainbat hitzetanhoria agertzen dalaranja dei genitzakeen hainbat gaitan. Bestetan,gorria esaten dira orain laranjatzat ditugunak,gorringoa esaterako.

Orioko arraunlarien aldeko apainketa, horiz.

ErrenteriakoJantziaren Zentroko Ramón García adituaren arabera, euskaljantzietan ez da ohikoa. "Andaluziarrek asko erabiltzen dute horia edo laranja, eguzki asko dutelako, eta guk grisa, urdina, berdea, okrea... erabiltzen ditugu, gaur egun ere bai. Gure janzkera oso soila da, aspergarriak gara. Ikerketa zientifiko batek dio gorria mendi asko dagoen lekuetan erabiltzen dela, urrunean hoberen ikusten den kolorea delako. Euskal Herrian badago arropa gorri asko, mendia, sastraka ugari eta eguraldi kaskarra ditugulako. Baina inoiz erabili ez dena dira horia, laranja, arrosa fuksia, turkesa, pistatxo berdea... ez dira gureak»[5].

Herri batean sinbolismo nabaria hartu du:Orion.Oria ibaiarekin eta udalerriaren izenarekin(h)oriak duen antzekotasuna kasualitatea besterik ez da seguruenik, bainaherriko traineruaren kolorea da eta, agerpen askotan, herriarena ere bai[6].

Koloregaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Horia oinarrizko kolorea da; horregatik, ezin da beste kolorezko pigmentu edo koloregaien bidez lortu. Horia erabiltzen da, aldiz, beste koloregaien ñabardura aldatzeko.

Janari koloratzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
KoloreaKodeaJatorriaIzen kimikoa
HoriaE 100NaturalaKurkumina,kurkuma,currya edoazafraia
HoriaE 101 I)...Erriboflabina (B2 bitamina)
HoriaE 101(a) II)...Erriboflabinaren 5'-fosfato sodikoa
HoriaE 102SintetikoaTartrazina
INCI CI 19140 edo Yellow 5
AEBetan debekatua
HoriaE 104SintetikoaKinoleina-horia
INCI CI 47005
Hori-laranjakE 160-a - 160-fKoloregai naturalak
arbeletxeko,
azenario,
otarrain,
arrain eta abarrena.
Karotenoideak
Hori laranja gorriaE 160(A) I)...β-karotenoa
Hori laranja gorriaE 160(A) II)...Karotenoide nahasiak (α-, β-, γ-)
Hori laranja gorriaE 160(B)...Bixa orellana, bixina, norbixina
Hori laranja gorriaE 160(C)...Paprika estraktua,kapsanteina edokapsorubina
Hori laranja gorriaE 160(D)...Likopenoa
Hori laranja gorriaE 160(E)...Apokarotenal 8' (C30)
Hori laranja gorriaE 160(F)...Azido apokarotiniko-8-arenester etilikoa
Hori laranja gorriaE 161...Xantofilak
Hori laranja gorriaE 162...Erremolatxa aterakina,batanina

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia, 417 or. ISBN978-84-946477-8-9...
  2. (Ingelesez)Lakarra, Joseba. (1995). «Reconstructing the Pre-Proto-Basque-Root» Towards a history of the Basque language. J. Benjamins Pub. Co, 195 or. ISBN978-90-272-8567-6. PMC709596553. (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  3. (Ingelesez)Gąsiorowski, Piotr. (2006). «The Etymology of Old English *docga» Indogermanische Forschungen (111): 275-284..
  4. «Dokuteka: Bizitzaren koloreak: koloreen esanahia kultura ezberdinetan 1/2» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  5. Belastegi Martin, Nagore. (2017-12-21). «ATZOKO ETA GAURKO BASERRITAR JANTZIAK» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
  6. User, Super. «Orioko herria» Orioko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

 Horiak 
BeilegiaHoriaLaruaUrrekaraChartreuseBeixa
      
Azafrai koloreaOkreaZiapeaArto koloreaKremaLimoi kolorea
      


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

 ultramoreamoreaurdinaberdeahorialaranjagorriainfragorria 
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hori&oldid=9832142"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp