"Jean Paul Sartre hil da. Eta tristura handia senditu dugu askok. Tristura handia bereziki euskal ezker abertzalearen sorreran geure ahalegin guztiak egin ditugunok. Sartre lekuko aparta hiltzean, Sartre irakaslea eta gidaria ere galdu baitugu".
Testuingurua: TxillardegikParetaren kontra liburuari egindako hitzaurrean.
"Txillardegik inkarnatzen du ongien Euskal Herri berria, gerra ondokoa esan ohi den aroa [...] Mugarri handia, izan, gerra izan da. Baina harrigarria da nola gero [...] euskalgintzan, literaturan, gure borroka ideologiko edo mundu ikuskeran, politikan, berrogeita hamar urte luze mila gatazka ilunetan okupatuko gaituzten motiboak, denak batera kolpe batetik eta garbi, koherentzia osoarekin ageri diren harengan, etorkizunaren intuizio berri jenial batean bezala".