"Egunero egiten duguna gara; Beraz bikaintasuna ez da ekintza bat, jokaera bat baizik".
"Erotasun puntu bat ez duen jeniorik ez da".
"Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da".
"Estatu bat hobeto gobernatzen du gizaki on batek, lege on batzuk baino".
"Estatu egonkor bakarra, bere herritarrak legearen aurrean berdinak direna da".
"Ez du gobernu perfektu batek falta egiten, praktikoa den batek falta egiten du".
"Ezaguera handiak, zalantza handiak sortzen ditu".
"Ezbeharretan bertutearen argia ateratzen da".
"Ezjakinak baieztatu egiten du, jakintsuak zalantzatu eta pentsatu".
"Filosofiatik aterako duzun abantaila, besteek agindu gabe gauzak egitea izango da; beste batzuk legearekiko beldurrarengatik egingo dutena."
"Gaztetatik ohitura bat edo beste hartzeak ez dauka garrantzi gutxi: erabateko garrantzia dauka".
"Gezurtiaren zigorra, egia esaten duenean ere, ez sinistua izatea da".
"Gizaki bakartia piztia edo jainkoa da".
"Gizaki gehienak bere arazoen epaile txarrak dira".
Politika III, 1280a15.
"Gizakia animalia politikoa da".
"Gizakiak animali sozialak gara eta gure helburuak komunitate baten barruan garatzen ditugu".
"Gizakiak mila plan ditu berarantzat. Zoriak, bakoitzarentzat bat".
"Gizakirik boteretsuena, norbere jabe dena da".
"Gizartetik at, gizakia piztia edo jainkoa da".
"Gure izaera gure portaeraren ondorio da".
"Gure izaera, gure jokaeren emaitza da".
"Guztien laguna ez da laguna".
"Hasera, osotasunaren erdia baino gehiago da".
"Haserako errore txikiena, bukaeran handiena izan liteke".
"Haserretzea erraza da. Baina tamaina egokian haserretzea, eta pertsona eta momentu egokian; hori jakintsuen gauza da".
"Haurrak ongi hezten dituzten horiek, gurasoek beraiek baino oraindik ohore gehiago merezi dute. Azken hauek bizitza soilik eman zien; haiek, ongi bizitzearen artea".
"Herritarrek beraien artean adiskidetasuna jorratuko balute, ez lukete justizia beharrik".
"Historiak gertatu zena kontatzen du; Poesiak, gertatu behar zena".
"Ikasi behar duguna, eginez ikasten dugu".
"Ikusmena gorputzarentzat dena, arrazoia arimarentzat da".
"Inoiz ez da erabateko egia lortzen, eta inoiz ez da harengandik erabat urrunduta ere egoten".
"Irakastea, ulertzeko modu garbiena da".
"Ironia mespretxua egiteko modu bat da".
"Itxaropena gizaki esnatuaren ametsa da".
"Jainkoa dena mugitzen duen gurpil antzeko bat da, baina berori mugitzen ez dena".
"Jainkoak eta naturak ez dute ezer alperrik egiten".
"Jakintsuak mina ekiditea bilatzen du, ez plazera".
"Jakintsuak ez du inoiz pentsatzen duen guztia esaten, baina esaten duen guztia pentsatzen du beti".
"Jakintsuak ez du pentsatzen duen guztia esaten, baina beti pentsatzen du esaten duen guztia".
"Jendetzak, behararrari, arrazoiari baino kasu gehiago egiten dio; eta zigorrei ohoreari baino gehiago".
"Maitasuna bertutedun pertsonen artean soilik ematen da".
"Mundu guztiaren laguna dena ez da lagun".
"Nekeaz lorturikoa gehiago atsegiten da".
"Oinarri eragile bakarra dago: desioa".
"Ondo agintzen jakiteko, beharrezkoa da esana egiten jakitea; oinarri ukaezin bat da".
"Onena, bizitzatik jai batetik bezala irtetea da, ez egarriz ezta mozkortuta ere".
"Ongia egiten soilik izan daiteke benetan zoriontsu".
"Osasuna, beroaren eta hotzaren arteko neurri justua da".
"Pentsatu jende jakintsuak pentsatzen duen bezala, baina jende apalak hitz egiten duen moduan hitz egin".
"Platon nire laguna da, baina egia lagunagoa da".
"Tiranoak gizaki txarrez inguratzen dira lausengatuak izatea gustuko dutelako, eta arima handiko gizaki batek ere ez dute lausengatuko".
"Zientziak sustrai mingotsak ditu, baina fruitu gozoak".
"Zoriona arimaren aisian dago".
"Zoriona, norberarekin nahikoa dutenen barnean dago".