Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
Wikiquote
Bilatu

Ametsa

Wikiquotetik
"Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu". -Francisco Goya

Ametsa lotan izaten den egoera konsziente eta lausoa da, zentzumenetatik at. Pertsona baten desira sakonei ereamets deitzen zaie, metafora erabiliz.

Esanak

[aldatu]
  • "Alaibide bat bakarra daukat, ametsetan sinistea, zu ikusteko nun nahi aski det nere begiyak ixtia". -Pedro Mari Otaño
  • "Amets bat dut, amets bakarra: amets egiten jarraitzea. Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin. Eta nahiago nuke jadanik horiekin amesteko beharrik izango ez banu". -Martin Luther King
  • "Amets bat izan nuen, non nire lau seme-alaba txikiak bizi ziren herrialdean ez ziren beren azalaren koloreagatik epaitzen, euren izaeragatik baizik". -Martin Luther King
    • Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
  • "Balioez ari garela:dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean". -Mirco Stefanon
  • "Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da". -Aristoteles
  • "Ezin bazina amets horretatik esnatu, nola jakingo zenuke ametsetan zaudela?". -The Matrix filma
  • "Hobe da ametsetan hil, ametsik gabe bizitzea baino".
  • "Inoiz ez utzi amets egiten dutenek alda zaitzaten". -Mark Twain
  • "Norberak amesten duenean, amets bat besterik ez da. Besteekin batera amesten dugunean, errealitatearen hasiera da". -Hélder Câmara
  • "Zer da bizitza? Eroaldi bat.
Zer da Bizitza? Ilusio bat; itzal bat, fikzio bat
eta ondasunik handiena txikia da.
Zeren bizitza osoa ametsa bait da,
eta ametsak amets!"
Pedro Calderón de la Barca
  • "Eta lo bagaude, zertarako amestu?
Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
Eta lo bagaude, zertarako amets egin
etorriko diren egun libreekin?
Zertan amets egin?"
Berri Txarrak musika taldea

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ametsa
Commonsen artxibo gehiago dago:
Ametsa
"https://eu.wikiquote.org/w/index.php?title=Ametsa&oldid=10839"(e)tik jasota
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp