Zygomycota (zigoto onddoak)Fungi erreinuarenfilum bat da. Filumaren izenazigosporangioetatik eratorri da, hau da, talde honetako espezieekugalketa sexualean eratzen dituztenespora esferiko gogorretatik. Egun talde honetako 600 espezie inguru ezagutzen dira. Gehientak habitat lurtarretan bizi dira, batez erelurzoruan edo deskonposatzen ari diren landare edo animalietan. Zigomizetoenhifakzenozitikoak izan daitezke, eta zenbaitetantrenkak eratzen dituzte, baigametoak sortzen direnean edo hifa hilak inguratzeko.
Gehienetan Zygomycota taldea onddoenzuhaitz filogenetikoaren oinarritik hurbil kokatzen da, etakitridoen ondoren enbor nagusitik bereiztu den taldetzat hartzen da. Ikerketa molekularrek erakutsi dutenez, taldepolifiletikoa osatzen du eta etorkizunean filum berrietan zatitua izan daiteke[1]. Glomales ordena taldetik atera zen 2001ean etaGlomeromycota dibisioa sortu zen, izan ere, talde honetako espezieek ez dutezigosporarik sortzen,mikorrizak eratzen dituzte etaADN sekuentzian ezberdintasun esanguratsuak dauzkate.
- ↑Hibbett, D.S.,et al. (2007ko martxoa). "A higher level phylogenetic classification of theFungi"Mycol. Res.111 5:509-547