Zurzuri edozumartxuria (Populus alba)Salicaceae familiakozuhaitza da. Bere izenek, bai zientifikoak eta baina arruntek ere, bere zurtoin eta hostoen azpialdeko kolorezuriari egiten diote erreferentzia, eta hain zuzen ere ezaugarri honek eragin du zuhaitz hau apaingarri modura ikaragarri hedatu izana.
Zuhaitz hosto-erorkor handia da, forma biribildukoa etaPopulus generoko espezie gehienak bezala hazkunde lasterrekoa. 30 metroko altuera lor dezake etaenborrak metro baterainoko diametroa. Enborzilindrikoa du, zuzena, azal zuriarekin, leuna ale gazteetan baina helduen oinarrian longitudinalki zartatzen dena. Eroritako edo moztutako adarren orban karakteristikoa uzten dute, begi eta bekain beltzen itxura hartzen duena. Zurzuriak ez du adar zupatzailerik,makal beltzak izan ohi duen modura.
Zurzuriak forma zabala eta zutabekara du, enbor mardula etaadakera zabal eta irregularra. Adartxo gazte eta kimu berriak tomentosoak izaten dira.Sustrai-sistema indartsua du etaPopulus generoko beste zenbait espezie bezala, sustraietako kimuetatik aurrera dispertsatzen da, zuhaitz-gurasoetatik 40 metrorainoko distantzian, kolonia klonal zabalak sortuz.
Zurzuria zuhaitz hosto-erorkorra da eta udazkenean hostoak galdu egiten ditu. Haren hostoak sinpleak dira, txandakatuak, obal edo palmatuak eta ertz horzduna dute. Azpialdea ilefeltrokara zurixkez osaturiko geruza lodi batez estalirik dute.
Hosto gazteek 3-5 lobulu dituzte, zuriak eta iletsuak dira, biribildu edo aobatuak eta ez oso lobulatuak. Aldiz, hosto helduek gainaldea berde ilun eta glabroa eta azpialdea oso iletsua eta zurixka dute, eta linbo polimorfikoa. Gainera, hostorik handienek forma palmatu-lobulatua dute eta oinarria bihotz-formakoa. Udazkenean, kolore horixka hartzen dute.
Zurzuria espeziedioikoa da, hau da, lore eme eta arrak ale desberdinetan daude banaturik. Lore ar zein emeakamentu motakoinfloreszentzietan antolatzen dira, airearen bidezkopolinizaziorako moldaturik daudenak. Amentuak, hostoak baino lehenago agertzen dira zintzilik etalazinia motako ezkata glabro batzuez babesturik daude (oinarrian izan ezik). Zurzurien amentuak lateralak dira, zilindrikoak, eseriak eta disko nektarifero osoa eta oblikuoki trunkatua dute. Loreak eta disko nektariferoak osatutako multzo hau ezkaten galtzarbean kokatzen da.
Amentu arrak handiak (3-6 cm) eta gorrixkak dira, artiletsuak, nahiko lore estuekin (5 mm irekitzean). Loreek ezkata oblongoak dituzte, oxkarratuak edo horzdunak eta ertz ziliatuarekin. Oinarrian berdexkak eta muturrean arre-gorrixkak dira. 8-10estamine dituzte, filamentu motzekin eta hasieran antera more deigarriekin, gerora horitu egiten direnak.
Aldiz, amentu emeak luzeagoak eta estuagoak dira, kolore hori-berdekoak, banaka agertzen dira eta 10-20 lore izaten dituzte, laxoagoki kokatuta. Lore emeen ezkatak oxkarratuak dira, ia osoak eta ile oso gutxirekin. Loreek disko nektarifero lobulatua dute,pedizelo laburrak, obario obatu eseria, bi estigma horixka sardetu eta obulutegiaren tamainako lau lobulu estigmatiko.
Fruituak bi kuskuko kapsulak dira, 4 mm ingurukoak, itxura oboideo-konikokoak, zimurtsuak eta glabroak. Adarretatik zintzilik agertzen dira, amentu erako egituratan. Hasieran kolore berdekoak dira eta gerora arreak. Haziaktxikori belarraren (Taraxacum officinale) antzeko itxura hartzen du: bixar leun itxurako bilduki zuri batek inguratzen du, ile luzez eraturik dagoena eta haizearen bidez distantzia handiak kolonizatu ditzake. Haziak kolore arrekoak dira. Hazi ekoizpen maximoa udan ematen da.
Europako hegoalde eta erdialdean zehar zabaltzen da,Iberiar PenintsulatikErrusiara etaAfrikako iparralderaino. Iberiar Penintsulan oso arrunta da baina taldeka bakartuta agertzen da, zaila gertatzen da haren jatorrizko banaketa zein den zehaztea. Hala ere, Kantauriko erlaitzean eta Galizialdean zurzuri populazioak antropologikoki sartuak direla uste da.
Izatez, zurzuriaerrekastoen inguruan hazten den zuhaitza da,lurzoru heze etahareatsuetan, haran heze eta gune ez oso garaietan. Lurzoru aberatsak behar ditu eta ez da hazten gunesilizeo trinko edotakaredun lehorretan. Itsas mailatik 1000 metrora agertzen da.
Zuraren ezaugarririk garrantzitsuena bere zuritasuna da. Hala ere, ez da oso egokia aire zabalerako etaaltzarietan erabiltzen da.Erregai modura ere ez da batere ona.
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003.ISBN 84-932684-4-5 Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.