Sahatsak edozumeakSalix generoko etaSalicaceae familiako zuhaitzak dira.Salix 450 espeziez osatutako generoa da.Espezie hauek Ipar hemisferioan kokatzen dira, klima hotz eta epeletan. Horrez gain,Salix izen generikoa, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik omen dator, gune hezeetan hazteko joera baitu.Salix generoak sahats edo zume izen arrunta hartzen du.
GeneroaCarolus Linnaeus zientzialari, naturalista, botaniko eta zoologo suediarrak deskribatu zuen etaSpecies Plantarum-en argitaratua izan zen.
Ikuspuntu taxonomikotik zailtasunak aurkezten dituen generoa da, izan ere, espezieen arteko desberdintasunak ezartzea nahiko zaila da. Zailtasun hauek espezieek morfologikoki dituzten aldakortasunen ondorio dira batez ere.
Sahatsak zuhaitz edo zuhaixkak dira, adar nahiko malguak dituztenak. Begiinerbanteak,ezkata bakar batekin daude babestuak.
Hostoak, orokorrean erorkorrak direnak,peziolo labur eta tentea izan ohi dute,estipula (hostoen pezioloen oinean hazten diren luzakinetako bakoitza) garatu edo bi guruinetara murriztuta daudelarik. Forma anitzekoak izan daitezke: borobilak, eliptikoak zein obalatuak, hosto-ertz horzdun edo zerradunak.
Sahatsak espeziedioikoak dira, oso gutxitan lore bisexualak edo bi motatako loredunak direninfloreszentziak aurkezten dituzte.
Lore unisexualez osatutako lore-elkarte zintzilikariak osatzen dituzte, hau da, loreakgerbetan antolatzen dira. Hostoen aldi berean, bitartean edo ondoren ager daitezke.
Loreei dagokienez, unisexualak dira. Arraknektario bat dute eta biluziak (periantorik gabekoak) dira orokorrean 2estamindunak (gutxi batzuetan 3koak), harizpi luzedun etaantera hori-gorridunak. Lore emeekpistilosesil edopedizelatua dute. Loreekbraktea izeneko hosto eraldatua izango dute, eta loraketa hostoketaren aurretik, ondoren edo bitartean gerta daiteke, gehienbat urtarrila-maiatza bitartean.
Fruitua 2 eta 4 mm bitarteko kapsula da, barnean ile luzez osatutako “mototsak” diren hazi txikiak dituena. Motots hauen funtzioa dispertsioan laguntzean datza (anemokoria). Fruituan dagoenobozelula-kopurua aldakorra da espeziearen eta urteko baldintza klimatikoen ondorioz. Kapsulen irekiera, loratzearen 2 hilabete geroago ematen da, martxoa eta ekaina bitartean gutxi gorabehera. Sexualki garatzeaz gain, zenbait espeziekfragmentazioz ugal daitezke (asexualki).
Genero honetako landareak ingurune epel eta hezeetan hazten dira. Orokorrean ibai eta aintziren inguruan aurkitu ditzakegu, hau da, hezetasun handiko eremuetan. Substratuari dagokionezkareharrizko edodolomitazko lurrak faboratzen dituzte.
Espeziearen arabera argitasunaren beharra oso aldakorra da, badira batzuk argitasun gutxirekin hazteko gai direnak (Salix alba), beste batzuk argitasun askoren beharra dute hazteko (Salix purpurea). Nitrogenodun konposatuekiko ere sentikorragoak diren espezieak daude; badira ingurune nitrogenatuak faboragarritzat dituzten espezieak eta badira ingurune horiek saihesten dituztenak.
pH-ari dagokionez, ingurune basikoak nahiago dituzte: 5,5 eta 8 bitarteko inguruneak. Izan ere, ingurunealkalinoenbioindikatzaile gisa erabili daitezke.
Lepidoptera espezie batzuekSalix generoko landareak erabiltzen dituzte elikagai gisa, esaterako,Nymphalis antiopa espezieak. GaineraFormica, “hormigas de la madera”,Aphidoidea superfamiliako intsektuak bizi direnSalix zuhaitzetan elkar-bizitzen dute, hauekjariatzen duten ezti-ihintzaz elikatzeko. Horrez gain sahatsetan hazten direnMalepsora generoko onddoek sortutako oxidoek zuhaitzeko hostoak hondatzen dituzte etaorbain laranjak agertzen dira.
AntzineanSalix espezie batzuk landatu ziren Australian, gehienbat ur-korronteek sortutako higadura kontrolatu eta murrizteko asmoarekin. Egun, ordea,sastrakatzat jotzen da eta Hego Australian asko sakabanatu dira. Bertako aginpideak zuhaitz hauek kendu eta zuhaitz natiboak landatzen ari dira.[2][3]
2006an egindako ikerketa batzuek adierazten dute Salix generoko landareak landaretza gabeko lurraldeetan hazi eta haiennitxo ekologikoa osatzen dute. Zuhaitz hauek ur guneetan hazten direnez, kalkulatu da batez beste sahats bakoitzak 500 ml/urteko ura kontsumitzen direla. Ondorioz sahats-azalera handiko guneek beste espezie batzuen deshidratazioa eragin dezakete.[4]
SahatsaSukkot judu-festarekin erlazionatuta dagoen espeziea da: sahats adarraksinagogetan erabiltzen diraHoshana Rabban, hau da, Sukkoten zazpigarren egunean.
Bestalde, Txinan,Qingming festan, herritarrek sahats adarrak jartzen dituzte atean espiritu txarrak uxatzen dituztelakoan. “Taoismo zorginek” sahatsezko piezak egiten dituzte espiritu hauekin komunikatzeko.[7]
Tradizio Japoniarrean sahatsa mamuekin dago erlazionatuta. Beraien esanetan, mamuak sahats guneetan bizi dira, eta asko agertzen dira haienkondaira zaharretan.[8][9]
Folklore ingelesean sahatsa zorigaiztokoa dela esaten da hainbat istoriotan, errotik atera eta pertsonak harrapatzen dituena.
Europako beste hainbat herrialde batzuek aldiz, sahatsa jakintzarekin dago erlazionatuta, eta istorio askotan pertsonaiek zuhaitzari kontatzen dizkio bere sekretu eta zalantzak.
Sahats zuria edo zume zuria (Salix alba), Europa eta Asiako mendebalde eta erdialdean aurkitzen da[11][12]. Bere izena, hostoak azpialdean duten kolore zuritik datorkio. 10-30m-ko altuera izan dezake, enborra 1m diametrokoa eta koroa luzea eta irregularra. Azala, gris-marroia da, longitudinalki zartatua alde zaharrenetan eta gris- berdexka ale gazteenetan. Hostoek, 5-10cm-ko luzeera eta 0.5-1.5cm-ko zabalera dute, eta beste sahats-etakoak baino zurbilagoak dira, dituen ile zuri eta finak direla eta. Loreak, udaberri hasieran agertzen dira etapolinizazioaintsektuen bidez ematen da.[1][11][12][13]
Sahats iluna (Salix atrocinerea), Europako alde atlantiarrean agertzen da batez ere, eta Afrika iparraldean ere aurki daiteke. 9-12m-ko altuera izan dezake, azala arre iluna du, enborrean koska longitudinalak ditu -azalaren erortzearen ondorio- eta koroa ez da oso dentsoa. Adar gazteenak iletsuak dira eta urte bat baino gehiago dituzten adarrak ilegabeak dira. Hostoak hortz lodi eta markatuez hornituak egon daitezke, zimurtsuak dira eta nerbio oso nabarmenduak dituzte. Hasieran iletsuak dira, baina garapen prozesuan zehar ileak galtzen dituzte -nerbioetan ile gorrixka batzuk geratzen dira- goialdean kolore berde-iluna eta behean kolore gris-zuria erakutsiz. Loraldia, urtarrila eta martxo artean ematen da.[1]
Ahuntz sahatsa (Salix caprea), Europa eta Asia erdialde eta mendebaldean aurki daiteke. 6-12m-ko altuera izan dezake, kasu batzuetan 20m-tara ere iritsi izan da. Bere izena,Hieronymus Bock botanikoak egindako herbario batean du jatorria, zeinetan zuhaitz honen ilustrazioan, ahuntz bat agertzen den zuhaitza jaten. Azala leuna da eta kolore arre-gorrixka du. Adar gazteak, ilaundunak izaten dira, eta gero ilea galtzen dute. Hostoek, 5-10cm-ko luzeera eta 3-6cm-ko zabalera dute,pezioloa 0.5 cm-koa da, hostoaren nerbioa nabarmena eta hostoaren goialdea kolore berdekoa eta azpialdea gris ilupa. Loraldia, urtarrila eta maiatza artean ematen da.[1][11][12][14]
Zume hostoestua (Salix eleagnos), Europako erdialde eta hegoaldean, Asia hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean auki daiteke. Oso ugariak iberiar penintsulan, eta oso urriak Portugalen. 6-12m-ko altuera izan dezake,enborra zartatua, kolore arre-beltzekoa eta koroa oso adarkatua. Adar zaharrenak ilegabeak dira, kolore arre-gorrikoak eta adar gazteenak, ilaundunak. Hostoek, 2-10cm-ko luzeera eta 1-2cm-ko zabalera dute, linealak eta zimurtsuak. 16-20 nerbio pare dituzte, etapezioloa 0.5cm-takoa -iletsua etaestipula gabea edo glandularra-. Loreak, otsaila eta apirila bitartean ateratzen dira.[1][11][15]
Zume hauskorra (Salix fragilis), Europa eta Asia mendebaldean aurki daiteke. 10-20m-ko zuhaitz ertaina da (29m-tara ere heldu izan dira). Enborra 1m-ko diametroa baino handiagoa izan daiteke eta enbor bat baino gehiago izan ditzake. Koroa zabala, konikoa, irregularra eta batzuetan okertua. Azala, gris-marroi kolorekoa da eta ale zaharretan zartatua egoten da. Hostoak, berde distiratsuak dira, ertz zerratuak eta 9-15cm-ko luzera eta 1.5-3cm-ko zabalera dute. Udaberri hasieran hostoak iletsuak izaten dira, eta gero ileak galtzen dituzte.
Loreak, udaberri hasieran agertzen dira. Europa eta Asiako zuhaitza denez, beste herrialde batzuetan, inbaditzaile izaera bereganatu du. Zelanda berrian, adibidez, bere salmenta edo distribuzioa debekatuta dago, eta zuhaitz arrak bakarrik mantentzen dituzte, hauek kontrolpean izanda.[1][11][12][14]
Zume gorria (Salix purpurea), Europa eta Asia mendebaldean aurki daiteke. 6m-ko altuera izan dezakeen zuhaixka bat da, adar gazte ilaundun eta adar zahar ilegabeak ditu. Gris distiratsuk dira, eta batzuetan zurixkak (bernizatuta daudela ematen du), horixkak, gaztaina-gorri edo beltz moduan ikusi daitezke. Hostoek, 5-7cm-ko luzera eta 1-1.5cm-ko zabalera dute. Hostoaren periferiaren heren bat (punta aldekoa) koskaduna eta beste bi herenak leunak eta 8-12 nerbio pare ditu. Gehienetan ilegabeak dira, baina hostoaren azpialdea ilaunduna izan daiteke.Pezioloa 0.5cm-koa eta ilegabea da eta ez diraestipularik agertzen. Loreak, urtarrila eta martxoa bitartean agertzen dira.[1][11][12]