Zuhaitza[1]zurezkolandare handi etabizikorra da.Sustraiak, enbor bat edo gehiago,adarrak etahostoak ditu.Azalak, larruaren parekoa dena,infekzioen etaonddoen aurka babesten du, eta garatzeko behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio. Beste landareak baino handiagoak dira, eta espezie batzuek (sekuoia gorriek, adibidez) 100 metroko garaiera gaindi dezakete, eta milaka urtez bizi[2]. Zuhaitzak duela 370 milioi urte sortu ziren. Munduan 3 bilioi zuhaitz heldu baino gehiago daudela uste da[3].
Zuhaitz talde txikiekzuhaiztiak osatzen dituzte, eta populazio handiek, berriz,baso etaoihanak.
Paisaia naturalaren osagai garrantzitsuak dira, izan ere,higadura prebenitzen dute, etaeguraldiaren gorabeheretatik babestutakoekosistema eratzen dute.Oxigenoa sortzeko etaatmosferankarbono dioxidoa murrizteko orduan ere garrantzitsuak dira, baita lurzoruko tenperatura jaisteko ere. Landa- eta hiri-paisaiaren etanekazaritzaren elementuak ere badira, bai itxura erakargarria dutelako, baifruta-arbolen baratzeetan fruituak ekoizten dituztelako. Zuhaitzenzura eraikuntza-materiala da, baita lehen mailakoenergia-iturri ere. Halaber, eginkizun garrantzitsua dute mundukomitologia askotan. Euskal Herrian, adibidez,Gernikako arbola garrantzi handiko ikurra da oraindik ere.
Hainbat hitz dago euskara batuanzuhaitza izendatzeko:zuhaitz[1] bera,arbola[4],zuhamu'[5] etazuhain[6]. Halere,zuhaitz[1] bera da euskara batuan erabiliena, besteen oso aurretik[7].
Zuhaitz hitzaren etimologia ez da argia, baina badirudi lehen osagaiazur dela[8],eratorrietan hartu ohi duenzu(h)- itxurarekin. Testu antzinakoenetan, badirudi forma erabilienakzu(h)aitz,zuhatz etazugatz[8] direla.
Hedaduraz, zuhaitzaren antzeko forma duen egitura, irudia eta abarrei,zuhaitz esaten zaie. Adibidez,hizkuntzalaritzan,esaldiaren egitura adierazteko egiten den diagrama, esaldiaren osagaiak sintagmen egitura legeen arabera adierazten dituena,zuhaitz deritzo.
Zuhaitzak moztea eta egurra erabiltzea, ekonomiako lehen sektoreko aktibitate garrantzitsua izan da leku askotan, baita Euskal Herrian ere.
Nahiz eta zuhaitza eguneroko hizkuntzako hitza izan, ez dago definizio zehatzik zuhaitza zer den adierazteko, ez botanikoki, ezta ohiko hizkeran ere.
Adiera zabalenean, zuhaitz batzurtoin (edoenbor) luze eta gogorrekolandare bat da, hosto edota adarrak lurretik urrun eusten dituena. Ezaugarri nagusia, ordea, garaiera da, nahiz eta altueraren arabera desberdina izan: 3 m[10][11], 5 m[12][13] edo 6 m[14]. Txikiagoei,zuhaixka deritze. Landarebelarkara handiak, hala nolaPapaia etabananondoa, zuhaitzak dira adiera zabal horretan.
Adiera hertsian, bigarren mailako hazkuntzaz osatutako zurezko enbor bat duena da zuhaitza, hots, enborra urtero loditzen dela kanporantz haztean, hazkunde-puntatik gorantz egiten duen lehen hazkuntzaz gain. Definizio horren arabera, landare belarkarak, hala nolapalmondoak,bananondoak etapapaiak, ez dira zuhaiztzat hartzen, edozein izanda ere euren garaiera, hazkuntza forma edo zurtoinaren zirkunferentzia. Zentzu zabalxeagoan, zenbaitmonokotiledoneo zuhaiztzat har daitezke[15];Josueren jukak,banbuek etapalmondoek bigarren mailako hazkunderik ez duten arren eta benetakozura ekoizten ez badute ere, «sasi-zura» sor dezakete lehen mailako hazkundeaz osatutako zelulak lotuz.Dracaena generoko zuhaitz-espezieek, monokotiledoneoak izan arren, bigarren mailako hazkuntza dute enborrekomeristemoak eragina, baina ezberdina dena zuhaitzdikotiledoneotan dagoen meristemo lodituarekin[16].
Mesozoikoan (duela 245-66 milioi urte),koniferoak ugaritu eta lehorreko habitat nagusietan bizitzeko egokitu ziren. Aro hartan ere,ginkgoak,zikadaleak eta beste gimnospermo batzuk agertu ziren. Ondoren,Kretazikoan,loredun landareen zuhaitz formek eboluzionatu zuten. HoriekTertziarioan (duela 66 eta 2 milioi urte bitartean) hasi ziren koniferoak ordezkatzen, basoek mundua estali zutenean. Klima duela 1,5 milioi urte hoztu eta lauglaziazioetatik lehena gertatu zenean, izotzak aurrera egin ahala basoak gibeleratu egin ziren. Glaziazioartekoan, zuhaitzek izotzak estalitako lurra birkolonizatu zuten hurrengo izotz aroan berriz baztertuak izateko.
Hiru atal nagusi bereizten dira zuhaitzetan:sustraiak,enborra etaadaburua (batzuetan adarrez osatua izan ordez hostoz soilik osatua dena).
Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira, etaura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoeieguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, adarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, esaterako,palmondo gehienek ez dute adarrik;Ipar Amerikako seguaroak ez du hosto funtzionalik, etairatze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.
Amerikar pinu gorri (Pinus resinosa) gaztea, sustraiak agerian dituen higadura dela-eta.
Sustraiek zuhaitza lurrean finkatzen dute, eta ura eta elikagaiak biltzeko balio dute zuhaitzaren atal guztietara eramateko. Ugaltzeko, babeserako, bizirauteko, energia biltegiratzeko eta beste helburu askotarako ere erabiltzen dute.
Sustrai nagusi bat izan dezakete, edo maila berean dauden sustrai ugari, bata besteari gain hartzen ez zaion itxura adarkatu faszikulatua hartuz. Sustrai asko,onddoenmizelioekin sinbiotikoki elkartzen dira. Onddoek hainbat zuhaitz konekta ditzakete, eta elikagaiak eta seinaleak transmititzen dituen sarea osatu.
Aireko sustraiak ez dira oso ohikoak zuhaitzen espezieen artean, baina inguruzingiratsuetan bizi diren espezie batzuetan agertzen dira, adibidez,manglean (Rhizophora).
Enborra adaburuari eusten dion egitura da,zurtoinaren zatizurkara[17]. Kanpoko geruza batez osatuta dago,azala, espeziearen arabera lodiera eta kolore aldakorrekoa eta zuhaitzaren ehun bizia babesteko balio duena. Erdigunea, ilunagoa,zurgiharra da,xilemako zur-zelula hilez osatua. Zuraren zatirik gazteena,zurgizena da, azaletik hurbilen dagoena. Albumenaren eta azalaren artean, enborra hazten ari den zelula geruza bakar bat dago,cambium izenekoa eta bi zatitan banatua: barnealdeak xilema osatuko du (zurgizena eta zurgiharra) eta kanpoaldeak barneko azala (floema).
Azalaren ezaugarriak lagungarri dira zuhaitz-espezieak identifikatzeko. Adibidez,pago arruntak (Fagus sylvatica) grisa eta leuna du;pinazi-pinuak (Pinus pinea) kolore arre grisa edo arre gorrixka du, lerro ilunak eta ezkatak gisako xafla handiak eratzen dituena, etazumar hostotxikiak (Ulmus minor) kolore arre grisa du, pitzadurez zatitua, horizontalak zein zeharkakoak.
Enbor bat zeharka mozten denean (edomotzondoan), zirkulu zentrokide batzuk ikus daitezke:eraztunak. Horien kopuruak zuhaitzaren adina adierazten du, urtero eraztun bat eratzen baita. Eraztun horiek zabalak edo estuak izan daitezke, zenbait faktoreren arabera: estuek urte zailak erakusten dituzte, garai hotz edo lehorrak kasu; zabalek, ordea, hazkundean ingurumen-faktoreen eragin kaltegarririk izan ez dutela, alegia.Eremu epeletako zuhaitzetan, errazagoa da eraztun bakoitza bereiztea,klima tropikaletako egoera konstanteetan ez baita urteko eraztunik sortzen[18].Dendrokronologiak aztertzen ditu zuhaitzen enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak[19].
Haritz baten (Quercus robur) ernamuinak (begiak), hostoak, loreak eta fruituak.
Adaburua enbor gainean dagoenadar etahostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, horien itxura orokorra definitzen baitu.
Adarrak lurretik urrun sortzen dira enbor tarte libre bat utziz. Adaburuak forma ezberdinak hartzen ditu espezieen arabera, bost mota bereiziz: luzeraka eta bertikala, biribila edo esferikoa, aterki itxurakoa edo horizontala, konikoa eta irregularra. Adarrak enborretik ateratzen dira adar txikiagoetan banatuz, eta, horietan,ernamuinak eta hostoak daude. Ernamuinetik,lore bat, adar bat edo hostoak erna daitezke.Adaxken muturrean geratzen direnei, puntako begi deritze. Babesteko,ezkataz edokatafiloz estalita egoten dira.
Hostoen bidez, zuhaitzakfotosintesia egiten du, eta, horretarako, elikatu egin behar da. Sustraiek ura xurgatzen dute lurretik bertan disolbatutakomineralekin. Enborretik gora igotzen dira hostoetaraino. Bertan,anhidrido karbonikotik datorrenkarbonoarekin erreakzionatzen dute, etaazukreak sortzen dituzte. Gero, azukreazelulosa bihurtzen da, zuraren osagai nagusia. Orri zabalak dituzten hostoek gainalde eta atzealde bana dute, nonestomak dauden (anhidrido karbonikoa sartzen den irekidura txikiak), eta, hortik,ur soberakina etaoxigenoa irteten da.
Hostoak funtsezko elementuak dira zuhaitz-espezieak bereizteko. Oinarrizko lau hosto-mota bereiz daitezke:
Azikulak edo hosto orrazkarak. Orratz itxura dute, meheak eta finak.Koniferoetan, ohikoak dira. Adarretan, banan-banan kokatuta egon daitezke (hala nolaizei zurian edodouglasia berdean), edo 2, 3, 5 edo gehiagoko sortak osatubrakiblastoetan (Europako laritzean edoLibanoko zedroan, esaterako). Azikulak, gainera, ilaran ager daitezke, hau da, gutxi-asko plano horizontalean zintzilik edo erradialean daude, zeren ardatzaren alde guztietatik zintzilik baitaude erregularki.
Hosto pinatuak. Hosto-orria, era berean, hosto txikiagoen antzeko batean banatuta dago,foliolo edo hostoxka deituak, baina guztiakerraki berean daude;otsalizarrean ikus daiteke. Hosto pinatuek, zentzu hertsian, folioloak txortenaren bi aldeetan dituzte antolatuta, modu erregularrean, eta palmatuetan (pinatupalmeatuak) foliolo bakoitza erdiko puntu batean txertatzen da,indigaztainondoan ikusten denez.
Hosto bakun eta zatiezinak. Hosto bakoitza banan-banan sartzen da adarrean, txortenetik edo zurtoinetik. Zurtoin hori ez badute,messie deitzen zaie.Hosto sinple horien barruan bi multzo handi bereizten dira: aurkako hostoko zuhaitzak eta hosto txandakatukoak. Aurkako hostoetan beti daude bi hosto, bata bestearen parean, zurtoin-kimuarenadabegi beretik sortzen direnak. Halaxe gertatzen daastigar etaolibondoetan. Aurkako hosto mota horien artean, badira bertizilatuak, hau da, adebegi bakoitzean hiru hosto edo gehiago sortzen dituztenak, hala nolakatalpan. Txandakako hostoetan, hosto bakarra dago zurtoin-kimuaren adabegi bakoitzean, eta hurrengoa beste adabegi batean dago, eta beste aldera jaiotzen da. Klima epeleko fronde-zuhaitz gehienak txandakako hostoak dira, hala nolazumarrak,haritzak etapagoak.
Forma bakarra izan dezakete (arrautza-formakoa, bihotz-formakoa, gezi-formakoa, giltzurrun-formakoa, lantza-formakoa, etab.), edo izan daiteke muxarratua, gingilduna, gutxi edo asko markatutako sarguneak dituena. Hostoaren ertza ere (hosto-ertz) osagai bereizgarria da; bada, izan daiteke osoa (leuna), arraildua, horzduna (punta txikiekin), zerratua eta zerra bikoitza (zerra-hortzak balira bezala), altzoduna eta gingilduna; gainera, ertza arantzatsua izan daiteke (ertzetan arantzak dituela, esaterako, hertz-hozkatu puntadunetan).
Zuhaitzen tamaina izugarri desberdinak dira,sekuoiak jotzen dira espezie handientzat. Munduko zuhaitz garaienen altuerak eztabaida eta esagerazioa eragin du. Neurketa moderno egiaztatuak egiten dira: laser-aparatuekin, beste neurketa-metodo batzuekin, edo ikertzaileek edo U.S. Eastern Native Tree Society eta antzeko taldeetako kideek egindako zinta korrituko neurriekin, eta neurketa horiek frogatu dute antzinako neurketa-metodoak askotan ez direla fidagarriak, batzuetan, % 5etik % 15era bitarteko esagerazioak eragiten dituzte benetako altueratik gora. 130 metrotik gora edo 150 metro baino gehiago hazi ziren zuhaitzen asmo historikoak, orain, ez dira oso fidagarriak, eta giza erroreari egozten zaizkio. Enborra lurrean etzanda dagoela egindako zuhaitz erorien neurketa historikoak zertxobait fidagarriagotzat jotzen dira. Gaur egun onartzen da espezierik altuenak hauek direla:
Adinari dagokionez, zuhaitzak dira urte gehien bizi daitezkeen izaki bizidunak. Bizitza-luzera luzeena duten zuhaitzak sekuoiak dira, eta 2000-3000 urte bizi daitezke. Horien ondoren, goi-mendiko espeziepinazeo batzuk etaKanarietakodragoa datoz.Icod de los Vinoseko dragoak,milurteko deitzen zaion arren, 500 urte eta 600 urte dituela kalkulatu dute. Zuhaitz zaharrenakdendrokronologiak edo eraztunen hazkundeak zehazten ditu, eta ikus daiteke zuhaitza mozten bada, edo azaletik enborraren erdirantz hartutako laginen bidez. Zehaztapen zehatza hazkunde-eraztunak sortzen dituzten zuhaitzetan baino ezin da egin, normalean, urtaro desberdinak dituzten klimetan. Klima tropikaletan, urtaroen artean alderik ez duena, zuhaitzek ez dute eraztun bereizgarririk[21]. Halaber, erdigunetik solidoak diren zuhaitzetan gerta daiteke. Zuhaitz zahar asko barrutik husten joaten dira egur hila erortzean. Espezie horietako zuhaitzentzat, adina gaur egungo hazkunde-erritmoak estrapolatuz kakulatu da, baina emaitzak gehienetan espekulazioaren ondorio izaten dira. Whitek (1998)[22],Erresuma Batuko zuhaitz handien eta zaharren adina kalkulatzeko, metodo bat proposatzen du zuhaitzaren adarraren diametroaren, hazkunde-izaeraren eta adinaren arteko korrelazioaren bidez[23].
(Bandalismoen beldur, Estatu Batuetako baso zerbitzuak uko egin dio bere koordenatu zehatzak ezagutarazteari, eta ez da haren irudirik ere zabaldu)[24].
Pinus longaeva (Matusalen ezizena eman zitzaiona), KaliforniakoInyo konderrian jaio zen, K.a. 2832. urtearen inguruan jaioa, 4857 urte[25].
Mundu osoan daude zuhaitzak, eta tropikoko lur-zerrendak bereziki aberatsak dira zuhaitz-espezie askotan. Zuhaitz tropikalakErdialdeko Amerikako,Hego Amerikako,Afrikako etaAsiakooihan tropikal eta ekuatorialetan daude. Baina eremu epeletan ere badaude zuhaitzak, eta oso latitude altuetara ere iristen dira. Azken kasu horretan,basoek espezie-aniztasun txikiagoa izaten dute, eta espezie bat edo gutxi izaten dituzte.
Zuhaitzak, kontinenteetakoekosisteman, nagusi dira,higadurari aurre hartzen baitiote, etapaisaiaren,nekazaritzaren, baso-ekosistemen,basoen etaoihanen oinarrizko elementuak dira, ginera,sabanetan edoibai-ertzetan sakabanatuta daude. Zuhaitzek garrantzi ekologiko handia dute, lurra finkatzen baitute,euriek edohaizeek geruza mehe emankorra ekortzea eragotziz.Animalia espezie askori, aterpea eta janaria ematen die.
Hezetasun-mailak eta lurraren izaerak erabakitzen dute zer baso-mota izango den, eta ez bakarrik tenperaturak edo latitudeak. Zenbat eta hezetasun handiagoa izan, orduan eta trinkoagoa izango da basoa. Idortasunak erabakitzen du zuhaitzak ale isolatu gisa egotea edo ur-iturri baten inguruko basotxoetan, hala nolaputzu edoibai baten inguruan. Altueraren arabera, espezie batzuk edo beste batzuk emango dira. Normalean, behealdean, hostozabalen basoak egongo dira, hala nolaharitzak,pagoak etagaztainondoak, eta, gorago,koniferoak agertuko dira. Zenbat eta altuera handiagoa, orduan eta gehiago bakanduko da lurra, harik eta zuhaitzak desagertu eta belar iraunkorrak etalikenak bakarrik geratu arte. Zuhaitzek har dezaketen gehienezko lerro hori,Baso-muga deritzona da. Eguzkiaren eraginaren, haizeen edo euriteen arabera gerta daiteke mendi-hegal batean zuhaitzak altuera bateraino haztea, eta, bestean, esposizio handiagoarekin, zuhaitz-lerroa altuera txikiagoan egotea.
Biotopo asko, neurri handi batean, bertan bizi diren zuhaitzek definitzen dute, adibidez, hostogalkorren baso epela.Sabana espazio zabal batean sakabanatutako zuhaitzez osatutako paisaia da. Adin handiko baso batiohian primarioa deritzo.
Zuhaitz aldaketa edo zuhaitz landatzea arbola lekuz aldatzeko egiten den eragiketa da. Horretarako sasoirik onena, hostoak galtzen duten zuhaitzen kasuan,udazkenaren bigarren erdia etaneguaren lehen erdia da, azarotik otsailera, eta, hostoei eusten dieten zuhaitzen kasuan, aldiz, negua amaitu eta udaberrian sartzean[29].
Txertaketa edomentaketanekazaritzako teknika bat da, non landare baten zati bat beste landare batean ezartzean den zati biak elkarrekin hazteko eta eta hortik aterako den landarean sorburu diren bi landareen ezaugarriak nahasteko.
↑ab(Ingelesez)Gymnosperm Database:Sequoia sempervirens. Aipua: «Hyperion, Redwood National Park, CA, 115.55 m».Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "sequoia" defined multiple times with different content
↑(Gaztelaniaz)Enciclopedia de Ciencias Naturales, ed. Bruguera.
↑(Ingelesez)Rushforth, K.. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN0-00-220013-9..
↑Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN9788445730515..
↑(Gaztelaniaz)Gran Guía de la Naturaleza. Árboles.
↑(Ingelesez)Mitchell, A. F.. (1974). A Field Guide to the Trees of Britain and Northern Europe. Collins ISBN0-00-212035-6..
↑(Ingelesez)Lund H. Gyde. (1999). «A forest by any other name …» Environmental Science & Policy: 125–133. doi:10.1016/s1462-9011(98)00046-x..
↑(Ingelesez)Jura-Morawiec, Joanna. (2015). «Formation of amphivasal vascular bundles inDracaena draco stem in relation to rate of cambial activity» Trees 29: 1493–1499. doi:10.1007/s00468-015-1230-3. ISSN0931-1890..
↑(Ingelesez)Tasmania's Ten Tallest Giants. Tasmanian Giant Trees Consultative Committee jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 18 de julio de 2008) (kontsulta data: 2009-01-07) Aipua: «Altura (m): 99.6; Diámetro (cm): 405; Especies:E. regnans; Tree identification: TT443; Name: Centurion; Location: south of Hobart; Año última medición: 2008».
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharrekoerreferentzia kodea dago orri honetan:ez da testurik emanárboles izeneko erreferentziarako
↑(Ingelesez)White, J.. (1990). Forestry Commission ed. Estimating the Age of Large and Veteran Trees in Britain. Edimburgo.
↑«What is a tree?»Smartphone tour (University of Miami: John C. Gifford Arboretum) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 20 de abril de 2014) (kontsulta data: 23 de septiembre de 2014).
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003.ISBN 84-932684-4-5 Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.