Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zubizuri

Koordenatuak:43°15′59″N2°55′41″W / 43.2664°N 2.9281°W /43.2664; -2.9281
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubizuri
 Egunez 
 Gauez 
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′59″N2°55′41″W / 43.2664°N 2.9281°W /43.2664; -2.9281
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2020 - 2021
Inaugurazioa650ekomaiatzaren 3a
Inaugurazioa1997
JabeaBilboko Udala
Arkitektura
ArkitektoaSantiago Calatrava
Materiala(k)altzairu herdoilgaitza,hormigoia etabeira
Kolorea██ zuri
Dimentsioak80 (kalatuaren tartea) ×4 (zabalera) ×10 (luzera) m
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra
Zubibegiak1

ZubizuriBilbo udalerriko oinezkoenzubi bat da,Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, ipar-ekialdetikGazteleku eta hego-mendebaldetikUribitarte auzoak elkarlotuz.1997komaiatzaren 30ean zabaldu zen.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izena zubiaren kolore zuritik datorkio.

Eraikuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lana1990an hasi eta1997komaiatzaren 30ean inauguratu zuten.[1]

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zubia,Santiago Calatrava arkitektovalentziarrak diseinatua, 75 metro luze eta 4 metro zabal da, eta GaztelekukoCampo Volantin pasealekua eta UribitartekoUribitarte pasealekuak elkarlotzen ditu,Isozaki Atearen parean.

Calatravaren estilo berezia jarraitzen du, bela untzi batean oinarriturik.[2] Egiturahormigoi etaaltzairuzkoa da, eta zoruakristalezkoa.[3] Sarbide moduan bi plataforma ditu, alde bakoitzera bana, eskailera eta aldapaz hornituta. Hasieran arkitektoak zoru hori gardena izatea nahi izan zuen, baina azkenean kristal opakoa erabili zuten.Neguko goiz hotz batzuetan zubia itxi beharra izaten zen, kristala izoztu eta bertatik igarotzea arriskutsua zelako. Arazoa ekiditeko,Bilboko Udalak alfonbra ez-labaingarria instalatu behar izan zuen, gaur egun arte bere lekuan mantentzen dena.

Kritikak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arkitektoen ikuspuntua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zubia zabaldu zutenetik, aditu askok ZubizuriBilbo berriaren ikurtzat hartu dute,turismoentzako erakargarria delako. Alexander Tzonisarkitektura irakasleak[4] Honela dio:

"Zubiaren bihurgune-eraikuntzaren adimen, bizkortasun eta originaltasunek egunerokotasuna eta hiriko gainbehera aurre egiten dute, itxaropena eta garai hoberenak imajinatzeko mezua ekarriz."

Hala ere, badaude beste ikuspuntu ezberdina duten beste adituak, tartean Matthew Wellszubi ingeniariak:[5]

"Tamalez,altzairuzko egitura arina eta hegalhorma-bularra artekokulunka behartuta dago, eskulturazko jostailu baten moduan, eta zorua ukitzen du deseroso."

Irekiera eta geroko historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zubia baliagarrigabetzat hartu da zabaldu zutenetik: kristalezko zorua famatua bihurtu da hirian,Bilboko klima hezean irristatzea erraza delako[6].

Jatorrizko diseinuak ezkerraldetik Uribitarte kaiarekin lotura du, erabilgarriagoa den Mazarredo zeharkalearekin baino. Hori dela eta,Bilboko Udalak hasieranaldamioak jartzea erabaki zuten, baina Calatrava protesta egin ondoren kendu zituzten.

2006an, UdalakArata Isozakiri zubitikIsozaki Atea eraikin berrira doan pasabide berria eraikitzeko baimena eman zion. Calatravak2007anBilboko udala eraman zuen auzitara, kalte moralak sortu ziotelakoan[7][8].Bilboko alkatea denIñaki Azkunak, zinegotziek lagunduta[6], jabearen eskubideak diseinatzailearenak gailentzen zirela erantzun zion, baita kristalezko zoruaren egoera hiriarentzat garestia leporatu ere (Antonio Basagoiti oposizioaren zinegotziak urtero 6.000euroko gastua zela esan zuen[6]; Udalak, berriz, 10 urtetan 250.000eurokoa[9]).

Legegizonek eta herriko arkitektoek alkatearekin bat egin zuten, erreformek Calatravaren eskubideetan ondorioak ez zutelakoan[10].

2007koazaroaren epaiak, nahiz eta diseinatzailearen alde egin, Isozakiren pasabidea mantendu zuen[11]. Calatravak gora jo eta2009komartxoan, Auzitegiak 30.000euro eman zion Calatravari[12].

Argazki galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Isozaki dorreetatiko ikuspegia.
    Isozaki dorreetatiko ikuspegia.
  • Zubia Gazteleku aldetik ikusita.
    Zubia Gazteleku aldetik ikusita.
  • Zubi gaineko ikuspegia.
    Zubi gaineko ikuspegia.
  • Isozaki pasabidea, Zubizurira lotura.
    Isozaki pasabidea, Zubizurira lotura.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Great Buildings Online: Campo Volantin Footbridge
  2. Jodidio, Philip"Santiago Calatrava", Benedikt Taschen Verlag GmbH,1998.ISBN 3-8228-7883-9. photographs, p152-154
  3. Broer: Campo Volantin Footbridge
  4. Tzonis, Alexander,"Calatrava Bridges", Thames & Hudson,2005,ISBN 0-500-28579-9
  5. Wells, Matthew,"30 Bridges", Laurence King Publishing,2002,ISBN 1-85669-217-5
  6. abcEl Correo: Entre losetas y y arquitectos 'estrellas'
  7. El Correo: Calatrava lleva a los tribunales su guerra con Isozaki por los puentes de Uribitarte
  8. El Correo: «Tenían que habernos encargado la prolongación de la pasarela»
  9. El Correo: La reparación de las losetas ha costado 250.000 euros
  10. El Correo: Juristas dicen que la propiedad intelectual se limita «al diseño» de las obras arquitectónicas
  11. El Correo: El juez prima a los peatones en el puente de Calatrava
  12. El País: Bilbao, condenado a indemnizar a Calatrava por 'alterar su obra'

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Bilboko itsasadarreko zubiak

AbusuAreatzaArrontegiBizkaia ZubiaDeustuErriberaEuskaldunaFrank GehryMesedeMiraflores-LarreagaburuPedro ArrupePontoiSalbeSan AntonSan Ignazio-ZorrotzaurreUdaletxeaZubizuri

Ataria
Alde Zaharra
Eraikin eta leku nabarmenak
Abiazio eta merkataritza eraikina ·Aginaga etxebizitzak ·Albia dorrea ·Arrospide etxea ·Artklass eraikina ·Aznar eraikina ·Babcock & Wilcox bulegoak ·Bailengo etxe orratza ·Bami eraikina ·Basurtuko Unibertsitate Ospitalea ·BBK eraikina (On Diego Lopez Haroko kale nagusia) ·BBK eraikina (Plaza Biribila) ·BBVA dorrea ·BBVA eraikina (Bilbo) ·Behinolako aduanaren eraikina ·Begoñako basilika ·Bilboko Burtsa ·Bilboko Merkataritza Ganbera ·Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia ·Bizkaia Plaza eraikina ·Café Iruña ·Carlton hotela ·Campos Eliseos antzokia ·Coliseo Albia ·Deustuko zubia ·Diputazio kaleko eraikina ·Elkano kaleko eraikina ·Ercilla hotela ·Erripa kaleko eraikina ·Erruki etxea ·Ertzilla kaleko eraikina ·Espainiako Bankuaren eraikina ·Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina ·Estraunza etxebizitzak ·Etxargi eraikina ·Etxetxuko dorreak ·Etxezuri dorreak ·Euskalduna jauregia ·Euskalduna zubia ·Frank Gehry zubia ·Ferrater etxebizitzak ·Gardoki kaleko eraikina ·Garellano dorreak ·Gran Hotel Domine Bilbao ·Granada bulegoak ·Guridi eraikina ·Hesperia Bilbao hotela ·Hesperia Zubialde hotela ·Hotel Meliá Bilbao ·Husa Jardines Albia hotela ·Ibaigane jauregia ·Iberdrola dorrea ·Idom ·Indautxu garajea ·Isozaki Atea ·Jesusen Bihotza eliza ·Jesusen Bihotzaren monumentua ·Justizia Jauregia ·Karmengo Gure Amaren eliza ·Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak ·La Aurora eraikina ·La Equitativaren egoitza ·Lantik eraikina ·Larrako dorretxea ·Larreagaburu zubia ·Leizaola lehendakariaren kaleko etxebizitzak ·Lezama-Leguizamon etxea ·López de Haro hotela ·Miró Bilbao hotela ·Molinos Vascos ·Montero etxea ·Mutua Universal eraikina ·Olabarri jauregia ·Osakidetzaren egoitza ·Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia ·Parkeder eraikina ·Pedro Arrupe zubia ·Posta Bulego Nagusia ·Ramon de la Sotaren etxeak ·Sabin Etxea ·Salbeko zubia ·San Bizente eliza ·San Frantzisko Asiskoaren eliza ·San Jose Mendikoaren eliza ·San Luis Beltran eliza ·San Pedro eliza ·Santander Bankuaren eraikina ·Seberetxe ·Silken Indautxu hotela ·Sociedad Bilbaínaren egoitza ·Sota-Aznar bulegoak ·Teofilo Guiard kaleko etxebizitzak ·Tigrearen eraikina ·Txabarri jauregia ·Udaletxeko zubia ·Urazurrutiako sehaska-etxea ·Uribitarteko erranpletako etxea ·Urizar dorretxea ·Vista Alegre zezen plaza ·Zabalburu plazako eraikina ·Zabalburuko dorreak ·Zorrotzako eliza ·Zubiarte ·Zubizuri
Plazak
Kaleak
Museoak,Ikastetxeak etaKultur-etxeak
Azkuna Zentroa ·Bidarte jauregia ·Bidebarrietako Udal Liburutegia ·Bilboko Arte Ederren Museoa ·Bilboko Berreginen Museoa ·Bilboko Elkarte Filarmonikoa ·Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa ·Bilboko Udal Liburutegiak ·Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa ·Bizkaiko Foru Liburutegia ·Deustuko Unibertsitatea ·Deustuko Unibertsitateko liburutegia ·Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa ·Emilio Campuzano institutua ·Euskadiko Artxibo Nazionala ·Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa ·Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa ·Euskaltzaindia ·Euskararen Etxea ·Eusko Abertzaletasunaren Museoa ·García Rivero Maisua ikastetxea ·Guggenheim Bilbao Museoa ·Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa ·Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea ·Kafe Antzokia ·Kirikiño ikastola ·Leioa-Erandioko campusa ·Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola ·Mediateka (Bilboko Alondegia) ·Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa ·Miguel de Unamuno BHI ·Sociedad Bilbaina ·Yohn jauregia
Monumentuak
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zubizuri&oldid=10030668"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp