Bere jatorrizko herrialdea zen Indiatik eta bere sorterria zen Mumbaitik birak egin zituen,1984an New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin, eta berriz,1994ko azaroa eta abenduan,Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin,Itzhak Perlman etaGil Shaham bakarlariekin.1990ean,Maggio Musicale Fiorentinoko orkestra etaErromako Operako Antzokiko orkestra zuzendu zituen,Hiru Tenoreen lehen kontzertuan.1994an berriz egin zuen, oraingoanLos AngelesekoDodger Stadiumean. 1994ko ekainean, Mehtak, Mozarten azken lana izan zenRequiema interpretatu zuen,Sarajevoko Orkestra Sinfonikoko partaideekin batera, Sarajevoko Liburutegi Nazionalaren hondakinetan, gatazka armatuaren biktimen etaJugoslaviar Gerretan hildako milaka pertsonen omenezko kontzertu batean.
1997 eta1998Zhang Yimouzinema zuzendari txinatarrarekin elkarlanean aritu zenPuccinirenTurandot operako ekoizpen batean,Florentzian eta ondorenPekinen egin zena, non antzeztua izan zen,Hiri Debekatuan, 300 estra baino gehiago eta 300 soldadu erabiliz, zortzi antzezpen historikotarako. Ekoizpen honen egitea,The Turandot Project izenekodokumental batean kontatua izan zen, non Zubin Mehtak egiten duen narrazioa.
2006ko irailean,Kennedy Centerrak, Zubin Mehta maisua, urtekoKennedy Center Honors saria jaso zuenetako bat bezala iragarri zuen, 2006ko abenduaren 2an eman zirenak.