Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zubieta (Nafarroa)

Koordenatuak:43°07′30″N1°44′32″W / 43.12489°N 1.74236°W /43.12489; -1.74236
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».
Zubieta
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Zubietaren ikuspegi orokorra, 2011ko apirila

Bandera

Zubietako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zubieta
AlkateaErnesto Domínguez Olea
(Herriko Taldea)
Posta kodea31746
INE kodea31263
Herritarrazubietar,zubitar
Geografia
Koordenatuak43°07′30″N1°44′32″W / 43.12489°N 1.74236°W /43.12489; -1.74236
Azalera18,6 km²
Garaiera207 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria292 (2025:  2)
alt_left 146 (%50)(2019) (%53,8) 157 alt_right
Dentsitatea1,57 bizt/km²
Zahartzea[1]% 20,55
Ugalkortasuna[1]‰ 153,85
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,97(2011)
Desberdintasuna[1]% 0(2011)
Langabezia[1]% 10,14(2013)
Euskara
Euskaldunak[2](2021)
Kaleko erabilera[3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zubieta.eus/

Zubieta[4] ([s̻uβi.eta];Zubita[s̻uβita]Malerrekako hizkeraz)Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldekoudalerria da,Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean.Iruñetik 60 kilometro iparraldera.Ezkurra errekaren ondoan dago, 207 metroko garaieran.2017an 308 biztanle zituen.[5]

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriguneko sarreran dagoen zubiak ematen dio izena herriari.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

ZubietaIruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago.Arantza etaGoizuetarekin du muga iparraldean,Eratsunekin mendebaldean,Saldias etaBeintza-Labaienekin hegoaldean, etaIturenekin ekialdean. Herrira heltzeko, lehenikN-121A errepidea hartu behar daDonezteberaino eta, ondoren, Doneztebe etaLeitza lotzen dituenNA-170 errepidea.

Jasokunde eliza eta herrigunea.

Orografiari dagokionez, udalerriaren iparraldean,Loitzate (1.048 m),Iramendi (1.010 m),Arainburu (1.054 m),Ekaitza (1.046 m) etaOltzorrotz (895 m) mendiak ditugu,Mendaurko mendilerroan.Mendaur bera (1.131 m) are iparralderago gelditzen da. Hegoaldean, bertzela,Aintzingurutze (713 m) dago.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zubietakklima ozeaniko epela du (Cfb)Köppen sailkapenaren arabera.Ozeano Atlantikoaren hurbiltasuna dela eta, euri, laino etalangar ugari izaten da.[6] Urteroko batez besteko prezipitazioak 1.800-2.000 ingurukoak izaten dira, urte osoan zehar ongi banaturik. Urteko euri egunak 180 izaten dira. Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 12°-14 °C da; hilik hotzena, urtarrila da (6,7 °C), eta beroena uztaila (21,5 °C).[7]

Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak:Ameztia,Aurkidi,Azkota,Mendrasa,Sarekoa eta Zubieta (herriburua).

Metro baserri mapa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute (zubiko autobus geltokian jarrita dago) eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jartzen ere hasiak dira. 2020ko maiatzeanZubietan,Beran,Aranon etaBeran jarrita zeuden Helpbidea mapak; eta prestatzen ari zirenArantzan,Areson,Iturenen,Etxalarren,Lesakan etaSunbillan.[8][9][10][11]

Zubietako baserrietara heltzeko "metro-baserri-mapa" eta qr-aplikazioa.[8][10]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia1054. eta1076. urteen artekoa da,Antso IV.a Garzeitzen agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburuaDoneztebe zen.1280an, 18 sol eta erdikopetxa ordaintzen zuen Zubietak urtean.1434an,Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zeneiurdea barne.[7]

1421ean,Karlos III.a erregeakIruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, etahiribildu ona titulua ondoren; hala herriak jarlekua eskuratu zuenNafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren;1630ean,Legasa,Narbarte,Oieregi, etaOteitzakBertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago,1665ean,Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Zubietak,1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura1845ean desegin zen arte. Urte horretan, udalerri independente eratu zuen.[12][13]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zubietako irezelaiak

Zubietak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona;1950ean 616 bizilagun zituen, eta 319 besterik ez 2017an.[5]

Biztanleriaren tamainaUrtea250300350400450500550600650189019201950198020102040ZubietaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu. Horren ondorioz, Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten2008komartxoaren 28an.2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aukeratu zuten alkate, ordukoan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen.2015eko udal hauteskundeetan bi talde aurkeztu ziren.Ernesto Dominguez buru zuen Herriko Taldea nagusitu zen, 145 boto eskuratuta (6 zinegotzi). Mikel Telletxea zerrendaburu zuenZubietarrak taldeak zinegotzi bakarra erdietsi zuen.[14]Ordutik Ernesto Dominguez Olea da Zubietako alkatea.

UrteaAlderdiaBotoakZinegotziak
1979[15]Independientes 11883
Independientes 2612
Independientes 3552
1983[15]Independientes 11274
Independientes 2793
1987[15]Ortzadar1257
1991[16]Iramendi1104
Herri Taldea943
1995[17]Herriko Taldea1357
1999[18]Euskal Herritarrok1357
2003[19]Elutsa1357
2007---
2011[20]Herriko Taldea1275
Eutsi602
2015[20]Herriko Taldea1456
Zubietarrak431

Alkate zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
1936-1950Martin Etxekolonea
1950-1955Francisco Juanikorena
1955-1958Juan Baleztena Arozena
1958-1961Juan Baleztena Arozena
1976-1979Eustakio Loiarte Elizalde
1979-1983Tomas Ochandorena Fagoaga
1983-1987Jose Javier Juanikorena Juanikorena
1987-1991Jose Javier Juanikorena JuanikorenaOrtzadar
1991-1992Ana Maria MugikaIramendi
1992-1995Francisco Mitxelena Celaieta
1995-1999Venancio Baleztena SantestebanHerriko Taldea
1999-2003Venancio Baleztena SantestebanEuskal Herritarrok
2003-2005Jon Mikel Aragon IbarraElutsa
2005-2008Leire Ortuoste GartziaElutsa
2008-2011Francisco Mitxelena CelaietaKudeaketa batzordea
2011-2015Francisco Mitxelena CelaietaHerriko Taldea
2015-2019Ernesto Dominguez OleaHerriko Taldea
2019-2023Ernesto Dominguez OleaHerriko Taldea
2023-Ernesto Domingez Olea

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zubietako joaldunak.

Zubietako jaiakabuztuaren 15ean ospatzen dira,Amabirjinetan. Bezperan, besta seinale gisa, arbola altxatzen dute.[21]

Garrantzi handiko ospakizunak dirainauteriak, herrian "iñotik" deituak. Egun horietanjoaldunak ateratzen dira dira, ondoan dutenIturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira; egunik garrantzitsuena asteartea da.

Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, meza ematen da ermitan, eta dantzaldia izaten da herriko plazan.

Zinema

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Film hauek errodatu dira Zubietan:

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zubietako errota ekomuseoa
  • Jasokunde eliza, herriaren goiko aldean.XVI. mendekoa bada ere,XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du, bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena. Atelada XVI. mendekoa da, eta geometria- eta landare-motiboak ditu apaingarri gisa. Erretaula nagusia barrokoa da,XVII. mendekoa, Martin Aiaroak egindakoa. Aipagarriak diraErrosarioko Andre Maria etaAndre Maria Haurrarekin irudi erromanistak.[13]
  • San Anton ermita, XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago, Aurtiz eta Zubietaren artean,NA-170 errepidearen ondoan. Oinplanta laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura.[13] Barnean San Joan Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik ekarria.[7]
  • Zubietako errota ekomuseoa.1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat. Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du, inauteriena barne.[23][24]
  • Antzinako garbitegia, herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.[25]

Argazki galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Aurkidi, Lizartzeta, Irotzabal eta Sarekoa ibilbidea[26]
  • Oltzorrotz eta Mendaur
    Oltzorrotz etaMendaur
  • Pago zaharra
    Pago zaharra
  • Lizartzetako Usatagieta
    Lizartzetako Usatagieta
  • Irotzabalgo bordak sareko auzogunean
    Irotzabalgo bordak sareko auzogunean
  • Irotzabal basogunea
    Irotzabal basogunea

Zubietar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  5. ab Navarra: Población por municipios y sexo. 2017. ine.es (kontsulta data: 2018-10-22).
  6. Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Zonalde atlantikoa. meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  7. abc Zubieta. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2018-10-23).
  8. ab «Helpbidea proiektua Aranon eta Goizuetan aurkeztu dute maiatzaren 2an - Leitzaldea» Erran.eus (kontsulta data: 2020-08-22).
  9. «Helpbidea proiektua aurkeztu dute Zubietan - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2020-08-22).
  10. ab (Gaztelaniaz)Tracasa. (2019-04-23). «Tracasa Instrumental colabora en la creación de “Metro-Baserri”» Tracasa (kontsulta data: 2020-08-22).
  11. www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-08-22).
  12. Santesteban. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2018-10-23).
  13. abc Zubieta. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  14. «Ernesto Dominguez izanen da alkate Zubietan» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-07).
  15. abcConsulta de Resultados Electorales, infoelectoral.mir.es
  16. Elecciones locales 1991: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  17. Elecciones locales 1995: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  18. Elecciones locales 1999: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  19. Elecciones locales 2003: Zubieta. elmundo.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  20. ab Elecciones locales 2015: Zubieta. elecciones.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  21. «Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian» erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
  22. Kevin Noland zuzendariarenAmericano filma pantaila handira iritsi berri da, de Kevin Noland, Zubieta eta Iruñean filmatutako eszenekin, euskalkultura.com
  23. Zubietako Errota - Ekomuseoa. opendata.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-10-24).
  24. «Zubietako errota ezagutu dugu 'Lino Molino'rekin. Herri txiki Infernu handi» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-06-02).
  25. Zubieta: Zer ikusi. zubieta.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  26. «Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zubietatik Aurkidi auzoko itzulia — Wikibooks» eu.wikibooks.org (kontsulta data: 2025-08-18).
  27. Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN84-235-1271-1. (kontsulta data: 2018-08-07).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola


Zubietako auzoak

AmeztiaAurkidiAzkotaMendrasaSarekoaZubieta (herrigunea)

Malerrekakoudalerri aurkibidea

Beintza-LabaienBertizaranaDonamariaDoneztebeElgorriagaEratsunEzkurraIturenOizSaldiasSunbillaUrrozZubieta

AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascanteCastejónCorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloElortzibarEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslabaEspartzaEsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalarEtxarriEtxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • GalarGalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntzaLanaLantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedeaLegardaLegariaLeitzaLekunberriLeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazar • OdietaObanosOibarOizOkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreagaOteitzaOtsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • SaldiasSan AdriánSan Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • UharteUharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotzUrrozUrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • ZabaltzaZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur NagusiaZubietaZugarramurdiZuñiga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zubieta_(Nafarroa)&oldid=10514354"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp