Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zorne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zorne zorroa

Zornea (etimologia:zauriesne[1]) edopasmoa[2] infekzio-prozesuetan gorputzak eragiten duen substantziazurixka da. Zorne metaketaehun barratuanabzesu edozorne-zorro deitzen da.

Zorneakleukozito,mikroorganismo hilak etaehun minduaren hondarrak ditu. Zauri kutsatuei edota zaldarrei darie.

Zorne-jarioa, gehienetan,infekzio baten ondorioa izaten da. Zornea eragiten duten mikrobioeipiogeniko deritze (Streptococcus pyogenes etaStaphylococcus aureus bakterioak, esaterako). Mikrobio piogenikoekfagozitosia egiten duten leukozitoak suntsitzeko gai dira, organismoarenimmunitate-sistemari aurre eginez; zornearen osagai garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere, hildakoleukozitoak dira.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Koldo Mitxelena (1976).Fonética histórica vasca.Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  2. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zorne&oldid=9998968"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp