Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zoonosi

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen.Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zoonosi
Deskribapena
Motaanimali-gaixotasuna,ostalari-patogeno interakzioa
gaixotasun infekziosoa
Espezialitateainfektologia
Patogenoaren transmisioaespezie arteko transmisio
Identifikatzaileak
DiseasesDB28555
MeSHD015047

Zoonosi (grezieratik ζῷον,zoon, animalia, + νόσος,nosos,gaitza[1]) animalietatik (batez ereornodunetatik) pertsonetara transmititzen direngaixotasunei deitzen zaie. Hainbat gaixotasun, hala nolaebola,salmonelosia edogripea, zoonosiak dira. Zoonosien eragileakbakterioak,birusak etabizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Munduan ezagutzen diren 1415 giza patogenoetatik %61 zoonotikoak dira[2] eta %70 baino gehiagoren jatorria animalia basatietan du[3]. Horrela, lotura zuzena dutealbaitaritzarekin[4][5].

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Migratzen duten hegaztiek hemen ez dauden birusak ekar ditzakete hemengo animaliei? Eta horiek zoonotikoak izan daitezke?

Zentzu hertsian,malaria edodengea bezalako gaixotasunak ez lirateke zoonosiak izango irizpide mugatua erabiltzen bada (animaliaornodunetik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna), baina, oro har, zoonositzat jotzen dira, animalia ez-gizakiek transmititzen dituzten patologiak baitira.

Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez:

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historiaurrekoehiztari-biltzaile taldeak seguruenik oso txikiak ziren gehienetan. Horrelako taldeek seguraski oso gutxitan izaten zituzten harremanak beste taldeekin. Isolamendu horrek mugatu egiten zuengaixotasun epidemikoen hedapena, izan ere, epidemien zabalkuntza eta hedapena beste pertsona batzuekin maiz egoteko harreman kopuruan datza, batez ere pertsona horiekerantzun immunologiko egokia oraindik garatu ez dutenean. Talde batean irauteko, patogenoak infekziokronikoa izan behar zuen, kutsatutakoostalarian mantenduz eta kutsakor izanez luzaroan, edo bestela beste espezie batean mantendu giza-ostalariak kutsatu arte. Egia esan, gaixotasun askotan, gizakia hobeto ulertzen da halabeharrezko biktima gisa, ostalari finala baino. Horren adibide diraamorrua,antraxa,tularemia etaNiloko sukarra. Beraz, gaixotasun infekziosoekiko esposizioaren zati handi bat zoonotikoa izan da.

Gaixotasun moderno asko, gaixotasun epidemikoak barne, zoonosi bezala hasi ziren. Zaila da ziurtasunez zehaztea zer gaixotasun jauzi egin zuten animalietatik gizakietara, baina gero-eta froga gehiago daudeDNA etaRNA sekuentziazioan adibidezelgorria,baztanga,gripea,GIB etadifteria horrela iritsi zirela.Hotzeri arrunta etatuberkulosia ere animalia-jatorriko egokitzapenak dira.

Gizakien etabasabizitzaren arteko kontaktua areagotzea da[6] patogeno zoonotiko berriak agertzen laguntzen duen faktore garrantzitsu bat. Egoera hori giza jarduerak naturgune basatiak inbaditzean suertatzen da, edo animalia basatiak giza bizilekuetara lekualdatzean.

Zoonosi nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zoonosiakpatogenoen arabera sailkatu daitezke:

Prionikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Prioiek eraginak:

Birikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Birusek eraginak:

Bakterianoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bakterioek eraginak:

Fungikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Onddoek eraginak:

Parasitarioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkarroiek eraginak:

Hainbat zoonosi eta haien transmisioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondoko taulan zoonosi batzuk, haien eragileak, haiengordailu naturalak eta haien transmisio-bideak ikus daitezke[9].[10]:

GaixotasunaMikrobio patogenoaGordailuaGaitzaren transmisioa gizakiei
Izurri bubonikoaYersinia pestisKarraskariakArkakusoen ziztada
AmorruaBirusaOtsoak, azeriak, zakurrak....Animalien haginkada
KarbunkoaBacillus anthracisAnimalia belarjaleakInhalazioa
BruzelosiaBrucellaBehiak, ardiak, txerriak...Animalien esnea
LeptospirosiaLeptospiraAnimalia ugaztunakAnimalien gernuaren bidez
TularemiaFrancisella tularensisUntxiak eta erbiakIntsektuen ziztada
PsitakosiaChlamydia psittaciTxori askoInhalazioa
Lyme gaitzaBorrelia burgdorferiUgaztunakAkainen ziztada
HidatidosiaEchinococcus granulosus (zestodoa)ZakurrakZakurren gorozkien bidez
Q sukarraCoxiella burnetiiAnimalia belarjaleakEsnea hartzean
ToxoplasmosiaToxoplasma gondii (protozooa)KatuakKatuen gorozkien bidez
Sukar horiaBirusaTximinoakEtxoen ziztada
TrikinosiaTrichinella spiralisTxerriakTxerrien haragia jatean
Mendi Harritsuetako sukarraRickettsia rickettsiiUntxiak, saguak...Akainen ziztada

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)MOE. Health topics: Zoonoses. (Noiz kontsultatua: 2014-12-18).
  2. Taylor LH, Latham SM, Woolhouse ME. (2001). «Risk factors for human disease emergence» Philos. Trans. R. Soc. Lond., B, Biol. Sci. (1411): 983–9.  doi:10.1098/rstb.2001.0888. PMID11516376. PMC1088493..
  3. (Ingelesez) Public health threat of new, reemerging, and neglected zoonoses in the industrialized world. Emerg Infect Dis, 1-7 or.  doi:10.3201/eid1601.081467. PMID20031035. PMC2874344. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  4. (Gaztelaniaz)Organización Panamericana de la Salud). Zoonosis y Enfermedades Desatendidas: Intervenciones e Investigacion. (Noiz kontsultatua: 2015-5-21).
  5. (Gaztelaniaz)Steinfeld, Cees; Gerber, Pierre; Wassenaar; Castel, Vincent; Rosales, Mauricio; de Haan. (2009). [http://www.fao.org/3/a0701s/a0701s.pdfLa larga sombradel ganado.] Erroma: FAO, 304 or. ISBN978-92-5-305571-5..
  6. (Ingelesez)Daszak P, Cunningham AA, Hyatt AD. (2001). «Anthropogenic environmental change and the emergence of infectious diseases in wildlife» Acta Tropica (2): 103–116.  doi:10.1016/S0001-706X(00)00179-0. PMID11230820..
  7. (Ingelesez)Lee J, Kim SY, Hwang KJ, Ju YR, Woo HJ. «Prion diseases as transmissible zoonotic diseases» Osong Public Health Res Perspect: 57-66.  doi:10.1016/j.phrp.2012.12.008. PMID24159531. PMC3747681. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  8. Osasun saila. (2018ko urriak 3). Sukar exantematiko mediterraneoa zaintza protokoloa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  9. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 354 orr. ISBN: 84-291-1871-3
  10. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J.Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:896-897 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zoonosi&oldid=9228304"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp