Zoolander2001ekoBen Stiller estatubatuarzinema zuzendari,gidoigile etaaktorearenumorezko filma bat da. Bertan, Ben Stiller,Owen Wilson,Will Ferrell,Christine Taylor,Milla Jovovich,Jerry Stiller,David Duchovny etaJon Voight aktoreek antzeztu zuten.
Zoolander 2 (2016) jarraipena izan du.
Derek Zoolander (Ben Stiller) izaera txoriburua duen azken hiru urteetako gizonezkomodelo preziatuena izan da. Bere laugarren urteko koroaketa izango den gaueko ekitaldian, bere harridurarako Hansel (Oewn Wilson) modelo berria koroatzen dute. Derek denentzako zalantzan eta ergel gisa gelditu da, atsekabeturik lanbidea uztea erabakitzen duelarik. Halere, Jacobim Mugatu (Will Ferrell) diseinatzaile prestigiotsuak berarantzat desfila dezan kontratatu du, nahiz eta Derek haren ezkutuko egitasmoa zein den ez jakin, hark Malasiako lehen ministroa hiltzea. Orain, Derekek,The Times aldizkariko emakumezko kazetati batek (Christine Taylor) eta Hansel modeloak hilketa hori gauzatu ez dadin saiatu beharko dira.