Zooide batanimalia kolonial baten parte denanimalia isolatu bat da. Bizimodu hori elkarri lotuta ez daudentaxon desberdinetako animaliek hartu dute. Zooideakzelulanitzak dira; beste animalia bakartien antzeko egitura dute. Zooideakehunen bidez zuzenean konektatuta egon daitezke (adibidez,koralak,Catenulida,Siphonophorae,Pyrosoma edoEctoprocta) edoexoeskeleto komun bat parteka dezakete (adibidez,Bryozoa edoPterobranchia)[1]. Organismo koloniala, bere osotasunean,zoon deitzen da.
Zooideek polimorfismoa izan dezakete. Adibidez, gaur egungo briozooek funtzio desberdinetara egokitutako zooideak izan ditzakete, hala nola elikadura, koloniak substratuarekin duen ainguraketa eta enbrioien hazkuntza[2]. Hala ere, briozoo fosilak, euren bizitzan zehar zooideek eratu zituzten koloniaren egiturengatik bakarrik ezagutzen dira[3].
Korrelazioak daude zooide batzuen tamainaren eta tenperaturaren artean. Fosilen kolonien barruan zooideen tamainaren aldaketak itsasoek iragan geologikoan duten tenperaturaren eta urtarokotasunaren adierazle gisa erabil daitezke[4][5][6].
Historikoki, zooide terminoa organismo bizi baten barruan mugimendu independentea duen zelula organiko edo gorputz antolatu bat izendatzeko ere erabili izan da, berezikigameto mugikor batespermatozoide gisa (algen kasuan, orainzoide deritzo), edoasexualki ekoiztutako animalia motako organismo independente bat, biki edo fisio gisa.
- ↑ Thorp and Covich's freshwater invertebrates. Volume 4, Keys to palaearctic fauna. (Fourth edition. argitaraldia) 2019 ISBN978-0-12-385025-6. PMC1091028973. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑Fish, J. D.. (1989). A Student's Guide to the Seashore. Springer Netherlands ISBN978-94-011-5888-6. PMC851389596. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑Prothero, Donald R.. (2013). Bringing fossils to life : an introduction to paleobiology. (Third edition. argitaraldia) ISBN0-231-53690-9. PMC863683957. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Ingelesez)Amui-Vedel, Ann-Margret; Hayward, Peter J.; Porter, Joanne S.. (2007-12-21). «Zooid size and growth rate of the bryozoan Cryptosula pallasiana Moll in relation to temperature, in culture and in its natural environment» Journal of Experimental Marine Biology and Ecology 353 (1): 1–12. doi:10.1016/j.jembe.2007.02.020. ISSN0022-0981. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Ingelesez)O'Dea, Aaron; Okamura, Beth. (2000-10-01). «Intracolony variation in zooid size in cheilostome bryozoans as a new technique for investigating palaeoseasonality» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 162 (3): 319–332. doi:10.1016/S0031-0182(00)00136-X. ISSN0031-0182. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Ingelesez)Okamura, Beth; Bishop, John D. D.. (1988-08-01). «Zooid size in cheilostome bryozoans as an indicator of relative palaeotemperature» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 66 (3): 145–152. doi:10.1016/0031-0182(88)90197-6. ISSN0031-0182. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).