Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zohota

Koordenatuak:43°21′31″N0°59′11″W / 43.3586°N 0.9864°W /43.3586; -0.9864
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zohota
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaArboti-Zohota
Herritarrazohotar
Geografia
Koordenatuak43°21′31″N0°59′11″W / 43.3586°N 0.9864°W /43.3586; -0.9864

ZohotaArboti-Zohota udalerriko herriska bat da,Nafarroa BeherekoAmikuze eskualdean. Herri honek1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "zohotar" deitzen zaie.Donibane Garazi herrialdeburura 36 km daude.

Izenaz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aldaeraokzitaniarrean oinarri izanda frantsesezSussaute bihurtu zenak jasotako izen historiko goiztiar batzuk:Sansctus Martinus de Sosaute (1160), [Sosaute (1384an)Sossaute (BearnokoNabarrengosen1405ean bildua) etaSusauta (1513koIruñeko idazki batean); euskaraz "Zozueta" aldaera ere erabili izan da. Beraz (gogoan izan "Susaeta" bezalako euskal abizenak) egun baliatzen dugun lekuizena jatorrikotik urrunduz joan izan da.[1]

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatikBiduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisanBiduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: hegoaldeanZilhekoa etaArberatze, mendebaldeanZohazti, ipar eta ipar-mendebaldeanArboti udalburua, denakAmikuzen; ekialde osoan, ordea,Zuberoako herriak ditu mugakide:Ozaraine iparralderago etaDomintxaineri dagozkion lurrak hegoalderantz joz.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dia baina etengabeko gorabeherak daude.Paussasaceko mugarrirako bidean, herritik ipar-ekialera, 192 mko muino bat dago. Hala ere izenez ezagunenaZuberoako muga zati zabal batean markatzen duenBurgaintzi muino-katea da (altuena 161 m); eskualdeko (ikusArboti) folklore-talde ospetsu bati izena ematen dio. Herria bera 100en bueltan dago.

Mendixken arteanBiduzeren ibaiadarrak diren erreka batzuk pasatzen dira, aipagarriena herri honetan jaio denXuhukoa (okzitanierazLauhirassa).

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1350ean 11 etxe zeuden;1695eko erroldak, ordea, 50 etxe zituela adierazten du.

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

D 134departamendu mailako errepideaLauhiran abiatu,Arbotitik pasa, gero herritik eta segituz geroDonapaleutikSalbaterrara doanD 933rekin lotura egiten da, oraindikZohotaren lurretan baina iaZilhekoakoekin mugan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerri-aldaketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretanArbotirekin fusionatu zen; harrezkeroArboti-Zohotaren barruan dago.

Eraikin historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Donejakueko elizakXVIII. mendeko erretaula dauka. Kondaira batek dio lamiek, beste leku batzuetan jaso bezala, langileek egunean zehar eraikitakoa gauean eraisten zutela.
  • "Jauregia" izeneko etxe aipagarria dago, izenak adierazten duen gisan.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Zohota Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 311/312. or.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hauNafarroa Beherekogeografiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zohota&oldid=9597351"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp