Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Zizahoria[1] (Cantharellus cibarius)Cantharellaceaefamiliakoonddoespezie bat da.Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela hasieran ganbila da, baina gero leundua eta erditik hondoratua.Himenioa tolestura lodiek osatzen dute eta espora hori leun eliptikoak ditu.[2]
Cantharellus cibarius tokiko euskarazko testuetan:[3], lekaxin(lekazin);saltsa-perretxiko(txaltxa-perretxiku); San Juan perretxiko; San Juan ziza;xulxo;urri-ziza;xixa; xixeta; ziza hori; ziza gorri.
Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du.Cibarius, latinetik dator,cibus-etik, janaria, elikadura, bere jangarritasun bikainagatik.
Onddo beltzaren ondoren gehien ezagutzen den onddoa da.
Barietate asko ditu.
Latinoxanthus: Plegu-orriak gris-moreak eta kapela horia.
Amathystius: Plegu-orriak horiak ezkata moreekin.
Bicolor: Plegu-orriak horixkak eta kapela zuria.
Albidus: Dena zurixka.
Neglectus: Hori zurbila tindu berdexkekin eta oso mehea.
Zizahoriak
Umbrinus: Kolore horixka ilunekoa.
Kapela: 3 eta 4 cm. Arteko diametroa. Haragitsua, sendoa, leuna, lehenik ganbila, gero deprimitua, apur bat hondoratua, ertza kiribildua, bihurgunetsua eta gingilduna. Kolorea horia, arrautza gorringoarena edo hori laranja.
Zizahoria azpitik
Orriak: Hori bizia, plegu formakoak, batzuk urkilatuak, eta oso dekurrenteak.
Zizahoria albotik
Hanka: Betea, ilegabea, orrien kolore berekoa, 3 – 7 x 0,7-2 cm-koa.
Haragia: Irmoa, zurixka edo horixka, fruta-usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[4]
Ona, oso bilatua bere identifikazio eta kontserbazio errazagatik, harietan sartu eta lehortu daitezke, ondoren gisatuetan garnizio gisa erabiltzeko eta erreak ere bai.[7]
Hygrophoropsis aurantiaca-rekin nahas daiteke, baina hau laranja kolorekoa da eta bere oina meheagoa da. Beste nahaste bat, eta oraingoan arriskutsuagoa izan liteke,Clitocybe olearia-rekin da; toxikoa da, eta arazo gastrointestinal handiak eragiten ditu. Tamaina handiagoa eta benetako orriak ditu, laranja kolorekoa da, eta enbor edo sustraietan irteten da. Betik taldeka eta oinak oinarrian elkartuta.[8]