Ziza hankamorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lepista | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lepista personata Cooke, 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus personatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza hankamorea edooin-morea (Lepista personata)Tricholomataceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Ezin hobea haragi gorrien hornigai gisa. Usain eta zapore biziak dituenez, kozinatu aurretik eltze batean su motelean sartzea gomendatzen da, ura aska dezan.
Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan ganbila, sendoa, lodia, haragitsua, trinkoa eta ertza biribildua izaten du. Kolore arrea du, baina batzuetan tindu moreak hartzen ditu. Azala leuna eta distiratsua du.
Orriak: Zurixkak, itsatsi edo eskotatuak, estu, bihurgunetsuak. Ale zaharretan dekurrente samarrak itzul daitezke.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kolore urdin-more argikoa, hortik datorkio "hanka more" izena. Lodia, sendoa, motza, zilindrikoa eta oinarrian erraboil antzeko batekin.
Haragia: Zurixka edo grisaxka, zenbait ñabardura moreekin. Usain atsegina du.[2]
Etimologia:Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa.Personata epitetoa, teatroko mozorrotik dator, faltsifikatua esan nahi duen "pērsona" hitzetik. Aldez aurretik beste zerbaitekin nahastua.
Kalitate onekoa, baina batzuentzatLepista nuda (oin-urdina) baino kaskartxoagoa. Izotza ondo jasaten duen perretxiko bakarretako bat da hau, eta, beraz, ez du sukaldaritzaren balioa galtzen.[3]
Lepista nuda delakoarekin, baina honek kolore urdina du denean, kapelan, orrietan eta oinean.Lepista personata espeziean ordea, oinak bakarrik du urdin-more edo more zurbil kolorea.[4]
Udazkenaren amaieran eta neguan, zelaietan eta larreetan. 400 eta 800 metro bitarteko altueran da ugariena.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.