Sare elektrikoko zirkuitulaburra.12V eat 20Akin eragindako zirkuitu-laburra.RJ45 konektorea, zirkuitulaburra jasan ondoren.
Zirkuitulaburra edokortozirkuituazirkuitu elektriko, gailu elektriko edo linea elektriko batetikkorronte elektriko handiegia igarotzen denean gertatzen den akatsa da.Potentzial desberdindun puntu biren arteaninpedantzia elektriko nulu edo txikiegia egoterakoan gertatzen da, eta orokorrean kalteak sortzen dira, batzuetan larriak izan daitezkeelarik.
Zirkuitulaburrak, orokorrean, korronte elektrikoa zuzeneanfasetikneutro edolurrera igaro daitekeenean,bi faseren artean zuzenean igaro daitekeenean edokorronte zuzeneko zirkuituetan polo batetik bestera zuzenean igaro daitekeenean gertatzen dira, bideankargarik aurkitu gabe. Hau gertatzeko arrazoi desberdinak egon daitezke:
Zirkuitu bat muntatzerakoan konexioak era okerrean egin direlako, korrontea kargarik aurkitu gabe igarotzea ahalbidetuz. Zirkuituahornidura elektrikora,baterietara edo edozeintentsio iturrira konektatzerakoan zirkuitu-laburra gertatzen da.
Funtzionamenduan dagoen zirkuito batekoeroale elektrikoek isolamendu akatsak izaterakoan,tentsio desberdindun eroale bi kontaktuan jarriz, edo tentsio desberdindun eta isolatu gabeko elementu bi istripuz kontaktuan jartzerakoan.
Eroale elektriko bilikido eroalean murgiltzerakoan, ur gazitan adibidez.
Aireko lineatan, haizearen edo beste zerbaiten eraginez linea bi kontaktuan jartzerakoan.
Elementu biren harteko tentsioa oso haundia denean, ez da beharrezkoa hauek kontaktu zuzenean jartzea: puntu batera hurbiltzerakoan,arku elektrikoa sor daiteke.
Zirkuitulabur batek sortu ditzakeen kalteak txikiagotu edo ekiditeko,fusibleak,etengailu magnetotermikoak, babesdunelikatze-iturriak edo beste neurri batzuk erabili daitezke, bai zirkuitulaburra jasaten duen elementua babesteko, zeinsuteak edo pertsonei eragindako kalteak ekiditeko.
Fusiblea sakrifiziozko elementu bat da, gainkorronte bat badago fusiblea bera erre dadin beste elementu batzuk kaltetu aurretik.
Etengailu magnetotermikoa etengailu berezi bat da, korronte elektriko bat maila jakin bat baino handiagoa bada zirkuitua ireki egiten duena.
Elikatze-iturri batzuk, elikatzen dutenkargak korronte maila jakin bat baino gehiago eskatzen badute korrontea mugatu edo eten egin dezakete.
Babes neurririk ez badago, edo babes neurria ez bada nahikoa, zirkuitulaburrak,Joule efektua dela eta, korrontea igarotzen den parteenberotzea eragingo du. Berotze honen eraginez,kableen isolamendua erre, eta beste parte batzuen erretzea gerta daiteke. Batzutan, erretako parteeksua har dezakete, etasute bat eragin. Bestalde,arku elektriko bat sortzen bada, honen beroaren eraginez ingurukoerregaiek su-hartzea ere gerta daiteke. Honetaz gain, erretako elementuekdeformazioak ere jasan ditzakete.Bateria elektriko batek zirkuitulaburra jasaten badu, zirkuituan eragindako kalteez gain bateria bera ere berotu egingo da,leherketa bat gerta daitekeelarik, edohidrogeno-gas etaelektrolitoen —azido edobasea— isuria, honekazalekoerredurak,itsutasuna etaheriotza ere eragin dezakeelarik.
zenbat eta intentsitate handiagoa askatutakoberoa handiagoa da. Honela, zirkuitulaburrak bero kopuru handia askatzen du denbora gutxian, honek sor ditzakeen kalte guztiekin.