Marseillan «La Castellane»[2] auzoan hazi zen eta aitaaljeriar jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera BordelekoGirondins taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldianUEFAko Kopako finala galdu zuenMunich-eko Bayern taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-ekoJuventus taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko KopanFrantziako taldeko kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.
2016an, Espainiako lehenengo mailako Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea izendatu[3] zuten eta 2018ra arte bertan egon zen.
2019ean berriro bueltatu zen. Gaur egun, 2021an, Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea[4] izaten jarraitzen du.
1994an, Véronique Lentisco-Fernandezekin ezkondu zen. Honek, espainiar jatorriko dantzari profesional frantsesa[5] da. Lau seme dituzte: Enzo (1995eko martxoaren 24a), Luca (1998ko maiatzaren 13a), Théo (2002ko maiatzaren 18a) eta Élyaz (2005ko abenduaren 26a), guztiak Real Madrileko beheragoko kategorietan aritzen dira.