Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zikloi tropikal

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Isabel urakana (2003) orbitatik ikusiaNazioarteko Espazio Estaziotik.
Eguraldia

Meteorologian, zikloi tropikal terminoabehe-presio gune baten inguruan indar handiz biratzen denekaitz-sistema da[1],tropikoetako itsasoetan sortu, etahaize bortitzak etaeuri ugariak dituena. Zikloi tropikalek aire hezearen kondentsaziotik ateratzen dute energia, haize bortitzak sortuz. Beste ekaitz zikloniko batzuetatik bereizten dira, hala nola behe-polarretatik, haiek elikatzen dituen bero-mekanismoagatik, zeinak «nukleo beroko» ekaitz-sistema bihurtzen baititu. Indarren arabera,depresio tropikala,ekaitz tropikala edourakana izan daiteke[2]; kokapenaren arabera, berriz,tifoia[3] (berezikiFilipinetan,Taiwanen,Txinan etaJaponian) edozikloia (Indiakoozeanoan) dei dakioke.

Izena egiturazikloiko eta jatorritropikala izatetik datorkie. «Tropikal» terminoak sistema horien jatorri geografikoari egiten dio erreferentzia, ia planetakotropiko arteko eskualdetan baino eratzen ez direlako eta itsas jatorriko aire tropikaleko masetan eratzen direlako. Zikloi terminoa ekaitzen izaera ziklonikoari dagokio,Ipar hemisferioan erloju-orratzen kontrako noranzkoaren biraketarekin etaHego hemisferioan, berriz, erloju-orratzen aldeko noranzkoaren biraketarekin.

Zikloiak erdiguneko ardatzaren inguruan biratzen dira, esan bezala,erloju orratzen kontra Ipar hemisferioan etaerloju orratzen arabera Hego hemisferioan. Zikloi tropikalak udan eta udazkenean gertatzen dira, batez ere; 80-480 km bitarteko diametroa izan ohi dute, eta indar handiko haizea (orduko 200 km-tik gora), eta euri jasa handiak dituzte ezaugarri nagusiak; Itsaso epelek igortzen duten beroagatik eta hezetasunagatik sortzen dira; gero, kontinente aldera hedatzen dira, etahondamendi handiak eragiten dituzte kostaldean.

Urakanak naturaren eraginez ozeanoetan intentsitate handiz sortzen diren fenomeno edo efektu gisa sailka ditzakegu, eurite handiak, haizeak eta uholdeak eragiten dituztenak.

Zikloiak ur beroko gainazal zabaletan garatzen dira, eta atmosferako perturbazio ahul baten inguruko kondizio atmosferikoak aldekoak direnean. Batzuetan, beste zikloi-mota batzuek ezaugarri tropikalak hartzen dituztenean sortzen dira.

Zikloi tropikalak norabidezko haizeek eramaten dituztetroposferarantz; baldintzak aldekoak izaten jarraitzen badute, perturbazio tropikala areagotu egiten da, etabegi bat garatzera irits daiteke, eta, lurrean sartzen direnean, indarra galtzen dute, edo, sistemaren inguruko baldintzak okertzen badira, sistema hori desagertu egiten da.

Zikloi tropikalek kalte handiak eragiten dituzte kostaldean; barnealdeko eta goialdeko lurraldeak, berriz, kalteetatik nahiko salbu daude; halaber,uholdeak etaluiziak eragin ditzaketen euri-jasak ere eragiten dituzte, baitasagailo ziklonikoak ere kostaldean.Orografiaren arabera, uholde zabalak eragin ditzakete lurren barnealderantz, 40 km baino gehiagora, itsasertzeko lautada zabal eta malda txikidunetan[4].

Herrietan eta itsasontzietan eragin ditzaketenhondamendiak ikaragarriak izan daitezkeen arren, zikloi tropikaleklehorteen ondorioak murritz ditzakete. Gainera, tropikoetako beroa latitude epelagoetara eramaten dute. Horri esker,atmosferarenzirkulazio globalaren mekanismo garrantzitsua dira, troposfera orekan etaLurreko tenperatura nahiko egonkor eta bero mantentzen duena.

Izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualdeen arabera, zikloi tropikalek hainbat izen dituzte:

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Urakan baten egitura (Ipar hemisferioan)
Catarina zikloia,2004.

Tropiko aldean, zenbait zikloi egitura bereizten dira, beren intentsitatearen arabera hiru kategorietan banatuak: depresio tropikalak, haizeen lastertasuna 60km/h baino motelagoa denean; ekaitz tropikalak, 60-120 km/h arteko haizeak badira, eta zikloi tropikalak, orduko 120 km/h gorako haizeak direnean. Hiru egitura horien artean, zikloiak dira, zalantzarik gabe, ikusgarrienak eta indar handienekoak.

Zikloi tropikal baten egiturazirkulu formakobehe presio gune bat izaten da; beheragune horrek 200-500 km arteko diametroa du, eta 120 km/h gorakohaizeak sortzen ditu (500 km/h haizeak ere izan dira). Urakan helduetan edo erabat osatuetan, gune epel bat eratzen da erdialdean; gune horretan, hondoratuz doan aireakhodeiak desagerrarazten ditu, eta haizea ahula izaten da. Urakanaren begi esaten zaio gune epel horri, eta 10-50 kilometro bitarteko diametroa izan ohi du.

Urakanaren begiaren inguruan, indar handikokonbekzioak gertatzen dira, eta behetik gorako hodei eraztun bat eratzen da horren ondorioz; kiribil moduko zerrenda kizkurretan antolaturiko zelulak izaten ditu, eta gailurra 12.000 metrotik gora egoten da.

Urakanarekin batera, indar handiko haizeak,uholdezko euriak etaolatu handiak eratzen dira, eta gertaera horiekondorio kaltegarriak eragiten dituzte uharte eta kostaldeetan. Ohiko maila baino sei metro handiagoko olatuak eratzen dira, eta horixe izaten da, hain zuzen, urakanek sortzen dituzten gertaeren artean larrienetakoa: olatu handiak. 1991ko apirilean, adibidez, zikloi batekBangladeshko ekialdeko kostaldea suntsitu zuen, eta milioi erdi hildako eragin zituen; 250 kilometroko haizeak izan ziren, eta 8 metrotik gorako olatuak;Bengalako golkoko hamar uharte baino gehiago estali zituen itsasoak, eta Bangladeshko hiri handi batzuk desagerrarazi. Baina zikloiarekin batera, euri jasa oso handiak ere izaten dira:FilipinetakoBaguio hirian, esaterako, 1911ko uztaileko egun bakar batean 1.168 milimetro euri jaso ziren. Urakanen sailkapena egiteko, intentsitatearen araberako bost kategoriako urakanak bereizi diraEstatu Batuetan.

Urakanek, esan bezala, kalte handiak egiten dituzte; beraz, ahalegin handiak egiten dira kalte horietatik aldez aurretik begiratzeko, urakanen ibilbidea, bai kontrolatzeko eta bai igartzeko ere; dena dela, hondamen handia eta arrisku larriak sortuagatik, inork ez daki zehatz-mehatz urakanak zergatik sortzen diren. Izan ere, hainbat eragilek dute zerikusia urakanen sorreran eta bilakaeran.

Batetik, ozeanoak, 26-27° C-tik gorako ura duten itsas masa handiak behar baitira zikloia sortzeko, konbekzioa era horretara izaten baita, eta bai, orobat,hezetasuna eta bero handia.

Latitudeak ere badu garrantzia: bost gradutik beherako latitudeetan, ez da zikloirik eratzen,Coriolisen indarra ia baliogabea baita gune horietan eta, hortaz, ez baitago zikloia eragingo duen zurrunbiloa eratzeko bezainbateko indarrik.Ekuatoretik urrun, Coriolisen indarrak beheragune baterantz doan haize lasterra konbergentzia bidez desbideratzen du, eta kiribil moduko egitura bat osatzen da horrela. Bestalde, kontuan hartu beharrekoak dira eguratseko baldintzak ere, bitarteko latitudeetako beheraguneetako fronteek ez bezala (egurats baldintza baroklinoekin lotuak baitira horiek), egurats barotropikoa behar izaten baitu urakanak; alegia, eremu oso zabaletan, presio, tenperatura,gradiente termiko eta hezetasun uniformeak behar dira urakana gerta dadin. Azkenik, aire konbergentzia handia eta zikloi motako haize lasterra behar dira lur arrasean, eta dibergentzia etaantizikloi motako haize lasterra, berriz, lur arrasetik gora; horrenbestez, zikloia perturbazio batetik sortua da, eta, perturbazio hori handitzen denean, urakan bihurtzen da hasieran zikloia zena, eta, perturbazioa handitzen ez bada, orduan, egun gutxitan desagertu egten da. Zikloi tropikala oso presio apalekoisobara itxien multzoari dagokion gertaera da, tropiko inguruko lurraldeetakoa.

Zikloi tropikalak 500-800 kilometroko diametroko zurrunbilo edo bortize biribilak dira, oso presio apala izaten dutenak erdigunean (950hPa baino apalagoa, oro har). Zikloi tropikalen ondorioz, indar handiko haizeak eta prezipitazio handiak gertatu ohi dira.

Zikloi tropikalen mekanika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ziklogenesi»
Goratutako aire beroan dagoen ur-lurrunaren kondentsazioaren ondorioz, kanporatutako energiakatzeraeragin positiboa sortzen du ozeanoetako ur epelen gainean. Airea berotu egiten da, eta are gehiago igotzen da; horrek kondentsazio gehiago eragiten du. «Tximinia» horretatik kanporantz doan airea gainazalera itzultzen da, haize oso indartsuak sortuz[5].

Egituraz, zikloi tropikala da errotazioan dagoenhodei-sistema handi bat,haizea etaekaitzak. Bereenergia-iturri nagusia da altitude handietankondentsatzen denur-lurrunarenbero-kondentsazioa kanporatzea,lurruntze-prozesuaren abiarazteaEguzkiak ekarritako beroa izanik. Gainera, zikloi tropikal bat makina termiko bertikal erraldoi gisa interpreta daiteke, mekanikak eta indar fisikoek (hala nolaLurraren errotazioak etagrabitateak) mantentzen dutena[6].

Beste zentzu batean, zikloi tropikalak mesoeskalako konplexu konbektibo berezi gisa ikus daitezke, hezetasun- eta bero-iturri zabal batetik garatzen jarraitzen duena. Kondentsazioak haizearen abiadura handiagoak eragiten ditu, askatutako energiaren zati txiki bat energia mekaniko bihurtzen baita[7];​ haize azkarrenek eta haiekin lotutako presio baxuenek lurruntze handiagoa eragiten dute azalean, eta, horrela, are lurruntze handiagoa. Kanporatutako energia askok aire-korronteak darama, eta horrek hodeien altuera handitzen du kondentsazioa bizkortuz[8] .

Atzeraelikadura positiboko begizta horrek aurrera jarraitzen duzikloi tropikala garatzeko baldintzak onak diren bitartean. Airea banatzeko masan orekarik ez egoteak ere energia emango lioke zikloiari eusteko. Lurraren errotazioaren ondorioz, sistemak biratu egiten du,Coriolis efektua izenaz ezagutzen denaAipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako.

Zikloi tropikala beste fenomeno meteorologiko batzuetatik bereizten duena dakondentsazioa indar eroale gisa.Klima tropikal bateankonbekzioa indartsuagoa denez, horrek zikloiaren hasierako eremua definitzen du[9]. Kontrastean, askotan,latitude ertaineko zikloiek atmosferan aurretik zeuden tenperatura-gradiente horizontaletatik lortzen dute energia[9]. Bere bero-motorra elikatzen jarraitzeko, zikloi tropikalak ur beroaren gainean egon behar du, zeinak behar den hezetasun atmosferikoa ematen dion. Lurruntzea bizkortu egiten da haize bortitzen eraginez, eta murriztu egiten da ekaitzaren presio atmosferikoaren eraginez, hala,elikatze-begizta positiboa ematen da. Horren ondorioz, zikloi tropikal bat lur gainetik pasatzen denean, haren indarra azkar txikitzen da[10].

2001eko irailaren 12an, Erin urakanean jasotako ozono-neurketak. Erinenbegia urakanaren ikur gorri batez markatuta dago. Begian, ozono-kontzentrazioak handiak dira (horia eta berdea). Nukleoa ozono-kontzentrazio askoz txikiagoa duen eremu batez inguratuta dago (purpura eta urdina).

Ozono-mailak ekaitza garatuko ote den adierazten du. Zikloi tropikal baten hasierako biraketa ahula da, eta, askotan, hodeiek estaltzen dute, eta ez da beti erraza izaten hodeien irudiak ematen dituzten sateliteen bidez detektatzea. Hala ere,Total Ozone Mapping Spectrometer gisako tresnek ozono kantitateak identifika ditzakete, zikloi baten eraketarekin, indartzearekin eta mugimenduarekin lotura estua dutenak.

Ondorioz, ozono-mailak oso erabilgarriak izan daitezke begiaren kokapena zehazteko. Ozonoaren kontzentrazio naturalak handiagoak diraestratosferan. Ozeanoaren azaleratik hurbilen dagoen airea ez da hain aberatsa ozonoari dagokionez. Begia inguratuz, ekaitz indartsuen eraztun bat dago ozeanoaren azaleko aire heze eta beroa xurgatzen duena, atmosferankilometroak igoz, batzuetan, estratosferako beheko geruzaraino. Ozono gutxi duen aire horrek ozono asko duen airea ordezkatzen du, eta ozono-kontzentrazioak murrizten ditu. Prozesuak bere burua alderantzikatzen du begian: altuerako airea hondoratu egiten da azalerantz, zutabe osoa ozonoz betez. Begi inguruko beheranzko ozono mailak ekaitza indartzen ari den seinale garrantzitsua izan daitezke[11].

Katrina eta Rita urakanak igarotzean, Mexikoko golkoan gainazaleko tenperaturaren jaitsiera erakusten duen grafikoa. Ekaitz horiek ura 4 °C baino gehiago hoztu zuten igaro ziren lekuetan, eta golko osoa 1 °C hoztu zen.

Hoztea ur hotzak gora egiten duelako ere gertatzen da, ekaitzaren behe-presioen erdialdearen xurgatze-efektuaren ondorioz. Horrez gain, hozte gehigarri bat ere izan gerta daiteke, une jakin batean, gainazal ozeanikoan gerta daitezkeen eurien ondorioz. Hodeien estaldurak ere funtzio horren zati bat ere bete dezake, ozeanoaren eta eguzkiaren zuzeneko argiaren artean ezkutu gisa jokatzen baitu ekaitza igaro aurretik eta ondoren. Efektu horiek guztiak konbinatu egin daitezke, eta, egun batzuetan, tenperatura nabarmen jaistea eragin dezakete eremu handi batean[12].

National Center for Atmospheric Research (AEB) zentroko zientzialariek kalkulatzen dute urakan batek egunean 50-200 trilioiwatt kanporatzen dituela[8], 20 minutuero 10 megatoiko bonba nuklear batek eztanda egitean askatzen den energia kantitatea gutxi gorabehera[13], mundu osoan gizakiek kontsumitzen duten energiaren halako 70 edo mundu osoko energia elektrikoa ekoizteko ahalmenaren halako 200[8].

Hodeien mugimendurik nabarmenena erdialderantz bada ere, zikloi tropikalek hodei-fluxua kanporantz ere garatzen dute, goiko maila batean (altitude handian). Hori hezetasuna askatu duen airetik sortzen da, eta altitude handian kanporatzen da ekaitzaren motorreko «tximinian» bidez[6]. Fluxu horrekzirru altu eta meheak sortzen ditu, eta kiribilean biratzen dira erdigunetik urrun. Zirruak izan daitezke hurbiltzen ari den urakanaren lehen zantzuak[14].

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zikloi tropikalen kokapena 1945 eta 2006 artean.

Munduan zikloi tropikalak pairatzen dituzten zazpi eskualde nagusi daude:

Urtero, laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldekoOzeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hegoOzeano Atlantikoan,Mediterraneoan eta beste lekuetan.

Sasoiaren iraupena eta zikloien batez bestekoa eskualdeka[15]
EskualdeaSasoi hasieraSasoi amaieraEkaitz tropikalak
(>34 korapilo)
Zikloi tropikalak
(>63 korapilo)
3+ mail Ali zikloi tropikalak
(>95 korapilo)
Ipar-mendebaldeko Ozeano BareaApirilaUrtarrila26,716,98,5
Hego Indiako ozeanoaUrriaMaiatza20,610,34,3
Ipar-ekialdeko Ozeano BareaMaiatzaAzaroa16,39,04,1
Ipar Ozeano AtlantikoaEkainaAzaroa10,65,92,0
Hego-mendebaldeko Ozeano Barea- AustraliaUrriaMaiatza10,64,81,9
Ipar Indiako ozeanoaApirilaAbendua5,42,20,4

Sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zikloien bilakaeran, hiru aldi bereizten dira: hasiera aldia; heldutasun aldia, eta desagertzea edo amaiera aldia.

Hasiera aldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zikloia uhin perturbazio batetik sortua da; uhin perturbazioa handitu ahalabehe presio gune tropikala eratzen da lehenik, etaekaitz tropikala, ondoren. Aldi horren hasieran, presio apalaren inguruko haizea ahul samarra da, eta, artean, hodeiak eta prezipitazioak guztiz eratu gabe daude. Zikloiaren barnean presioak behera egiten duen heinean, ordea, haizea gero eta lasterrago ibiltzen da (120 km/h irits daiteke), eta kiribil moduko zerrenda kizkurreko hodei sistema bat eratzen du. Aldi berean,bero sor asko askatzen daur lurrunakondentsatzen delako; bero sor hori izango da, hain zuzen ere, perturbazioarenenergia iturri nagusia.

Horrela, airea gero eta gehiago berotzen da, eta gero eta lasterrago goratzen; horrek haize heze gehiago erakartzen du gainaldetik, eta, haize hezea gorantz igo ahala, bero gehiago askatzen da. Prozesu dinamiko bat hasten da; beraz, aire heze gero eta gehiago erakartzen da etengabe, eta berazenergia potentziala eratzen da etengabebero sorretik, eta, energia hori,energia zinetiko bihurtzen da ekaitzaren mugimenduaren eraginez.

Heldutasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aldi horretan, oso bizkor handitzen da zikloia;zirkulu itxura hartzen du, eta orduan hartzen du gune aktiboak indarrik handiena.

Zikloiaren zurrunbiloan, gune bare eta goranzko aire korronterik gabe bat eratzen da, ekaitzaren begi deritzona, eta haren inguruan aritzen dira hodeiak, kiribilean biraka.

Perturbazio askotan, ez da gune hori eratzen, sortu eta egun gutxitan desagertzen baitira.

Zikloia erabat osatuta dagoenean, presioa asko gutxitzen da kanpoaldetik barnealdera, eta, horren ondorioz,gradiente bariko nabarmen bat eratzen da, eta lastertasun handiko haizeak, orobat, erdigunetik zenbat eta hurbilago orduan eta bortitzagoak. Haizeak perturbazioaren inguruan biratu ahala, aireak erdigunetik gora egiten du, bertikalean ia, aire-laster handikotximinia batean gora kea igotzen den bezala. Horrek goranzko aire masa hezea bat-batean hozten du, etahodei eran kondentsarazten du, barnealdeankumuloninboak eta kanpoaldeanninbostratuak,altostratuak etazirrostratuak, hurrenez hurren dituelarik. Une horretako jarduera konbektibo indar handikoa hodeiek hartzen duten eremuan ikusten da,tropopausaraino iristen baitira ia, eta baita ur lurrunaren kopuruan ere (eguneko 15 x 109 tona baino gehiago, eta, horietatik erdia, berriro lurrera itzul daiteke euri jasa handien bidez denbora askoan).

Zikloi begian, ordea, baretasuna da nagusi; zerua oskarbi egoten da, edo hodei gutxirekin; airea hezea eta epela da, eta bitarteko geruzetako tenperatura, berriz, inguruko airea baino 10-18 °C beroagoa. Gune epel hori kondentsaziozko bero sorraren ondorioz sortua da, eta garrantzi handia du urakana era dadin, bi arrazoi nagusi hauengatik: batetik,goi troposferan dibergentzia eragiten du, eta xurgatze bonba baten modura dihardu, zikloi begiak gorantz doan airea bereganatzen baitu eta itsas mailako konbergentzia indar handiagokoa eta etengabea bihurtzen baitu. Bestetik, aire epela denez eta, beraz, aire hotzak baino dentsitate handiagoa duenez, behe presioko gunea osatzen da, eta lastertasun handiko haizeak erakartzen ditu gune horrek.

Desagertze aldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Behin osatu ondoren, zikloiak astebete inguru irauten du; denbora horretan, 25 km/h-tik beherako lastertasunean mugitzen daalisioen korrontearekin batera, mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko norabideanIpar hemisferioan eta hego-ekialdeko norabideanHego hemisferioan. Zikloia tropiko aldean gelditzen bada eta kontinentean zehar mugitzen bada, pixkanaka-pixkanaka desagertzen da; 20-30° latitudeetara iritsiz gero, berriz,lurburu aldera okertzen da, eta, mendebaldeko haizeen eraginpean geratzen bada, desagertu edo bitarteko latitudeetako depresio bihurtzen da. Kontuan hartu behar da zikloi tropikala tresna termiko moduko bat dela, gune epel baten eta inguruko gune hotzagoen arteko tenperatura aldeen arabera diharduen gailu bat, hain zuzen ere; halako potentzial handia duen sistema bihurtzeko, behar-beharrezkoa du kondentsaziozko bero sorra etengabe izatea; hezetasunez kargatutako haizeek ematen diote bero sor hori, aldi berean indartu egiten dutelarik zikloia eta ekinean iraunarazten. Horrexegatik, aire hezea eta beroa ematen zaion bitartean, zikloiak ekinean dihardu, baina, kontinentearen barnera sartzen denean edo ozeano hotz batetik igarotzen denean, berehala ahultzen, eta desagertzen da.

Zikloi tropikal gehienakuda amaieran etaudazken hasieran gertatzen dira.

Itsasoko uraren tenperatura epelenetan handitzen dira, etaTropiko arteko konbergentzia eremuko egoerarekin dute lotura, eta konbergentzia eremu horiEkuatoretik iparraldera edo hegoaldera egon, hartara agertuko dira Ipar hemisferioan edo Hego hemisferioan. Lotura horrek azaltzen du zergatik ez den urakanik eratzenAtlantiko hegoaldean edoOzeano Barearen hego-ekialdean (tropiko arteko konbergentzia eremua bost gradutik hegoalderako latitudeetan baitago beti) eta zergatik diren ugariak Atlantikoaren, Ozeano Barearen etaIndiako ozeanoaren mendebaldean.

Argitu beharra dago ozeanoen erdian eta ekuatore inguruko zerrenda guztian zehar kontrakotasun simetriko bat dagoela lurburuetarako ipar eta hego antizikloien artean eta kontrakotasun horrek bi hemisferio horietako haize alisioen konbergentzia indar handiko bat sortzen duela, eta konbergentzia horrek eratzen du tropikoen arteko konbergentzia eremu deritzona. Eremu horretan, aireatropopausaraino goratzen da indar handiz, eta kumuloninbo dorre handiak eratzen ditu; hodei horien ondorioz, euri jasa handiak izaten dira.

Kalteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Uholdea 1991ko zikloiaren ondorenBangladeshen, zeinak 140.000 hildako eragin zituen.

Urakanen eraginez eratzen diren haizeen, olatuen edo euriteen kalte handienak kontinenteetako kostaldean izaten dira.

Ingalaterra Berriko urakanak (Estatu Batuak), adibidez, 1938ko irailean, kalte ekonomiko handiak eta bostehun hildakotik gora eragin zituen. Urakana amaitzear zela gertatu zen hondamen hura, baina, orduan ere, indar handia zuen haizeak, 300 km/h baino gorakoa kasu batzuetan. Urakanen desagertze aldian, olatuak etaitsasaldiak ohi baino sei metro garaiagoak izaten dira, eta, egun bakar batean, 1.160 milimetrotik gora euri ur ere egiten du; adibidez, Baguion,Filipinetan. Gilbert urakanak, ipar hemisferioan XX. mendean izan den handienak (1988), hondamen handiak eragin dituJamaikan etaMexikoko zenbait eremutan, orduko 350 kilometrotatik gorako haize boladak eragin baitzituen.

Hori dela eta, 1955 inguruan, urakanen jarraipena egiteko sistema koordinatu bat osatu zen, eta hainbat hobekuntza egin zaizkio azken urteetan.Radarrak, itsasoko erregistroak jasotzeko sistemak, meteorologia sateliteak (1966z gero) eta beste tresna batzuk asmatu dira, ekaitzaren nondik norakoak ia hasiera-hasieratik aztertzeko.

Sistema horiei esker hildako gutxiago izaten dira gaur egun urakanen ondorioz, baina galera materialak oso handiak izaten dira, batez ere kostaldean.

Zikloi tropikalik ezagunenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Zikloi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  2. Urakan Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  3. Tifoi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  4. (Ingelesez) Storm surge. National Hurricane Center jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-11) (kontsulta data: 2008-02-20).
  5. (Ingelesez)Emanuel, Kerry. Anthropogenic Effects on Tropical Cyclone Activity. Program in Atmospheres, Oceans, and Climate - MIT (kontsulta data: 2008-02-26).
  6. ab (Ingelesez) (PDF) Hurricanes... Unleashing Nature's Fury: A Preparedness Guide. National Weather Service iraila jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-02-26) (kontsulta data: 2008-02-26).
  7. (Ingelesez) Frequently Asked Questions: Why don't we try to destroy tropical cyclones by nuking them?. Atlantic Oceanographic and Meteorological Laboratory, Hurricane Research Division (kontsulta data: 2008-02-26).
  8. abc (Ingelesez) Question of the Month: How much energy does a hurricane release?. National Oceanic & Atmospheric Administration abuztua jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-02-21) (kontsulta data: 2008-02-26).
  9. ab (Ingelesez) How are tropical cyclones different to mid-latitude cyclones?. Buerau of Metheorology - FAQ jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-04) (kontsulta data: 2008-02-27).
  10. (Ingelesez) Frequently Asked Questions: Doesn't the friction over land kill tropical cyclones?. Atlantic Oceanographic and Meteorological Laboratory, Hurricane Research Division (kontsulta data: 2008-02-27).
  11. (Ingelesez) Ozone Levels Drop When Hurricanes Are Strengthening. NASA 2005-06-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-03-11) (kontsulta data: 2008-02-27).
  12. (Ingelesez)D'Asaro, Eric A.; Black, Peter G.. (2006). (PDF) J8.4 Turbulence in the Ocean Boundary Layer Below Hurricane Dennis. University of Washington jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-08-02) (kontsulta data: 2008-02-27).
  13. (Ingelesez) Hurricanes: Keeping an eye on weather's biggest bullies. University Corporation for Atmospheric Research jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-04-25) (kontsulta data: 2006-03-31).
  14. (Ingelesez) Frequently Asked Questions: What's it like to go through a hurricane on the ground? What are the early warning signs of an approaching tropical cyclone?. Atlantic Oceanographic and Meteorological Laboratory, Hurricane Research Division (kontsulta data: 2006-02-27).
  15. (Ingelesez) Frequently Asked Questions: When is hurricane season?. Atlantic Oceanographic and Meteorological Laboratory, Hurricane Research Division (kontsulta data: 2008-2-27).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Igarotako ekaitzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zenbait

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zikloi_tropikal&oldid=10386798"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp