Zigoitia[5]Arabako iparraldeko udalerri menditsu bat da,Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa,Gorbeia menditik gertuen dagoena.Zadorra ibaiaren eskuinaldeko zenbait adarrek ureztatzen dute, bereziki Zubialde izenekoak.Gasteiztik 15 bat kilometro iparraldera dago.
Zigotiatoponimoa Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da,Zuia udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.
1025ekoDonemiliagako goldeanZuffia de Suso etaZuffia de Iuso ageri dira, Dibinakoalfozaren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozeanZuhiabarrutia ere aipatzen da.
Juan Antonio LlorenterenNoticias históricas de las tres provincias Vascongadas (1807)Zuffia de Suso gaurko Zigotia etaZuffia de Iuso gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideekZuffia de Suso idazten zutena herrikoekZuffia-Goitia izendatzea.
Hurrengo mendeetanZuhigutia (1233),Çoygoitia (1257), etaZuigoitia (1338) ageri izan ziren 1457anCigoitia ageri arte. Dena den, badirudi ahozko hizkeran jatorrizko formari eutsi zitzaiola; izan ere, duela gutxi arte jaso izan da SuiguitixeLegutioko euskaldun zaharren artean.
Toponimoaren azpiko Zuia izena zubia hitzetik letorke, euskal toponimian beste hainbatetan gertatu den bezala. Hipotesi horren arabera, toponimoaren bilakabidea honakoa izango zen:Zubia ?->Zuffia (1025) ->Zufia (1089) ->Zuia (1457). Horren alde aipa liteke Zigoitiko ibai nagusiak Zubialde izena duela.
Zigoitia izenaren amaierako-a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da:Zigoitia, Zigoitiarekin, Zigoitian..., bainaZigoitiko, Zigoititik, Zigoitira... Era berean, izen honek bere azken-a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez:Zigoiti maitea, Zigoiti osoan, Gure Zigoiti hau...[5]
Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez,Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hori Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez, gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da alde horretako mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).
Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Handik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.
Ondategitik hurbil dagoen Artzegi koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude.Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin dago. Aztarnen arabera, herrixka hori gotorleku bat izan zen. Herrixka berean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.
Erromatarren garaiko ezer ez da aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.
Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorentzo parrokia kasu.
1192. urtean NafarroakoAntso Jakituna erregeak Larraun forua edohiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan egiten ziren.
XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.
XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zigoitiko populazioari dagokionez. Inguruko udalerrietan bezala, eta nekazaritzari lotutako lurraldea izanik,1950eko hamarkadatik aurrera, berriz, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbatGasteiz etaBilbo hirietara izandakoemigrazioaren ondorioz.
1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio handien ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira. Hala bada, populazioa bikoiztu egin zen 20 urtetan.
Jose Beobide[18]zestafearrari, Zigoitiko tokiko euskararen azken hiztunari, 2010ean jasotako testigantza.[19][20]
Zigoitiko tokiko euskaraOtxandio inguruko euskararen[21][22] barnean sailkatzen da,mendebaldeko bizkaieraren barne dagoen tarteko euskalkian. Tokiko euskara, ordea, galzorian da, hiztun bat besterik ez baitu gaur egun: Jose Beobidezestafear artzaina.[23]
2001eko datuen arabera, udalerriko 1258 biztanleetatik 298 euskaldunak ziren, 274k euskaraz egiteko nolabaiteko gaitasuna zuten eta gainontzeko 686ak erdaldunak ziren. Etxeko hizkuntza eta ama hizkuntza nagusiki gaztelania zen alde handiz. 2006.urtean, aldiz, euskaldunak % 23 zirela jotzen zen.
2016ko datuen arabera, Zigoitiko biztanleen artean %47,2 euskaldunak ziren.