X. mendetik XIII. mendera bitarteko Mendebaldeko Europanobra grekoak etaikerketa islamikoak berreskuratzeak eta asimilatzeak berpiztu egin zuen "filosofia naturala"[7]; gero, XVI. mendean hasi zenIraultza Zientifikoak aldatu zuen[8], ideia eta aurkikuntza berriak aurreko ikuskera eta tradizio grekoetatik urrundu ahala[7][9].Metodo zientifikoak laster izan zuen garrantzi handiagoa ezagutzaren sorkuntzan, eta XIX. mendera arte ez ziren zientziaren ezaugarriinstituzional etaprofesional asko forma hartzen hasi[10][11], "filosofia naturala" izatetik "zientzia naturala" izatera igaro zirenean[12].
"Zientzia"latinezkoscientia hitzetik (euskaraz "ezagutza"), berauscire aditzetik eratorria ("jakin"). Euskaraz gutxienez 1715etik erabili izan da (szientzia formarekin)[26]. Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa erruz erabiltzen da, eta "zientifiko"-ren baliokide-edo da ("zientzia-gai", "zientzia aurrerapen")[27]. Erroa beste hitz batzuetan ere erabiltzen da, adibidez "kontzientzia" hitzean.
Hipotesi asko daude hitz zientifikoaren azken jatorrirako. Michiel de Vaan-ek, hizkuntzalari neerlandar eta indoeuropeistak, dioenez, bere jatorria hizkuntza protoitalikoan izan dezake, skije edo *skije bezala. Horrek "jakintza" esan nahi du, eta protoindoeuropar hizkuntzan sor daiteke, *skh1-ie, *skh1-io, "eragin" esan nahi baitu.Lexikon der indogermanischen Verben proposaturiko sciskyk nescθr-en ondorengo prestakuntza bat adierazten du, "ez jakitea, ez ezagutzea" esan nahi duena, Proto-Indo-Europea-Chen secre delakotik erator daitekeena, edo *skh2-, "moztea" esan nahi duena.
"Jakintza" hitza ere, beste esanahien artean, sinonimoa da[28], etaIbon Sarasola hizkuntzalariak hura hobestearen alde agertu zen.[29]
Euklides, XVII. mendeko margo italiar batean (Antonio Cifrondi).
Zientziak gizonaren arrazoitzeko gaitasunean eta behaketarako berezko jarreran du oinarria.IngalaterrakoStonehengeko megalitoak (K.a. 2000-1500) adibidez, Europako lehen gizonak astronomia eta geometria ezagupenak zituela frogatzen dute, mendeetan uste izan dena baino askoz handiagoak. Baina lehen zientzia guneakTxinan,Indian eta Sortalde Hurbilean sortu ziren. Txinako zibilizazioaren jakituria batez ere alkimian, medikuntzan eta geografian gailendu zena, Sartaldeko zibilizazioaren aurretik izan zen Antzinako Aro guztian zehar. India, batez ere espiritualitatean oinarritutako bizimodua zuen arren, gero arabiarrek hobetu eta mundura zabaldu zutenzenbaki sistema aurreratuaren jabe zen.Egipton zientziari berari baino arazo teknikoen konponbideari eman zioten lehentasuna, eta,Mesopotamian, kaldearrek eta babiloniarrek astronomia eta matematikak landu eta ureztatze teknikak hobetu zituzten.
Nolanahi ere, zientziaren oinarri arrazionalak, gaur egun ulertzen diren eran, greziarrek finkatu zituzten.Antzinako Grezian filosofiak goren maila jo zuen eta, haren mendean, zientzia teorikoa sortu zen, dedukzioan oinarritua;filosofia naturala deitu zitzaion.Tale Miletokoa mundua osatzen zuten oinarrizko elementuak aurkitzen saiatu zen,Pitagorasek gertaera fisikoen lehen neurketa kuantitatiboak egin zituen,Platonen ikasleAristotelesek Pitagorasen esfera kontzentrikoen eredua ontzat hartu zuen, ordu arteko pentsamenduaren sintesia egin zuen etaErdi Aroraino iraun zuten teoria fisikoak eman zituen, etaEuklides matematikari handiaren ikasleArkimedesek hidrostatikaren eta palankaren legeak eman zituen, besteak beste. BainaAlexandro Handiak Mesopotamia konkistatu eta greziarrek kaldearren astronomiako kalkulu eta neurrien berri jakin zutenean, edertasuna eta perfekzioa helburu zuten Greziako teorietan akatsak eta zentzugabekeriak zeudela ohartu ziren, Aristotelesen eredu kosmikoa zalantzan jartzen zutenak; geroago, ordea,Ptolomeokgeozentrismoa aho batez onar zedin lortu zuen. Bestalde, medikuntzanHipokrates etaGaleno gailendu ziren, anatomian lehena eta fisiologian bigarrena.
Erromatarrek ez zuten aurrerapenik egin zientzia hutsean baina greziarren ezagupenak gorde eta zabaldu zituzten, eta ingeniaritzako eta arkitekturako arazoen konponbideei eman zieten lehentasuna.Erromako Inperioaren gainbeherarekin batera desagertu zen greziar klasikoen hedapena Europan.
Ibn Sina (edo Avizena) X. mendeko persiar medikuntzaren, filosofo eta zientzialaria.
Bestalde,kristautasunaren zabalkundeak munduari buruzko interpretazio espiritualen eta teologikoen berpiztea ekarri zuen. Bakar-bakarrik monasterioetan gorde zen antzinako jakituria, eta barbaroen erasoetatik gorde ziren liburuen iruzkinak eta kopiak egin ziren.Arabiarrek hartu zuten Greziako kulturaren ondarea. Aristotelesen eta beste filosofo batzuen obra itzuli zuten, medikuntza, astronomia eta alkimia landu zuten bereziki eta aljebra asmatu zuten; aipatzekoak dira, filosofian,Ibn Rushd eta, medikuntzan,Ibn Sina. XI. mendetik aurrera Europara zabaldu zuten arabiarrek beren jakintza,Iberiar Penintsulatik abiatuta. Erdi Aroko kristau kulturak ikuspegi teologiko baten bidez aztertu zuen jakintza osoa. Hala ere, espiritualtasunari lehentasuna eman arren, aurrerapen teknologikoak ere izan ziren, optikan eta arkitekturan batik bat.
Klasikoak, Aristoteles batez ere, Europan berriro zabaldu zirenean, zientziak halako berpizkunde bat izan zuen, baina teologiaren mendean betiere. Geroago, lurralde berrien aurkikuntzak, demografiaren hazkundeak eta berrikuntza teknikoek zientziaren iraultza ekarri zuten (XVI-XVIII. m.). Izan ere, jakintza gero eta zabalagoak ordu arte indarrean egon ziren eskemak zapuztu zituen, eta oinarrizko eredu berri baten eta metodologia berri baten premia sortu zen. Besteak beste,Nikolas Kopernikok,Galileok etaIsaac Newtonek finkatu zituzten eredu berri horiek, behaketetan eta esperimentuetan oinarri hartuta. Zientzialari berritzaileek, nolanahi ere, bi oztopo nagusi gainditu behar izan zituzten: Erdi Aroan guztiz errotu ziren Aristotelesen ideia eta Elizaren hatsapen eztabaida ezinak. Hala, zientzialari horiei, eta behaketan, esperimentazioan, indukzioan eta matematizazioan oinarrituriko zientzia metodologia berri bati esker, munduaren ikuskera berria zabaldu zen:heliozentrismoa. Metodo hipotetiko-deduktiboak jakintza berrietara iristeko bideak jarri zituen, behatu ez ziren gertaerak aurreikustea eta frogatzea helburu zutenak. Bestalde, elkarren arteko lana ahalbideratu zuten zientzia elkarteak sortu ziren (1660an Londresko Royal Society, esate baterako), eta tokian tokiko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren latinaren ordez.
XIX. mendeetakoindustria iraultzak (makinismoa, lurrun makina...), zientziari bultzada handia eman ez ezik, aldatu ere egin zuen, harrezkero ekoizpenari eta gizartearen ondasun premiei lotu baitzitzaion. Horiek horrela, aurrerapen handia egin zuten kimikak, elektrizitateak, biologiak eta matematikak. Gainera, XIX. mendean zehar,mikroskopioa etaatomoa zatikiez osatua zela aurkitu izanak ikuspegi berria eman zion zientziari. Orobat, XIX. mendean hasi ziren indartzen gizarte zientziak (soziologia, ekonomia, psikologia, hizkuntzalaritza, etnologia), espekulazio filosofikotik ihes eginez eta zientzia fisikoen edo biologikoen metodoak eta bideak hartuz.
Harrezkero zientziak izan duen aurrerabide etengabeak (erradioaktibitatea, espezien bilakaeraren teoria sendotzea eta unibertso osora zabaltzea, quantumen teoria, erlatibitatea, atomoen teoria, erregai berriak, gai erdi-eroaldeak, ingeniaritza genetikoa...), industriaren parte hartze handiarekin eta ikerketa zentro handien sorrerarekin batera, etaXX. mendeko bi Mundu Gerren eta horien ondorioen eraginpean, alor berrien sorrera ekarri du (biokimika,astrofisika,zibernetika,robotika,astronautika), teknologia gero eta berezituagoa eta zehatzagoaren beharra (mikroskopio elektronikoa, azeleragailu nuklearrak,konputagailuak,satelite artifizialak...), zientzia alorren arteko lankidetza gero eta estuagoa, eta aurkikuntza ikusgarrien lorpena ugariagoa.
Zientzialarien kezka nagusietako bat izan da zientzak sailkatzea.Aristotelesek egin zuen lehen sailkapena: zientzia teorikoak (fisika, matematika eta metafisika), zientzia praktikoak (logika eta morala) eta zientzia produktiboak (artea eta teknika). Historian zehar beste sailkapen asko egin izan dira, zer aztertzen den, zer horren zein atal eta nola, edo zer metodo erabiliz, aztertzen den kontuan hartuta. Sailkapen horien artean aipagarria daAndré-Marie Ampère frantses fisikariak XIX. mendearen hasieran egin zuena, 512 zientzia bilduz.
Gaur egun, erabilpenaren eta praktikotasunaren arabera ezagutza teorikoa helburu duten zientzia soilak (matematika, fisika, kimika, biologia…) eta ezagutza horiek gauzatzea helburu duten zientzia aplikatuak (nekazaritza, ingeniaritza, medikuntza) bereizi izan dira. Metodologiaren arabera berriz zientzia deskriptiboak (astronomia, geografia, izadiaren zientziak edo natur zientziak, etnografia, geologia, paleontologa, historia…) eta zientzia deduktiboak (matematika, fisika eta kimika, biologia, psikologia, soziologia…) bereizten dira. Nolanahi ere, sailkapena oso lausoa da; astronomia, adibidez, ezin daiteke, besterik gabe, zientzia deskriptiboetan sartu,argizagien mugimenduak lege zehatz batzuen arabera deskribatzen baitira. Lege horiek erabiliz aurkitu ahal izan zuenLe Verrier-ek, kalkulu hutsen bidez,Neptuno planeta, eta, geroago, behaketen bidez planeta hura bazela frogatu zen. Hala berean, kimika adibidez, ezin da huts-hutsean zientzia deduktibotzat hartu, elementuen ezaugarriak ezagutzea kimikaren atal nagusia delako. Zientzia denek, beraz, badute alderdi teorikoa eta alderdi esperimentala, harremanetan jartzen dituena, eta sailkapen guztiak behin-behinekotzat bihurtzen dituena.
Zientzia, hiru adar zientifiko handietan antolatu daiteke:zientzia formalak,natura-zientziak eta giza zientziak edogizarte-zientziak. Horiek oinarrizko zientziak osatzen dituzte, eta horien gainean oinarritzen dirazientzia aplikatuak, ingeniaritza eta medikuntza esaterako. Adarrok ez dira beren metodo edo objektuengatik bakarrik bereizten, baizik eta baita instituzioengatik ere: aldizkariak, jakintza-elkarteak, irakaskuntza-katedra edo baita eretituluak.
Natura zientziak: fenomeno naturalen azterketa (unibertsoaren faktore kosmologikoak, geologikoak, fisikoak, kimikoak eta biologikoak barne). Natura zientziak bi adar nagusitan bana daitezke: fisikoak (astronomia,fisika,kimika etab.) eta biologikoak (biologia,medikuntza etab.).
Ikerkuntza, ezagutza berriak lortzera bideratutako jarduera bat da, edo ezagutza horiekproblema edo galdera zientifikoak konpontzeko aplikatzera bideratutakoa. Ikerkuntza zientifikoa prozesu konplexu hau lortzen duen izen orokorra da, non aurrerapen zientifikoakproblemak ebazteko edo behaketa jakin batzuk azaltzen saiatzekometodo zientifikoa aplikatzearen emaitza diren[30].
Ezagutza ezin da zientifikotzat jo, baldin eta lorpen-prozesuen zientifikotasuna frogatzen ez bada. Horretarako,metodo zientifikoa aplikatu behar da. Lotura estua du bilatzen den xedearekin eta zientziaren historiarekin.
Zientzialaria da zientzian edo zientzietako batean aritzen den pertsona[32],zientzia-ikertzailea.
Zientzialariekerrealitatearen inguruko jakin-min handia dute, eta batzuek ezagutza zientifikoa aplikatu nahi duteosasunaren, herrialdeen,ingurumenaren edoindustriaren mesedetan. Beste motibazio batzuk izan daitezke lankideen arteko ospea eta prestigioa.Nobel Saria, ospe handikoa[33], urtero ematen zaie fisikako, kimikako eta ekonomiako alorretan aurrerapen zientifikoak lortu dituztenei.
Zientzia, historikoki, gizonek menderatutako arloa izan da, salbuespen nabarmen batzuekin (Hipatia,Trota Salernokoa,Caroline Herschel,Henrietta Leavitt edoMarie Curie esaterako). Emakumeek diskriminazio handiari aurre egiten izan diete zientzian, gizonek menderatutakogizarteetako beste esparruetan bezala, hala nola, sarritan lan-aukerak ukatu edo beren lanen sinesgarritasuna ukatzen zietenean. XX. mende amaieratik, emakumeen enplegatze aktiboak eta sexuagatiko diskriminazio instituzionala ezabatzeak asko handitu du emakume zientzialarien kopurua, bainagenero-desparekotasun handia dago oraindik ere alor batzuetan.
↑Liebenberg, Louis; //Ao, /Am; Lombard, Marlize; Shermer, Michael; Xhukwe, /Uase; Biesele, Megan; //Xao, Di; Carruthers, Peter et al.. (2021). «Tracking Science: An Alternative for Those Excluded by Citizen Science» Citizen Science: Theory and Practice 6 doi:10.5334/cstp.284..
↑Löwe, Benedikt. (2002). «The formal sciences: their scope, their foundations, and their unity» Synthese 133 (1/2): 5–11. doi:10.1023/A:1020887832028..
↑Fischer, M.R.; Fabry, G. (2014). «Thinking and acting scientifically: Indispensable basis of medical education» GMS Zeitschrift für Medizinische Ausbildung 31 (2): Doc24. doi:10.3205/zma000916. OCLC.4027809PMID24872859..
↑Ibon Sarasola. (1998). «zientzia»Euskara batuaren ajeak.Alberdania, 177 or. ISBN848866950X. Aipua: «zientzia.Science ciencia-rekin lot badaiteke, hitza latin hizkuntzetan eta ingelesez erabiltzen da; bestela espainolez soilik. AlemanezWissenschaft da, hotsjakintza, eta orobat gertatzen da gainerako germaniar hizkuntzetan; eta orobatsu gertatzen da txekieraz, esaterako, zeinetanvedení-k "jakintza" -edo "zientzia"- eta "jakinduria" esan nahi baitu.Euskal tradizioanzientzia hitz zaharkitua da aspaldian;jakintza-k aldiz,ciencia / science-ren kide gisa, hain zuzen, tradizio aipagarria du.Batek baino gehiagok pentsatuko dujakintza ez dela espainolezko "ciencia", "sabiduría" baizik. Hori es da egia. Euskaraz,jakinduria,jakituria,jakitate,jakintza eta abarrek adiera asko dituzte; baina hori baino egia handiagoa dajakinduria etajakituria, batez ere -batez ere- "sabiduría"-ren kide direla, eta orobatjakintza "ciencia"-rena. Egiaztatu nahi duenak, ikus bezaOEH-ren hamargarren alea.Bestalde,abolitu sarreran adierazi denaren ildotik, euskara batuaren zeregin nagusia horrelako hitzen esanahia estandarrean zehaztea izan behar luke. Hortaz -eta kasu Mitxelenaren iritzia zen, iritzia eta erabilera, nirea baino lehenago-,jakintza hobetsi behar luke euskara batuak,zientzia baztertu gabe,ciencia / science-ren ordain gisa.».
↑(Frantsesez) Georges Chapouthier,Le métier de chercheur: itinéraire d'un biologiste du comportement, Les cahiers rationalistes, 1998, 461 zkia., 3-9 or.
↑(Ingelesez)Nobel Prize Facts. Nobel Fundazioa (kontsulta data: 2015-10-11).