Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zhelju Zhelev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zhelju Zhelev

Bulgariako presidentea

1990ekoabuztuaren 1a -1997kourtarrilaren 22a -Petar Stoyanov(en)Itzuli
Bulgariako Biltzar Nazionaleko kide

1990ekouztailaren 10a -1990ekoabuztuaren 1a
Hautetsia:1990 Bulgarian Constitutional Assembly election(en)Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЖелю Митев Желев
JaiotzaVeselinovo(en)Itzuli1935ekomartxoaren 3a
Herrialdea Bulgaria
Lehen hizkuntzabulgariera
HeriotzaSofia2015ekourtarrilaren 30a (79 urte)
Hobiratze lekuaSofiako Hilerri Zentrala
Familia
Ezkontidea(k)Maria Zheleva(en)Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSofiako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy(en)Itzuli
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria,filosofoa etasaiakeragilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoaBulgariako Alderdi Komunista
Union of Democratic Forces(en)Itzuli

Find a Grave: 214199154Edit the value on Wikidata

Zhelju Mitev Zhelev (bulgarieraz:Желю Митев Желев;Vesselinovo,1935ekomartxoaren 3a -Sofia,2015ekourtarrilaren 30a)bulgariar politikaria izan zen. Bulgariako presidentea izan zen1992-1996 urteetan.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sofiako Unibertsitatean filosofiako ikasketak amaitu ondoren, doktoregoa lortu zuen, baina ezin izan zuen unibertsitatean eskolarik eman,leninismoaren aurkako kritika egin baitzuen bere tesian.1980an Bulgariaren Berregituratze eta Irekitzearen Aldeko Kluba sortu zuen, demokrazia politiko eta kulturalean oinarritua zegoena, eta bere indar ahula zela-eta, gobernu komunistak onartu egin zuen.

GorbatxovekSobietar Batasunetik bultzatutako erreformen ondorioz Europako komunismoen krisia sortu zenean, klub hori Demokrazia Indarren Batasuna zeritzan frontean sartu zen1989an, beste hamabost talde politikorekin batera, eta Zhelev bertako koordinatzaile aukeratu zuten.

1990eko hauteskundeen ondoren, fronte haren talde parlamentarioaren presidente-kargua hartu zuen. Garai hartan, alderdi sozialistakoPetar Mladenov Errepublikako presidenteak bere alderdi barruko krisialdiaren ondorioz dimititu egin behar izan zuenean, Zhelev aukeratu zuten presidente, bere alderdiaren eta beste zenbait alderdi politiko txikiren hitzarmenari esker. Kargua hartu eta berehala, demokrazia sendotzeko aldaketa politikoak eta merkatu-ekonomiarako garapena bultzatuko zituela zin egin zuen.1992an BulgariaEuropako Kontseiluko kide gisa onar zezaten lortu zuen.1997ko hauteskundeetanPetar Stoianovek hartu zuen Zheleven kargua.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Zhelju ZhelevAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zhelju_Zhelev&oldid=6243120"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp