- Artikulu hau Israelgo antzinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zesarea (argipena)».
Zesarea[1] Maritima (hebreeraz: קיסריה;grezieraz: παράλιος Καισάρεια;latinez:Caesarea Maritima) edoZesarea Palestinakoa (latinez:Caesarea Palestinae), Itsasoko Zesarren hiria esan nahi duena, Antzinaroko hiri garrantzitsua, Erdi Aroko merkataritza itsas portua, eta geroago, arrantzaleen herrixka bat, Mediterraneoko ekialdeko hertzean.
Judea erromatar probintziako hiriburua izan zen,Siria Palestinakoa etaPalestina Primakoa hurrenez hurren. Egun, haren aztarnakIsraelen daude, egungoZesarea herritik gertu.Herodes I.a Handiak K.a. 25 eta 13 artean eraiki zuen,Tel Aviv etaHaifa arteko bidean, etaZesar Augustoren izena eman zion.
Bizantziar Inperioa VII. mendean boterea galdu zuen eta mende hasieranSasandar persiarrek eraso egin zioten hiriari. K.o. 638. urtean, musulmanek hiria hartu zuten, Palestina bizantziarraren hiriburua eta merkataritza- eta itsas-gune garrantzitsua zena.
Arabiarraren menpe hiriko harresiak kontserbatu ziren, baina barruan populazioa gutxitu egin zen eta nekazaritza bereaurrien artean zabaldu zen. IX. mendean kolono franko asko izan ziren,Karlomagno enperadoreak bertan aginduta, latinezko erromesaldiak errazteko.Balduino I.ak 1101/2an hiria hartu zuenean, lehen gurutzadan, oraindik oso hiri aberatsa zen.
Saladinok 1187. urtean berreskuratu zuen hiria, gurutzatuek berriro harrapatu zuten 1191. urtean, eta, azkenik, 1265. urtean galdu zuten berriromamelukoen esku. Haiek, gurutzatuak izan ziren kostaldeko hirietan egiten zuten bezala, gotorleku guztiak suntsitu zituzten, inork harengatik borrokatuko ez zuela ziurtatzeko.
Itsasoko Zesareako anfiteatroa.
Ninfeoa.
Hipodromoa eta bertako obeliskoa.
Egon zen bizantziar elizaren marrazkia.
Gurutzatuen elizaren hondarrak
Minaretea