Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Zerocalcare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zerocalcare
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichele Rech
JaiotzaCortona etaArezzo1983koabenduaren 12a (41 urte)
Herrialdea Italia
 Frantzia
BizilekuaErroma
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
HeziketaLycée français Chateaubriand(en)Itzuli
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa,komikigilea,film-zuzendaria,idazlea,ilustratzailea etaahots-aktorea
Lan nabarmenak
InfluentziakJamie Hewlett etaAkira Toriyama
Izengoitia(k)Zerocalcare

zerocalcare.it
IMDB: nm8570840Allocine: 864252Rottentomatoes: celebrity/michele_rech
Facebook: 100044154743385Twitter: zerocalcareInstagram: zerocalcareYoutube: UCq9c2ed5cO7j9DOXtDvwbhAEdit the value on Wikidata

Zerocalcare,komikigile italiarra da,Michele Rech izenarekin jaioa (Cortona1983koabenduaren 12).

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Interneteko eztabaida baterakonickname bat behar izan zuela-eta, momentu horretan bertan telebistan ikusi zuen karearen kontrako produktu baten iragarkiaren lelotik hartu zuenZerocalcare izen artistikoa. Horrela kontatu izan du komikigileak berak behin baino gehiagotan.[1][2][3]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

ErromakoRebibbia auzo herrikoian hezitako irudigilea da, eta haren komikietan auzoko bizitza, lagunak eta izaera erakusten ditu. Autorea bera komikietako pertsonai eta askotan protagonista bihurtzen da, eta haren bizipen zein kezka pertsonalekin batera, belaunaldi baten egoera islatu nahi du beste pertsonai batzuez hornitutako kontakizunetan, betiere 1980ko lehen bosturtekoan jaiotakoak; bestalde, Zerocalcarek, nerabezarotik, Italiako giro politiko alternatiboetan parte hartu zuen, eta gune okupatu autogestionatuak, mundializazioaren aurkako mobilizazioak, eta kurduen borrokak izan ditu hizpide lan askotan.[4]

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Komikiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • La profezia dell'armadillo Edizioni Graficart 2011
    • La profezia dell'armadillo – Colore 8 bit BAO Publishing 2012
    • La profezia dell'armadillo. Artist edition BAO Publishing 2017.
  • Un polpo alla gola BAO Publishing 2012
    • Un polpo alla gola.Nuova edizione deluxe BAO Publishing 2019
  • Ogni maledetto lunedì su due BAO Publishing 2013
  • Dodici BAO Publishing 2013
  • Dimentica il mio nome BAO Publishing 2014
  • L'elenco telefonico degli accolli BAO Publishing 2015
  • Kobane Calling editore BAO Publishing 2016
    • Kobane calling. Oggi BAO Publishing 2020.
  • Macerie prime BAO Publishing 2017.
  • Macerie prime – Sei mesi dopo BAO Publishing 2017.
  • Prossima fermata. Una storia per Renato Elementi Kairos 2018
  • Educazione subatomica Comics&Science Consiglio Nazionale delle Ricerche
  • Scavare fossati, nutrire coccodrilli BAO Publishing 2018
  • La scuola di pizze in faccia del professor Calcare BAO Publishing 2019
  • Scheletri BAO Publishing 2020
  • A babbo morto. Una storia di Natale BAO Publishing 2020
    • A babbo morto. Una storia di Natale - audioliburua, Storyside, 2020
  • Niente di nuovo sul fronte di Rebibbia BAO Publishing 2021
  • No Sleep Till Shengal BAO Publishing 2022.
  • Quando muori resta a me, BAO Publishing, 2024.

Zenbait istorio motz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Animazio filmak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Fumettology - puntata 02×05 (Rai 4, 2014)
  • Liberi e pensanti. Uno maggio Taranto (LA7, 2020)
  • Rebibbia Quarantine (LA7, 2020)
  • Strappare lungo i bordi (Netflix, 2021)
  • Questo mondo non mi renderà cattivo (Netflix, 2023)

Zerocalcare euskaraz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2018 urteanFarmazia Beltza argitaletxeak euskarara itzuli eta argitaratu zuen ZerocalcarerenMacerie Prime komikia bi liburukitan:Hondamuinean (2018) etaHondamuinean 2: 6 hilabete geroago (2019).Koldo Izagirrek egin zuen italieratik euskararako itzulpena.

2019ko apirilean Zerocalcare Donostiako Komikigunean eta Iruñeko Katakrak liburudendan aurkeztu zituen komiki hauek, eta Komikigunean marrazkilari eta komikigileentzako saio berezia eskaini zuen.[5]

2020 urtean argitaratu zuen euskaraz Farmazia Beltzak 2011 urtean egileak sortutako lehen komiki luzea 'La profezia dell'armadillo'; 2021ean argitaratu zen euskarazKobane Calling eta 2022an 'No Sleep Till Shengal'.

Euskaratutako lanen zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Hondamuinean, Farmazia Beltza, 2018ko azaroa.
  • Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago, Farmazia Beltza, 2019ko apirila.
  • Armadiloaren igarkizuna, Farmazia Beltza, 2021eko apirila.
  • Kobane callingorain, Farmazia Beltza, 2020ko apirila.
  • No Sleep Till Shengal, Farmazia Beltza, 2022ko azaroa.
  • Amildegia 41 Bis, dhtk, 2023 abuztua.[6]
  • Niretzat bedi zu hildakoan, Farmazia Beltza, 2024ko azaroa.[7]

2019ko bisita Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zerocalcare Donostian, Farmazia Beltzak euskaratutako Hondamuinean komikiaren aurkezpenean, David Zapirain eta Beñat Irasuegi botikariekin.

Bere liburuak aurkezten eta komikigintza tailerrak eskaintzen ere izan zen Zerocalcare Euskal Herrian 2019ko apirilan Farmazia Beltza argitaletxekoek gonbidatua, eta, bisita hartan,Sustrai Colina bertsolaria aritu zitzaion gidari eta itzultzaile lanetan. Horregatik, komikigilearekin izandako solasaldiak hartu zituen gero oinarriKobane callingorain libururako hitzaurrea idazteko, eta egilearen robot-irudi gisako bat egiten du bertan. Hitzaurrean kontatzen denez, adibidez, egileak urtean sei hilabete ematen ditu etxean komikiak sortzen, eta beste sei promozio lanetan; argitaletxeen zirkuituetan lehenik, eta gaztetxez gaztetxe ere bai ondoren. Bere sonaz nazkatutako sortzaile baten erretratua egiten du Colinak, baina baita bere konpromiso politikoei fidel jarraitzeko borrokan dabilen egile batena ere: erretxin antza, jakin-minak jota, bere pertsonaiak erdi irentsita, eta, halere, hezur haragizko.[8]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz)«Zerocalcare | Interview» Creazina (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  2. (Italieraz)«Perché Zerocalcare? - Cronache Letterarie» Cronache Letterarie 2014-01-17 (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  3. (Italieraz)«Un Caffè 2.0 – Incontro con Zerocalcare | EggersLab» Eggers 2.0 2013-01-23 (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2633/zerocalcare-komikigilea
  5. https://web.archive.org/web/20190406203421/http://www.ereiten.eus/berria.php?uuid=188
  6. BESTIAK | Karmelako liburutegiko gomendioa | Bilbo Hiria irratia. 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  7. e-gor. «"Niretzat bedi zu hildakoan", Zerocalcareren berria» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  8. «Gatazka guztien gorringotik» Berria 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zerocalcare&oldid=9993395"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp