Itxurabiribilkarakoak, ingurunekarstikoan sortzen dira. Hasieran, lur azpikoleize bat da, euri urakkareharrian eratua. Leizearen tamaina handitu ahala, lurrazaletik hurbildu eta sabaia erori eta kanpotik ikusgai bihurtzen dira. Gehienbat, itsas mailaren beheratzean sortu ziren,Pleistozenoko glaziazioen garaietan.
Espeleologoek aurkitu dutenez, Yucatán penintsulako zenote ugari elkarri lotuta daude, etaitsasoarekin[1], lur azpiko ur sare konplexua sortzen dute.
Maiek azpimunduko jainkoekin harremanetan jartzeko bitartekotzat hartzen zituzten zenoteak, aho bat irudikatzen baitzuten. Ur gezako gordailutzat erabiltzeaz gain, gurtza-lekutzat erabiltzen ziren, eta bertara eskaintzak etagiza sakrifizioak jaurtitzen zituzten.[2]
Jatorrizko herriek ondare natural eta kultural hau premiaz babes dezan eskatu diote Mexikoko Estatuari. Samantha Colli-Sulu Nazio Batuetako aholkulariaren arabera, «duten garrantzi zientifiko, kultural eta espiritualaz gain, familia askorentzat ekonomikoki irauteko aukera dira zenoteak». Masa turismoaren aurrean, asko dira ekoturismoari esker, etxoletan ostatua eskainiz, sostengatzen diren kooperatiba maiak. Colli-Suluren ustez, «naturaren zaintzarekin eta honek sinbolizatzen duen guztiarekin lotura sakona duen antolaketa-modu bat dira». Izan ere, argi baitute, «dirua amaigabea da eta basamortu amaigabeak sortzen ditu».[3]
↑Casares G. Cantón, Raúl; Duch Colell, Juan ; Antochiw Kolpa, Michel ; Zavala Vallado, Silvio et ál. (1998). Yucatán en el tiempo. Mérida, Yucatán ISBN970 9071 04 1..