Imad ad-Din Zengi (arabieraz:عماد الدین زنكي;turkieraz:İmadeddin Zengi;1085 –Damasko,1146koirailaren 14a); eskuarkiZengi edoZangi deitua,turkiaratabega izan zen,1127-1146 bitarteanMosul,Alepo,Hama etaEdesan agindu zuena.Zengid leinuaren sortzailea izan zen.
Aq Sunqur al-HajibAlepoko gobernadorearen semea zen.1094an,Malik Shah I.a sultanak burua ebakiarazi zion Aq Sunqur-i, saldukeria egotzirik; ordudanik, Zengi Kerbogharekin,Mosulgoatabegarekin, hazi zen[1].1127an, Mosulgo atabeg izendatu zuten, eta1128an Alepokoa.1130 hasieranHama bereganatu zuen arren, hiru urte geroago Damaskoko emirrak kendu zion[2].
1137ko maiatzean,Homs, damaskoarren eskuetan zegoena, setiatu zuen, baina hiriak eutsi zuen; abuztuan, Hamako Montferrand, gurutzatuen gotorlekua, hartu zuen.1138an,Joan II.a Komnenobizantziar enperadoreak,frankoekin elkar harturik, Shaizar setiatu zuen; Zengiren armada askoz txikiagoa bazen ere, bizantziarren eta frankoen arteko tirabirez baliatu zen setioa bertan behera utz zezaten. Urte bereko abuztuan, Zomorrod printzesarekin ezkondu eta Homs jaso zuen ezkonsaritzat[2].
1144 amaieran,Edesa eraso eta hartu zuen. Hau izan zengurutzatuen estatuetako lehenbiziko hiriburua musulmanen eskuetara igaro zena. Ondoren,Edesako Konderria konkistatu zuenEufrates ibairaino. 1146an, bere erresuma sendotzeko,Qal'at Ja'bar hartzea erabaki zuen; irailaren 14an, hiria setiatua zuela, esklabo franko batek hil zuen[2].