1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.835 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelandan), eta 150.000 hektareako eremua urperatu zuen; horren ostean Delta plana (nederlanderaz:Deltawerken) abiarazi zen[2], eskualdea itsasotik babesteko.
Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortikZeeland izena (euskaraz: «Itsasoko Lurra»). Azaleraren gehiena, berez, ura da. Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitakodike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.