Isabelle Geffroy, artistikokiZaz deitua (Chambray-lès-Tours,1980komaiatzaren 1a)frantziarkantautore eta abeslaria da,pop,jazz,rock,chanson etagipsy jazz bezalako generoak elkartzen dituena.Ekintzailea da etaGKEkin lankidetzan aritzen da.[1][2]
Geffroyren ama gaztelaniazko irakaslea zen eta aita enpresa elektriko bateko langilea. 5 urte zituela Tourseko Kontserbatorioan hasi zen solfeo ikasten baita bibolina, pianoa eta kitarra jotzen eta abesbatzan abesten.2000an, 20 urte zituela, beka bat lortu zuenBordelen musika modernoa ikasteko. Orduan hasi zen musika-estilo desberdinekin saikerak egiten: afrokubatarra, jazz,funky,gospel, eta abar.
Hainbat musika proiektutan aritu ondoren,Parisera abiatu zen eta han 1. diskoa grabatzea lortu zuen.2010eko udaberrian egin zuen ospera jauzia bereJe veux abestiari esker, bere lehen albumeko bigarren abestia. Geroztik munduan zehar ari da bere kantuekin.[3][1][4]
Chanson berriaren adierazle gorenetakotzat jotzen da eta, egungo abeslarien artean, Frantzian oihartzun mediatikorik handienetarikoa dauka berak. Geffroyk berak zein taldekideek sortutako kantuek ez ezik, frantziar musikako hainbat kantu klasikoez egin dituen interpretazioek egin dute Zaz ezagun (La Parisienne,La vie en rose, etab.). Gainera, tributoetan ere parte hartu izan du.[3]Martin ScorseserenHugo Cabret filmaren soinu-bandan etaPlácido Domingorekin batera abestu zuen.[5][6]
Konpromiso sozial biziko pertsona da eta Zazimut Fundazioa sortu du lurra eta bizidunaren errespetua sustatzen duten GKE txikien proiektuei laguntza emateko.[7]
Tarnose ingurukoIzar Adats musika-taldean bi urtez aritu zelarik kantuan,Pirinio erdialdeko eskualdeetan etaIpar Euskal Herrian itzuliak egin zituen; ondorioz, badu euskal kultura eta hizkuntzaren berri.[1]
2015eanDonostiako Jazzaldian abestu zuen.[8][9][10] 2018anIruñean egon zen.[11]2019an Zaz-ekBaionan bi kontzertu eman zituenKanboko Xan Mixel Garikoitz kolegioko 200 ikasleren koroak lagundurik.[1]
- Zaz (2010)
- Sans tsu tsou (2011)
- Recto Verso (2013)
- Paris (2014)
- Sur la route (2015)
- Paris, Encore! (2015)
- Au rendez-vous des Enfoirés (2016)
- Effet Miroir (2018)
- Isa (2021)
- 2015eanEcho Saria "Emakumezko artista internazional hoberena" kategorian.[12]
- 2011n Abestirik originalenariLes Victoires de la musique saria "Je veux" abestiarekin.[13]
- 2010eanEuropean Border Breaker Awards Saria.[14]