Zartagina, halaberpadera (Heg.), elikagaiakfrijitu etasalteatzeko ontzi ireki eta zabala da, ertz baxuak dituena eta maneiatzekokirten bat edo bi dituena. Teknika berezietarako zartaginak daude, hala nolawok egiteko hondo esferikoko zartaginak etagrill egiteko azaleran izurrak dituzten zartagin lauak.
Baliarraintarrekzartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[1][2]
Idi-ohoinaren asterismoa, zazpi izarrek osatua.
Bestalde, zeruko izarretanHartz Handia konstelazioan zartagin bat omen dago. Zartagineko zazpi izarretatik bostHartz Handiaren Talde Higikarian daude, haren nukleoan zehazki. Muturretako bi izarrak,Dubhe etaAlkaid, ez dira talde horretako kide eta aurkako noranzkoan mugitzen dabiltza. Taldea osatzen duten bost izarrak mapan behe-eskuinaldera mugitzen dabiltza. Horrenbestez, poliki-poliki Hartz Handiaren itxura aldatu egingo da eta bere kirtena gero eta makurtuagoa izango den bitartean, kazoa gero eta zabalagoa izango da. Hemendik berrogeita hamar mila urtera Idi-ohoina ez da ezagutzen dugun bezala existituko, alabaina, beste zartagin bat eratuko da kontrako noranzkora begiratuko duena. Hori gertatzean Alkaid etaPhecda izarrek Idi-ohoinaren gorputza osatuko dute eta Phecda,Merak eta Dubhe izarrek kirtena.