Zapotekak[1] (zapotekaz:Didxažoŋ gaur egungoMexikon bizi den herri amerindiar bat dira. Biztanle gehienakMexiko hegoaldekoOaxaca estatuan bizi dira, baina inguruko estatuetan ere bizi dira. Gaur egun 800.000-1.000.000 inguru direla estimatu da, horietako askozapoteka hizkuntzak edo haien dialektoetako bat besterik hitz egiten ez duten elebakarrak. Zapoteka askok Amerikako Estatu Batuetara joan dira, eta oraindik zenbait gizarte egitura propio mantentzen dituzteLos Angelesen etaKaliforniakoErdialdeko Haranean.
Zapotekak lau talde nagusitan bana daitezke:istmeños deiturikoak,Tehuantepec istmoan bizi direnak;serranos deiturikoak,Oaxacako Sierra Madren bizi direnak; hegoaldeko zapotekak, Oaxacako Sierra Sur inguruan bizi direnak; etaOaxacako Erdialdeko Haranetan bizi direnak.
IV. mendeanOaxacako estatuaren hegoaldean hartu zuten bizitokia. Nekazaritzatik bizi ziren. Haien erlijioak herioaren gurtzea zuen oinarri, gorde diren arte arrastoek garbi uzten dutenez.Mesoamerikako kultura nagusietako bat izan ziren, eta idazketa-sistema bat sortu zuten.Toltekek mendean hartu zituzten XIII. mendean.Mixtekek haien lurretatik egotzi zituzten, eta geroago,aztekek bereganatu zituzten lur haiek. Zapoteken aztarnategi nagusiaMonte Albánen dago.