Zadie Smith (jaiotzez,Sadie Adeline Smith;Londres,1975ekourriaren 27a)[1]idazle eta irakasle ingelesa da. Ipuinak, nobelak eta saiakerak idatzi ditu. Bere lehen nobelak,White teeth (2000) izenekoak, arrakasta lortu zuen, eta hainbat sari eskuratu zituen.2010az geroztik,New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea da, Sormen-idazketako fakultatean.
Smith Willesden-en jaio zen,Londres ipar-mendebaldekoBrent barrutian. Ama, Yvonne Bailey, jamaikarra eta aita, Harvey Smith, ingelesa zituen.
14 urte zituela, izena aldatu zuen: Sadie izatetik Zadie izatera igaro zen.[2]
Smithen ama Jamaikan hazi zen, eta Ingalaterrara emigratu zuen 1969an.[1] Smithen gurasoak dibortziatu egin ziren nerabe zela. Ahizpaorde eta nebaorde bana ditu, bai eta bi neba gazteago ere: bataDoc Brown, rapeatzaile eta umoregilea,[3] eta bestea, Luc Skyz rapeatzailea.
Ume zela, klake-dantzaren zalea zen,[1] eta nerabezaroan antzerki musikalean aritzea izan zuen buruan. Unibertsitatean zela, jazz abeslari gisa irabazten zuen dirua, eta kazetari izan nahi zuen. Desira horiek gorabehera, literatura bihurtu zen bere interes nagusia.
Smith Malorees eta Hampstead eskoletara joan zen. Gerora,CambridgekoKing's Collegen Ingeles Literatura ikasi zuen.
Cambridgeko Unibertsitatean zegoela, Smithek hainbat ipuin argitaratu zituenThe Mays Anthology lanean; ikasle berrien antologia da. Ipuin horiek argitaratzaile baten arreta deitu zuten, eta lehen nobela idazteko kontratua eskaini zion. Smithek erabaki zuen agente literario batekin harremanetan jartzea, eta A.P. Watt da ordutik haren ordezkaria.[4] 2001ean, antologiaren editore-gonbidatu izan zen Smith.[5]
Smithen lehen nobela,White Teeth, 1997an aurkeztu zen mundu editorialean, oraindik amaitu gabe zegoela. Eskuizkribu zati bat oinari hartuta hasi zen eskubideak lortzeko enkantea, eta [[Hamish Hamilton argitaletxeak irabazi zuen. Smithek Cambridgeko Unibertsitateko azken urtean zegoela amaitu zuen nobela, eta 2000. urtean argitaratu zen. Segituan bihurtu zenbestseller, eta goraipatu egin zuten. Arrakasta izan zuen nazioartean ere, eta hainbat sari lortu zituen. Bestalde, 2002an, telebistarako egokitu zen nobela.[6]
Smith Londresko ICAn idazle egoiliarra izan zen, eta horren ondorioz, editore gisa sexuari buruzko lanen antologia bat argitaratu zuen,Piece of Flesh, egonaldi horren amaiera gisa.
Smithen bigarren nobela,The Autograph Man, 2002an argitaratu zen, eta salmentetan arrakasta lortu zuen, nahiz eta kritikak ez ziren izanWhite Teeth lanari egindakoak bezain onak.
The Autograph Man argitaratu ondoren, SmithAmeriketako Estatu Batuetara joan zenHarvard Unibertsitateko Radcliffe Institute for Advanced Studyko kide gisa. Oraindik argitaratu gabe dagoen saiakera-liburu bat lantzen hasi zen (The Morality of the Novel;Fail Better ere deitua); bertan, XX. mendeko zenbait idazleri buruzko hausnarketak egiten ditu, filosofia moralaren ikuspegitik. Antza denez, liburu horretako zenbait zatiChanging My Mind saiakera bilduman agertzen dira, zeina 2009ko azaroan argitaratu baitzen.[7]
Smithen hirugarren nobela,On Beauty izenekoa, 2005eko irailean argitaratu zen. Boston Handian kokatuta dago batez ere.The Autograph Man baino gehiago goraipatu zuten lan hau; Man Booker Prize sariaren hautagaien zerrendan egon zen,[8] eta zenbait sari eskuratu zituen.
Urte berean, SmithekMartha and Hanwell eman zuen argitara; pertsonaia arazotsu biri buruzko bi istorio labur tartekatzen dira bertan, aurretikGranta etaThe New Yorker aldizkarian argitaratu zirenak.Penguin argitaletxeak argitaratu zuen lan hori, autorearen hitzaurre berri batekin batera, argitaletxearen 70. urteurrena ospatzeko poltsikoko edizioan. Lehen ipuinean, "Martha, Martha" izenekoan, Smithi ezagun zaizkion gaiak lantzen dira, arraza eta identitate postkoloniala, alegia; "Hanwell in Hell" lanak, aldiz, emaztea hil zaion gizon baten zailtasunei buruzko kontuak kontatzen ditu. 2008an, BBC Radio 4 irrati-katearenToday programako editore gonbidatua izan zen.[9]
Columbia Unibertsitatean fikzioari buruzko eskolak eman ondoren, SmithNew Yorkeko Unibertsitateko irakaslea da 2010az geroztik.
2012an,NW nobela argitaratu zuen. Londres ipar-mendebaldeko Kilburn eremuan kokatuta dago, eta bertako posta-kodeari egiten dio erreferentzia izenburuak, NW6 baita. Ondaatje Sarirako eta Fikzioaren alorreko Emakumezkoen Sarirako hautagai izan zen.BBC telebistarako film bat egin zutenNW oinarri hartuta;Saul Dibbek zuzendu zuen, etaRachel Bennettek egokitu zuen.Nikki Amuka-Bird etaPhoebe Fox[10] dira filmeko aktoreak, etaBBC 2 katean eman zuten,2016ko azaroaren 14an.[11][12]
Smithen bosgarren nobela,Swing Time,2016ko azaroan argitaratu zen. Smithek haurtzaroan klake-dantzarekiko zuen zaletasunean[1] du inspirazioa.
2011ko martxotik urrira,Harper's Magazine aldizkarian liburu berriei buruzko kritikak idatzi zituen.[13] Halaber, sarri kolaboratzen duThe New York Review of Books aldizkarian.[14] 2010ean,The Guardian egunkariak Smithi galdetu zion zein ziren fikzioa idazteko bere 10 aholkuak.[15] Euskaraz,Irati JimenezenAiztoa eta arkatza liburuan daude irakurgai 10 aholku horiek.[16]
Grand Union Smithen istorio laburren lehen bilduma 2019ko urrian argitaratu zen. Eta 2020an, sei saiakera argitaratu zituenImitations izeneko bilduma batean. Adierazi zuenez, lan horien egile eskubideengatik dagokion dirua dohaintzan emango die Equal Justice Initiative elkarteari etaCOVID-19a dela-eta sortutako New Yorkeko larrialdi-funtsari.[17]