ZadarKroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duenDalmaziako hiria da,Zadar eskualdearen hiriburua. Bere populazioa 75.082 biztanlekoa da (2011) eta Dalmaziako bigarren hiri handiena daSpliten ondoren.
K.a. IV mendean liburnoen taldekoak zirenJadasinoi leinua bizi zen bertan eta hiriakIdassa zuen izena. K.a. I mendean erromatarrek konkistatu zuteneanIader hiriburu inperiala bihurtu zen.VeneziarrekZara deitu zuten etaBigarren Mundu Gerraren Kroazian sartu zeneanZadar izena hartu zuen.
Dalmaziaren iparraldean dago, Kvarne golkoaren azpian.Itsaso Adriatikoan sartzen den penintsula errektangular baten gainean eraikia dago eta irla ugarik inguratzen dute, ezagunenak Ugljan, Pasman, Iz, Dugi Otok eta parke nazionala osatzen duten Kornati irlak. Klima mediterranearra du.
K.a. IX mendean liburnoak (iliriarren leinu bat) zeuden inguru honetan.Erromatarren k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea,Illyricum probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro etaEslaviarrek hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetanhungariarren eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere.1409an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute1797anAustria-Hungariako inperioak Venezia bera menperatu zuen arte.
XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen.1920an Rapalloko itunakItalian sartu zuen hiria baina honekBigarren Mundu Gerra galtzeanJugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen.1991an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina1991 eta1995 artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.
Hiriko kirol talderik famatuenaKK Zadarsaskibaloi taldea da.Kroaziako Liga birritan irabazi du etaKopa bost aldiz. Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da, seiLiga etaKopa bat hain zuzen ere.