Zab Handia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 473 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 35°59′28″N43°20′37″E / 35.9911°N 43.3436°E /35.9911; 43.3436 |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi |
Arroaren azalera | 40.300 km² |
Ur-emaria | 808 m³/s |
Iturburua | Q16386780![]() |
Bokalea () | Tigris |
Zab Handia[1] (arabieraz:الزاب الكبير, al-Zāb al-Kabaīr;turkieraz:Zap;kurdueraz:Zêy Badînan;asirieraz:ܙܒܐ ܥܠܝܐ, zāba ʻalya)Mendebaldeko Asiako ibaia da,Tigrisen ezkerraldeko ibaiadarretako bat,Turkia etaIraken (Kurdistanen) dabilena. 430 km luze da[2].
Zab HandiaTurkiako hego-ekialdeko mendietan jaiotzen da,Irango mugatik hurbil.Iraken sartu etaMosuletik behera lotzen zaio Tigrisi. Uraldi handiak izaten ditu udaberrian. 430 km inguruko luzera etaZab Txikiarekin batera, Tigris ibaiaren ibaiadar garrantzitsuenetako bat da.Kurduak bizi diren eremuaren gutxi gora-beherako muga etaKurdistan eskualde autonomoaren muga politikoaren zati da.
Amaitu gabeko Bekhmako urtegiak,Arbil probintzian, 17,1 km3-ko edukiera izanen luke, ureztatzeko eta argindarra sortzeko. Lanak1980ko hamarkadan hasi ziren, baina bertan behera utzi behar izan zirenGolkoko Gerrak eta, gerra honen ondorenNazio Batuen Erakundeak ezarritako zigorrek eragin zituzten zailtasun ekonomikoen ondorioz[3][4].
Zab Handia etaZab Txikiaren artean dagoen lurraldea,Asiriar zibilizazioaren sorlekua izan zen.
Ibai honen ertzean gertatu zen,750ean,Zab Handiko gudua,omeiatarren porrota etaDamaskoko kaliferriaren amaiera ekarri zuena,abbastarren eta eurenBagdadeko kaliferriaren mesedetan.