YorkIngalaterrako ipar-ekialdeko hiria da,Ouse etaFoss ibaien artean dagoena, izen bereko haranean.2001ean 181.094 biztanle zituen. Hiriak kokatzen denYorkshire konderriari izena ematen dio. Garai batean Konderriaren administraziopean zegoen arren,1996tik hiri autonomoa da.
Yorkeko katedrala (York Minster) Ingalaterrako katedral handienetako bat da;1220tik1740ra eraiki zen, antzinakogotiko estiloan; beirateak XIV. eta XV. mendekoak dira.
XIV. eta XV. mendeko etxe eta eliza asko ditu hiriak; aipagarriak dira baita ere XI. mende bukaerako beneditarren abade-eliza baten aztarnak etaGilermo Konkistatzaileak eraikitako gaztelua.