Yggdrasil (edoYggdrasill) hostoiraunkorrekolizar bat da: bizitzaren zuhaitza edo unibertsoko lizarraeskandinaviar mitologian. Bere sustrai eta adarrek, mundu ezberdinak lotuta mantentzen dituzte:Asgard,Midgard,Helheim eta abar. Bere sustraietatik,Mimirrek zaintzen duen ezagutzaren putzua betetzen duen iturria irteten da.
Zuhaitzaren oinean,Heimdal jainkoa dago,Nidhogg herensugearen eta bere sustraiak txartzen saiatzen ziren zizareen erasoetatik babesteaz arduratzen dena. Izan ere, Yggdrasil zuhaitza, jainkoen ikurra da, eta eraso horiek, jainkoak kanporatzeko ziren. Baina bazuen, baita ere,nornen laguntzaUrden putzuko urarekin ureztatuz zaintzen zutena. Zubi batek lotzen zuen Yggdrasil zuhaitza jainkoen egoitzarekin,Bifrost izeneko zubia, ostadarra. Jainko guztiek gurutzatzen zuten zubi hau Midgarden sartzeko.
Etimologikoki, Yggdrasil,kenningar bat bezala interpretatu da, hau da, eskandinaviar mitoetatik datorrenperifrasi bat. Kasu honetan, kenningarrak "Odinen zaldia" esan nahi du,Yggr (edoUggr, beldurgarria, basatia),Odin deitzeko moduetako bat baita, etaYggsYggren genitiboa da;drasill (edodrösull "noraezean dabilena") "zaldia"rentzako esaera poetiko bat da. Izen honek, itxura batean, Odin, bere gogoz, zuhaitzaren enborretik gora eta behera ibiltzen islatuko luke, hau da, metaforikoki, munduen artean "zamalkatuz". Beste egile batzuk, izena, "zuhaitz izugarria" edo "urkatuen urkamendia" bezala interpretatzen dute, Odin, bertatik bederatzi egunez zintzilik egon izanari erreferentzia eginez.
Eskandinaviarrentzat, gizakien mundua, munduko lizarra den Yggdrasil zuhaitz handiaren adarretako bat baino ez zen. Bederatzi mundu ditu Yggdrasilek, eta guztietatik igaro behar izan zuenOdin jainkoak runen sekretua lortu aurretik. Zuhaitza hiru zatitan banatzen da: Niflheim (sustraiak), Midgard (enborra) eta Asgard (adaburua). Hau, nornetan jada sentitzen den jaiotza, bizitza eta heriotzaren zikloaren irudikapenean nabari daiteke.
Sustraiak hiru dira: Lehena,Hvergelmirreko iturrirantz doa. Bigarrena, Mimirren iturrirantz. Hirugarrena eta azkena, Nornen etxera, Patua. Munduak, behetik gora, honako hauek dira:
Helheim: hildakoen erresuma (euskaraz gutxi gorabeherako itzulpenaHilbazter)
Svartalfaheim: elfo ilunen erresuma (euskarazIreluilunbazter)
Niflheim: elurra eta hotz gogorraren erresuma (euskarazHotzbazter)