Yehudi Menuhin,Lord Menuhin of Stoke d'Abernon gisa ere ezaguna (New York,AEB,1916koapirilaren 22a -Berlin,Alemania,1999komartxoaren 12a)biolinista etaorkestra zuzendaria izan zen.XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat da.Persingerren,Enescuren etaBuschen ikaslea izan zen. Gaztetandik hasi zen kontzertuak eskaintzen, eta mundu osoan egin zen ezagun.Bartókek biolin bakarrerako sonata idatzi zion, etaRavi Shankar zitara-jotzaileakPrabhati bakarlariarentzako lana.Ingalaterrako Bach Jaialdiaren sortzailea izan zen.1963an bere izeneko musika-eskola sortu zuen Surreyn, haur aurreratuentzat.Saiakera eta artikulu ugari argitaratu zituen musika-aldizkarietan. Musikagile-lanaz gainera, ahalegin handia egin zuen giza eskubideen eta bakearen alde. Sari asko jaso zituen azken urteetan, besteak beste, Baketzearen Asturiasko Printzea saria1997an,Rostropovitxekin batera, eta Vienako Hiriko urrezko domina,1999an.