Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Yahya al-Mutali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yahya al-Mutali
Kordobako kalifa

1025ekoazaroaren 9a -1026koekainaren 19a
Muhammad III.a -Hisham III.a
Kordobako kalifa

1021ekoabuztuaren 13a -1023kootsailaren 6a
Al-Qasim al-Mamun -Al-Qasim al-Mamun
Bizitza
Jaiotza995
HerrialdeaKordobako kaliferria
HeriotzaCarmona, 1035 (39/40 urte)
Familia
AitaAli ibn Hammud al-Nasir
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHammuditarrak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Yahya ibn Ali ibn Hammud al-Mutali (arabieraz:المعتلي يحي بن علي‎)Kordobako bederatzigarren kalifa izan zen.Banu Hammud leinuko hirugarrena eta azkena, 1021 eta 1023 artean eta 1025 eta 1026 artean gobernatu zuen.[1][2]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ali ibn Hammud al-Nasir kalifaren semea, ez zuenAl-Qasim al-Mamun bere osaba kalifatzat ezagutu. 1021eanCeutako valia zen, aitarengatik jarauntsi zuena. Orduan,bereberrez osaturiko armada bat egin etaMálagan itsasoratu zen.

YahyaKordobara heltzekotan zegoela, Al-Qasim ihes egin etaSevillan babestu zen. Yahya al-Mutali kalifa izendatu zuten eta "al-Mutali bi-llah" (Alahk jaso duena) izenondoa hautatu zuen.

Urtebete baino pixka bat gehiagoz bi kalifa izan ziren: Kordobakoa eta Sevillakoa. Hala ere, Yahyak ezin zuen hiriburuko etengabeko matxinadak gelditu eta 1023ko otsailean Kordobatik ihes egin eta Al-Qasimen bidea ireki zuen. Urte bereko abuztuan kordobarrak, Al-Qasimen gobernu txarra zela eta, berriro matxinatu eta Al-QasimJerezen babestu behar izan zen.

Baina Yahya al-Muhtalek ez zuen tronua berreskuratu,omeiatarren aldekoekAbd ar-Rahman V.a etaMuhammad III.a kalifa hautatu baitzituzten. Tartean Yahya al-Muthal hammuditarrak Málagan finkatu eta Al-Qasim osaba atxilotu eta erail zuen.

1025ean, Muhammad III.a kalifak Yahya Kordoba konkistatzeko armada bat eraiki zuela jakin eta hiriburutik ihes egin zuen. Irailaren 9an hiriburuan sartu eta kalifaren titulua aldarrikatu zuen. Baina toki segurua ez zenez,Abu Jafar Ahmad ibn Musabisir izendatu zuen eta Yahya Málagan babestu zen.

Kordoban matxinadak etengabekoak ziren eta 1026ko ekainean kordobarrek bisirra egotzi etaHisham III.a omeiatarra hautatu zuten kalifa.

Tronua galdu ondoren, Yahya al-Mutali Málagan lekukotu etaMálagako taifa sortu zuen,Rayya (Málaga) etaal-Yazirat (Algeciras) korak batuz.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477–515 or..
  2. Hottinger, Arnold. (2005). Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien. Munich: Wilhelm Fink ISBN3-7705-3075-6..
Damaskokokalifak
(661–750)
Kordobako emirrak
(756–929)
Kordobako kalifak
(929–1031)
[H]Hammudtar usurpatzaileak
Biografia
Andaluzia
Artikulu hauAndaluziakobiografia batenzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.


Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Yahya_al-Mutali&oldid=7269871"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp