Xi'an (txinera sinplifikatuz:西安; pinyinez:Xī'ān),Shaanxi probintzian dago. Hiriak guztira 5.905.000 biztanle ditu (2018) eta prefekturan 12 milioi inguru bizi dira. Guztira, 9.983 kilometro koadroko azalera du eta 5.400 biztanle/km2-ko dentsitatea.
Txinako hiri zaharrenetako bat da, mendetan zehar inperioko hiriburu izan zena.Chang'an etaXi'an izenak erabili izan zituen.Zetaren Bidearen hasiera puntua ere bazen.Qin Shi Huang lehen enperadorearen mausoleoa etaTerrakotazko armada ezaguna ere Xi'anen dago[1]. Terrakotazko armadaGizateriaren Ondare izendatu duUNESCOk etaXi'ango harresia izendatzeko eskaera ere egin da.
Xi'an izenak bi karaktere ditu "西安", "mendebaldeko bakea" esan nahi du.
Hasiera bateanFenghao izena zuen, Feng eta Hao hirien batuketaz sortu baitzen baina Han dinastiaren garaianChang'an izena hartu zuen, "betiereko bakea". Hurrengo urteetan hainbat izen tartekatu zituen,Daxing,Chang'an,Fengyuan,Anxi etaJingzhao. 1369 urteanXi'an bihurtu zen eta ordutik izen honekin jarraitu du 1930 eta 1943 artekoXijing ("mendebaldeko hiria") izenaren salbuespenarekin.
Xi'an ingurua aspalditik populatua egon da. 1963 uteanLatianeko gizakia (Homo erectus lantianensis) aurkitu zen Xi'andik 50 kilometro hegoaldera, eta duela 500.000 urte bizi izan zela datatu da[2]. Aurrez 1953anBanpo izeneko herrixka neolitikoa aurkitu zen, duela 6.500 urte existitu izan zena[3].
K.a. XI mendeanZhou dinastiak bertan ezarri zuen Txinako hiriburua. Aurrez existitzen ziren Fengjing eta Haojing hiriak bateratu etaFenghao izena eman zion. Gaur egungo Xi'anetik hego-mendebaldera kokaturik zegoen. K.a. 770 urtean hiriburuaLuoyang-era aldatu zuten, Xi'anen giro politiko nahasia zelako[4].
Erreinu borrokalarien garaia bukatu berritanQin dinastiak, Txina guztia batu zuenak, Xi'an iparraldean dagoen Xianyang hirian kokatu zuen hiriburua[1].Qin Shi Huang Txinako lehen enperadoreak boterea lortu bezain laisterTerrakotazko armada osatzeari ekin zion[5]. K.a 202 urteanHan dinastiako lehenengo enperadorea zenLiu Bang-ek hiriburua Chang'an-en ezarri zuen. Changle jauregia (長樂宮, "Betiereko Zoriona") eraiki zuen Qin dinastiaren hiriburuaren hondarren gainean, eta bi urte beranduagoWeiyang jauregia (未央宮, "Jauregi bukaezina") gaur egungo Xi'anen eremuan. Weiyang jauregia Lurrean inoiz eraiki den jauregi handiena izan zen, 4'8 kilometro koadroko azalera baitzuen. Konparazio batera BeijingoHiri Debekatua baino 6'7 aldiz handiagoa zen edotaVatikano Hiria baino 11 aldiz handiagoa[6]. Garai hartan eraiki zen Xi'ango hiriaren jatorrizko harresia ere, K.a. 194 urtean. 25'7 km-ko luzera zuen eta 12-16 metrotako lodiera oinarrian, eta 36 km2-ko azalera hartzen zuen bere barnean.
Hainbat mende istilutsu pasa ondoren 582 urteanSui dinastiak berriz lortu zuen Txina guztia batzea eta berriz ere Xi'an ingurua aukeratu zuten hiriburu izateko.Daxing izeneko hiria eraiki zuten bertan. 84 km2-ko azalera hartzen zuen eta hiru zatitan banatzen zen, Enperadorearen hiria, jauregia eta zibilen hiria. Munduko hiri handiena izan zen garai hartan. HurrengoTang dinastiakChang'an izena ezarri zion berriz[7].
VII. mendeanXuanzang monje budista etorri zen eta sanskritozko idatzien itzulpenerako zentroa ireki zuen. Berak Indiatik ekarritako dokumentuak gordetzekoAntzar Basatiaren Pagoda Handia eraiki zuten, 64 metrotako altuera zuena. 707 urtean bigarren pagoda bat eraiki zen,Antzar Basatiaren Pagoda Txikia, 45 metroko altuera soilik zuena.
Xi'anZetaren Bidearen ekialdeko helmuga izanik mundu guztiko merkatari eta bidaiariak etortzen ziren eta Tang enperadoreek 742 urtean meskita bat eraikitzeko agindua eman zuten. Ming eta Qing dinastiek meskita handitzen jarraitu zuten gaur egungoXi'ango meskita handia osatu arte[8]. Erlijioen mosaikoa osatzeko, 781 urtean Estela nestortarra eraiki zen, Txinakokristautasunaren 150 urtetako historia laburbiltzen duena[9].
Tang dinastia 904 urtean amaitu zen etaChang'an erabat suntsiturik gelditu zen. Hiritarrak Luoyangera joatera behartu zituzten, hiriburu berrira.
Ming dinastia sortu zenean honek ere Xi'an aukeratu zuen bere hiriburua finkatzeko eta gaur egungo izena eman zion.Harresi berria eraiki zen 1370 urtean, aldaketa handirik izan gabe irauten duena[10]. Laukizuzen perfektua osatzen du eta itzuli guztiak 11'9 km-tako luzera dauka. 12 metrotako altuera eta 15-18 metrotako lodiera ditu. Harresia guztia inguratuz putzu bat eraiki zuten. Harresi barruan 12 km2-ko azalera hartzen du hiriak.
Xi'an 400 metrotako altueran dagoenGuanzhong lautadaren erdian kokaturik dago,Shaanxi probintziaren hegoaldean. Zortzi ibai eta errekak zeharkatzen dutenez lurra aberatsa da. Hiritik 25 kilometro hegoaldera Li mendi sakratua dago (1.302 m),Qin mendilerroko hirugarren tontor garaiena da. Xi'an hiria Qin mendien etaWei ibaiaren artean dagoen lautadan zabaltzen da.Loess goi-lautada ere nahiko gertu dauka, iparraldera.
Hiriaren mugakideak honakoak dira:Weinan, ipar-ekialdean;Xianyang, ipar-mendebaldean;Shangluo, hego-ekialdean;Ankang, hegoaldean;Hanzhong hego-mendebaldean; etaBaoji, mendebaldean.
Xi'an Xianyang Nazioarteko Aireportua Txina ipar-mendebaldeko aireportu handiena da. 1991 urtean eraiki zen eta 2018an 44 milioi bidaiarik erabili zuten. Xi'an hiriaren erdigunetik 41 kilometro ipar-ekialdera kokaturik dago.
2010ekootsailaren 6an, Xi'an etaZhengzhou hirien arteko abiadura handiko trena zabaldu zen. Eraikitze lanak bost urte lehenago hasi ziren eta ordutik bi hirien arteko bidaia denbora sei ordutik 108 minutura murriztu da. Linea 456,64 kilometro luze da eta batez besteko abiadura 350 kilometro ordukoa da.
Xi'ango kulturaren jatorria munduko zibilizazio goiztiarrenetako batean dago, Guanzhong Ren (关中人) kulturan hain zuzen ere. Honen adibide da Qiniang opera (乱弹). Milaka urte dituen tradizioa dela esaten da etaShaanxi etaGansu probintzietako nekazal eremuetan sorturiko melodiak interpretatzen dira.
Xi'ango erlijio nagusiaTxinatar erlijio tradizionala da etaTaoismoaren eskola ugari ere badaude. Eskola ezagunenakHiriko urrezko tenplua etaKonfuzioren tenplua dira.Budismoak ere presentzia handia du eta eskola txinatar zein tibetarrak aurkitzen dira.
Zetaren Bideak mendebaldetik erlijio berriak ekarri zituen. 635 urteanAlopen izeneko siriarra iritsi zen, aurreneko misiolari kristaua eta Xi'anen komunitate bat sortu zuen[9]. 1716an San Frantzisko katedral kristaua eraiki zen eta XIX mendean ingelesek misio baptista ere ezarri zuten[12].
Bide beretik islamdarrak ere iritsi ziren eta komunitate zabala osatu zutela ikusitaTang dinastiako Gaozong enperadoreak 651 urtean ofizialki baimendu zuen islamaren praktika. 742. urteanXi'ango meskita handia eraiki zen, Txinan dagoenik eta handiena da[13]. Gaur egun Xi'anen 50.000 Hui musulman daudela estimatzen da, gehienak meskitaren inguruan dagoen auzoan kokatzen dira.