Xafla nuklearrazelulaeukariotoennukleoaren barnean dagoenfiru ertain etazelula mintzekoproteinez osatutako xafla dentsoa da. A, B eta C xaflak ditunukleoplasmaren periferian kokatuta.
Gaineztadura nuklearrari egonkortasun mekanikoa emateaz gain, prozesu zelular garrantzitsuak erregulatzeaz arduratzen da, hala nola,ADNaren erreplikazioa etazatiketa zelularra.Kromatinaren antolamenduan ere parte hartzen du.
Xafla nuklearrak bi osagai ditu: alde batetik xaflak eta bestetik xaflei lotuta dauden zelula mintzeko proteinak. Firu ertainek A, B eta C motako xaflak osatzen ditute. Hiru xafla hauek hirugene desberdinez kodifikatuta daude, A eta C xaflak gene batek kodifikatzen dituen bitartean, B xafla bi gene desberdinek kodifikatzen dute.
Xaflenfosforilazioak xafla nuklearraren desantolamendua eragiten du, gaineztadura nuklearra apurtuz zatiketa zelularra emateko. Zatiketa gertatu ondoren, gaineztadura eta xafla nuklearra berriro antolatuko diraADNaren inguruan, zelularen hazkuntzarako beharrrezkoa baita.
Nukleoarentzat euskarri mekanikoa izateaz gain, beste funtzio garrantzitsu batzuk ere baditu xafla nuklearrak: kromatinaren antolamendua erregulatu, ADNaren erreplikazioa, desberdintzapen zelularra etaapoptosia besteak beste.
Xafla nuklearrak kodifikatzen dituzten geneen akatsek zenbait gaixotasun sor ditzakete: