| Xabier Oleaga | |
|---|---|
Xabier Oleaga 2009ko abenduko manifestazioan | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Erandio, 1956komaiatzaren 14a (69 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |
Xabier Oleaga Arondo (Erandio,Bizkaia,1956komaiatzaren 14a)euskal kazetaria da,Errenterian bizi dena.AEKko sortzaileetako bat izan zen, irakasle ibili ostean. Kazetaritzan,Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian hasi etaEgin egunkarian jarraitu zuen, bai eta bigarren horretan zuzendaria izatera iritsi ere. GeroEuskaldunon Egunkaria kazetara igaro zen, eta hango zuzendoriorde izan zen. Partaideikastolen elkartean ere jarduten du, zuzendaritza batzordean eta komunikazio esparruan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta,2003an Oleaga atxilotu zuten,ETAri laguntzeaz akustatuta,Guardia Zibilak eta orduko Espainiako Gobernuak abiatutako operazio baten barruan. Oleagaktorturak salatu zituen. Oleaga akusazio haietaz guztiez absolbitu zuten2010ean, jasandako guztia jasanda, egunkari hartakoMartxelo Otamendi,Iñaki Uria,Txema Auzmendi etaJoan Mari Torrealdai lankideekin batera.