Trenbide gune garrantzitsua da. Administrazioa, merkataritza eta industria (metalurgia, kimika, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentu ugari ditu, gehienakBigarren Mundu Gerraren ondoren berrituak: San Joan Bataiatzailearen katedrala, XIII-XIV. mendeetako eliza gotikoak eta XVIII. mendeko unibertsitate barrokoa.
Poloniaren mende egon zenX. mendetik aurrera.1241. urtean,mongolek hustu zuten eta alemaniarrek konkistatu eta berriro eraiki ondoren, Bohemiako etxearen mende egon zen1335. urtetik aurrera.1526. urteanHabsburgotarren esku zegoen eta1742. urtean, Silesiako lurralde gehienak bezala,Prusiari lotu zitzaion. Kalte handiak jasan zituen bi mundu gerretan.
Wrocławeko aireportuakNikolas Koperniko du izena. Hiriko autobus zerbitzu publikoak aireportua hiriarekin lotzen du, egunez, 406 linearen bidez eta gauez, ordea, 249 linearen bidez. Aireportuaz gain, ibai-portua dago,Oder ibaian.
Hiri barruko garraio publikoari dagokionez,Miejskie Przedsiębiorstwo Komunikacyjne - MPK (Udal Garraio Enpresa) konpainiak autobus lineak eta 22tranbia linea kudeatzen ditu. Tiketak kioskoetan eta autobus eta tranbia geralekuetako salmenta makina automatikoetan eros daitezke.
Wrocław Poloniako hirugarren unibertsitate-hiririk handiena da eta 135.000 ikasle inguru ditu, 30 unibertsitate eta eskolatan; haien artean, aipagarrienak hauexek dira:
Wrocławek opera etxea eta areto filarmonikoa ditu.Opera Etxea Świdnicka kaleko 35. zenbakian dago etaAreto Filarmonikoa, berriz, Piłsudskiego kaleko 19. zenbakian.
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.