Thomas Woodrow Wilson (1856koabenduaren 28 –1924kootsailaren 3)Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen. Politika berrizalea egin zuen eta berrikuntza demokratiko ugari abiarazi zituen: besteak beste, aduana zergak murriztu zituen, bankuei kontrol federala ezarri zien,trusten eragina murrizteko ahaleginak egin zituen,zortzi orduko laneguna ezarri zuen eta emakumeeiboto eskubidea aitortu zien (1920). Nazioartean,Hego Amerikako lurraldeen gaineko kontrola areagotu nahi izan zuen; horretarako armak eta neurri ekonomikoak erabili zituen.[1]
New Jerseyko gobernatzailea1910ean izendatuta,1913an hautatu zuten presidente. Lehen agintaldian lege ugari jarri zituen indarrean. Berriro1916an aukeratua, bigarren agintaldi horren ardatz nagusiaLehen Mundu Gerra izan zen: neutral izateko ahaleginak egin zituen, baina alemaniarrek Estatu Batuen ontziak hondoratu ondoren, gerran sartu behar izan zuen. Aliatuen alde eginda,1917anEuropara soldaduak bidaltzen hasi zen. Herrialdeko ekonomia kontrolatu zuen eta maileguen bidez behar adina diru bildu zuen. Gerraren kontrako mugimenduak, Alderdi Sozialistakoa esaterako, geldiarazi eta isilarazi zituen. Afera militarretatik at, Aliatuei eman zien dirulaguntza eta hornidurei esker, haien garaipena ahalbidetu zuen.Parisa joanda,Versaillesko Hitzarmena osatzen lagundu zuen, etaNazioen Ligaren sortzaileetako bat izan zen. Nolanahi ere, AEBetako senatuak ez zuen Versaillesko Hitzarmena baieztatu, eta, horren ondorioz, herrialdea Nazioen Ligatik kanpo geratu zen. Barne politikari dagokionez, gerra garaiko oparotasuna gerraosteko depresio bihurtu zen. Gainera, grebak eta arraza-istiluak ugaritu ziren.
1919koBakearen Nobel Saria eman zioten. 1919an elbarritasunak jo zuen, eta bere agintaldia bukatu zenean politika utzi zuen.