Witwatersrand | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.913 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 56 km |
Zabalera | 10 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 25°47′10″S27°50′54″E / 25.7861°S 27.8483°E /-25.7861; 27.8483 |
UTC ordua | UTC+02:00 |
Estatu burujabe | ![]() |
Hegoafrikako probintzia | ![]() |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario kuartzita Konglomeratu till(en) ![]() shale(en) ![]() |
Garaia | Eoi arkaiko |
Witwatersrand (afrikaansez:Witwatersrand,euskaraz:«ur zurien mendia»),Rand ere deitua,Hegoafrikako ipar-ekialdeko mendilerroa da,Gauteng probintzia mendebalde-ekialde norabidean zeharkatzen duena. 100 kilometro luze da eta 20 kilometro zabal.
BatetikOzeano Atlantikora isurtzen direnVaal etaOrange, eta bestetikIndiako ozeanoan ahoa duenLimpopo ibaien banalerroa da.Tokiko kliman eragin nabarmena du, haizealde-haizebe efektua sortzen baitu; hori dela eta, Johannesburgeko iparraldeko aldiriak hezeagoak dira hegoaldekoak baino.
Witwatersrand etaRand izenekin ezagutzen da Johannesburg Handiko Metropoli Eremua ere,Randfontein etaCarletonvilletikSpringseraino hedatzen dena.East Rand,West Rand etaSowetoko eremu zabalak ere hartzen ditu.
Bertan daude mundukourre hobirik handienak. Izan ere, Witwatersrand izan da noizbait lurretik ateratako urre guztiaren %40aren iturria.[1] Halaber,uranio,platino,harrikatz etafosfato hobiak ere oparoak dira. Mineral ugaritasun horregatik,Rand izena eman zitzaion Hegoafrikako txanponari1961ean.
Johannesburg,Germiston,Benoni,Springs etaRoodepoort hirietan metalurgia sare zabala osatu zen mineralok lantzeko.
![]() | Artikulu hauHegoafrikakogeografiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |