Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Wittelsbacheko etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wittelsbacheko etxearen harmarria.

Wittelsbacheko etxea germaniarnoble familia izan zen,1180tik1918raBavariako etaPalatinatuko agintari izan zena.SuabiakoAichach herritik hurbil zegoen Wittelsbacheko gaztelutik dator izena[1].

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1124an Scheyerneko konde Oton V.ak bere familiaren egoitza Wittelsbacheko gazteluan finkatu zuen, eta hartatik hartu zuen izena familiak. Oton VI.a Bavariako konde izan zen (Oton I.a Bavariakoa);1214anOton II.a BavariakoakRenania-Palatinatua eskuratu zuten ezkontza bidez, eta hala hasi zen Wittelsbacheko etxearen erresuma zabaltzen.1329an,Paviako Itunaren bidez, Wittelsbacheko etxearen lurrak bereizi ziren, eta bi adar sortu ziren: Bavariakoa etaPalatinatukoa.

Lurraldearen lehen zatiketa hartatik aurrera zatiketa eta gorabehera ugari izan ziren; besteak beste,XVI. mendean Palatinatuko adarraErreforma Protestantearen alde agertu zen, eta Bavariakoak berrizkatoliko jarraitu zuen.XVIII. mendean, ordea, bi adarrek bat egin zuten.Karlos Teodorok Palatinatua eta Bavaria jaso zituen, eta Wittelsbacheko etxearen ondasun guztiak haren ondorengoMaximiliano I.a Josefen esku geratu ziren1799an.

Oro har,Germaniako Erromatar Inperio Santuari leial izan zen Wittelsbacheko etxea, eta horri esker titulu ugari eskuratu ahal izan zituen;Brandenburgoko (1323-1373),Bohemiako (1619-1620) etaSuediako (1654-1718) errege izan ziren, etaMaximiliano Josef I.ari errege titulua eman zionNapoleonek,Luis III.ak1918an abdikatu zuen arte gorde zutena.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. House of Wittelsbach[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wittelsbacheko_etxea&oldid=8871012"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp