Willy Brandten gidaritzapean zegoen SPD 70. hamarkadan, eta alderdi honen laguntza berebizikoa izan zen Espainiakosistema bipartidistaren sorreran[3].
1977ko ekaineko diktadura osteko Espainiako lehen hauteskundeetan botoen %29,32 lortu zituen PSOEk. Brandten Alemaniako SPDren laguntzarik gabe, 1974ean ia existitzen ez zen PSOEri ezinezkoa izango zitzaion emaitza horiek lortzea[4].
SPDren helburu nagusia iraultza-arriskua baretzea zen, eta horretarako Espainiako Alderdi Komunista ahuldu zuten, alternatiba sozialdemokrata indartuz. Antzeko estrategia erabili zuten bai Grezian eta baita Portugalen ere[5].
Frankfurteko Willy Brandt plazan dagoOttmar Hörl artista alemaniarraren euroaren eskultura ezaguna. Eskultura hau 2022ko uztailan salgai jarri zuten, pairatutako bandalismo ekintzek eskulturaren mantenu kostuak igo baitzituen[7]. 2027ra arte behintzat leku berean jarraituko du, finantza munduko Caiz Development GmbH startupak hartu baitu eskultura mantentzeko kostuen ardura[8].
Alemaniako Alderdi SozialdemokratakWilly-Brandt-Haus izenekoan du egoitza, BerlingoKreuzberg auzoan[9]
Berlin-Branderburgoko aireportuaren izena Willy Brandt da[10].
2003ko "Boterearen itzalpean" telesailean[11] Willy Brandten semeMatthias Brandtek aitaren dimisioa eragin zuen Günter Guillaume espioiaren rola bete zuen[12]. 1974an, Alemaniako kantziler Willy Brandtek dimisioa eman zuen, eta hori egin aurreko 12 egunak jaso zituen telesailak. Guillaumek Brandten aholkulari jardun zuen urte luzeetan, Ekialdeko Alemaniari informazio sekretua ematen ziola jakin arte. Auziaren erantzukizun osoa Billy Brandtek hartu zuen, eta kargua utzi.
Willy Brandti egotzitako aipamena: «Zerbait saldu behar badizut, zure hizkuntza baliatuko dut. Erosten baldin badut,dann müssen Sie Deutsch sprechen. (alemanieraz hitz egin behar duzu)[13]"
Euskal preso politikoen senitartekoek gutun bat idatzi zioten Willy Brandti 1976an, Internazional Sozialistaren buru zenez, presoak askatzeko eskatuz[14].