1953an idatzirikoJunkie liburuan egiantza handiz deskribatzen du drogen inguruko giroa.1959an bere esperientzietan oinarriturikoNaked Lunch ("Bazkari biluzia") eleberri bitxia, pornografikoa eta satirikoa eman zuen argitara. Haren unibertso gordina, fantasmagorikoa eta homosexualaThe Soft Machine ("Makina biguna",1961),Nova Express (1964) etaThe Wild Boys ("Mutil basatiak",1971) liburuetan islatzen da.1984anArte eta Letretako Estatubatuar Akademiako kide izendatu zuten.[1]
William Seward BurroughsSaint Louisen sortu zen,Missourin,1914kootsailaren 5ean, hiriko auzorik aberatsenean. Izan ere, familia oneko semea zen; ama Estatu Batuetako hegoaldeko aristokraziakoa zen jatorriz, eta aita industria-gizon handia. Ikasketak ere goi mailakoak izan zituen,1936anHarvard Unibertsitatean graduatu baitzen arte batxiler gisa. Handik Europara jo zuen:Vienan sei hilabetez medikuntza ikasketak egiten aritu ostean, kontinentean zehar ibili zen, alde batetik bestera.1938an Estatu Batuetara itzulirik, hainbat lanbidetan jardun zuen:detektibe, kamarero, intsektu deuseztatzaile...[2]
1951ko irailaren 6an, Burroughsak Joan Vollmer hil zuen buruan tiroa jota. Poliziari emandako lehen bertsioaren arabera, festa batean zeudela bikoteakGilen Tellena egitea erabaki zuen. Sagarraren ordez edalontzi bete whisky jarri omen zuen emaztearen buru gainean. Baleztaren ordez, berriz, 38 kalibrekoerrebolberra erabili zuen, eta itua jo beharrean Joanen burua zulatu zuen. Familia aberatseko semea izanik, funtzionarioak, abokatuak, lekukoak eta balistika adituak erosi zituen eta, azkenean, ez zuen zigorrik bete behar izan.[3]
Emaztea hil ondoren hasi zen Burroughs idazten. Izan ere, hauxe jaso zuenQueer nobelaren hitzaurrean: “Joanen heriotzarengatik ez balitz sekula idazle ez nintzateekela izango ondorioztatu behar izan dut, tamalez (...) Joanen heriotzak inbaditzailearekin, Espiritu Zatarrarekin, harremanetan jarri ninduen, bizi osoko gatazka batean sartu ninduen, eta handik irteteko aukera bakarra idaztea nuen”.[3]
1953an argitaratu zuen lehenbiziko liburua, William Lee izenordearekin. Kazetaritza estiloa gordez, drogekin izan zituen esperientziak kontatu zituen liburuan, hortik nobelaren izenburua:Junkie. Baina bigarren liburuak izan zuen arrakasta handien.Naked lunch eleberriak ere drogekin zerikusi handia zuen, baina, idazleak berak adierazi zuen bezala, askoz erepoetikoagoa zen: “Junkie idatzi nuenean drogak hartzean zer sentitzen den gogoratu eta azaltzea nuen helburu, kazetari baten ikuspuntura gerturatuz. BainaNaked lunch idaztea askoz proiektu handizaleagoa izan zen“. Liburu horrek eman zion hasiera, neurri handi batean,underground literaturari.[2]