Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Willem Jan van Eys

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willem Jan van Eys

Bizitza
Jaiotza1825ekoapirilaren 16a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotza1914koapirilaren 17a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria

Willem Jan van EysHolandar euskalaria (Amsterdam,1825ekoapirilaren 16a -San Remo,1914koapirilaren 17a).Hizkuntzalaritza ikasi zuen, eta euskara ikertzeari eskaini zion ahaleginik handiena. Londresen eta San Remon bizi izan zen. Bi bidaia egin zituenEuskal Herrira: lehenengoan,1866an,Zarautzen egon zenGregorio Arruerekin,frantziskotarren komentuko liburuak eta aztertzen; bigarrena 1868an egin zuen. Van Eysenak dira, euskal aditzari buruzko lan batzuez gainera,Dictionnaire basque-français (1873), etaGrammaire comparée des dialectes basques (1879). Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen. Van Eysek aurkitu eta argitaratu zuen, esaterako, 1596koErrefrau eta sententziak (1896).

Euskal hiztegigintzaren alorrean asko izan dira lan egin dutenak. Landuchio izan zen lehena, 1562an idatzi baitzuenDictionarium Linguae Cantabricae obra.Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa hiztegia,XVII. mendekoa, ez zen argitaratu baina argazkitan jasoa dago Donostiako Julio de Urquijo Mintegian.Pierre D’UrterenDictionarium Latino-Cantabricum amaitu gabea, berriz, berriki argitaratu du Patri Urkizuk. Sarako EtxeberrikEuskara-latina, frantsesa-gaztelera hiztegia egin zuen, eta Larramendik 1745ean kaleratu zuen bereDiccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín lan mardula. Harrietek egin zuen hiztegia ez zen, bere aginduz, argitaratua izan, horretarako eskaintza bat baino gehiago jaso arren, eta Duvoisinek burututakoak ere ez zuen argirik ikusi. 1963an agertu zen AñibarrorenVoces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra.

Novia de SalcedorenDiccionario Etimológico del Idioma Bascongado (1887) eta AizkibelenDiccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia (1885), Larramendirenaren bidetik abiatu zirenez, haren alde on eta txarrez josita daude. Azken mendean hiztegigintzan aipatzekoak dira Lhande, Azkue… Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen Van Eysek. Berak aurkitu eta argitaratu zituen, esaterako, 1596koAtsotitz eta esamoldeak (1896).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Willem_Jan_van_Eys&oldid=9450851"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp