Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Wikipedia:Txokoa

Gehitu atala
Wikipedia, Entziklopedia askea
Latest comment:duela 1 egun by Suna no onna in topicZalantza: Kanpo estekak goiburua

Ongi etorriWikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horreneztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behinmaiz egiten diren galderak irakurtzea.

Artxiboa

2025:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2024:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2023:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2022:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2021:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2020:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2019:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2018:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2017:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2016:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2015:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2014:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2013:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2012:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2011:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2010:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2009:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2008:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2007:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2006:Urtarrila  •Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua
2005: Urtarrila  • Otsaila  •Martxoa  •Apirila  •Maiatza  •Ekaina  •Uztaila  •Abuztua  •Iraila  •Urria  •Azaroa  •Abendua

  Gehitu gai berria

The Signpost: 1 December 2025

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
Read this Signpost in full ·Single-page ·Unsubscribe ·Global message delivery 01:16, 1 abendua 2025 (CET)

(This message was sent toWikipedia:Txokoa/Albisteak and is being posted here due to a redirect.)

Report concerning~2025-39632-08

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

See alsoUser:~2025-39557-23 and please check IPs.XReport --NDG (eztabaida)12:45, 9 abendua 2025 (CET)Reply

Report concerning~2025-39526-61

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

VandalismXReport --Icodense (eztabaida)14:26, 9 abendua 2025 (CET)Reply

Report concerning~2025-39237-37

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

VandalismXReport --MathXplore (eztabaida)14:28, 9 abendua 2025 (CET)Reply

Artikulu nabarmenduen bozkatzeko epea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi. Proposamen batekin natorkizue. Artikulu nabarmenduen bozketa-epea hilabetekoa da gaur egun. Hots, norbaitek artikulu bat nabarmendua izateko proposatzen duenetik, hilabeteko epea dago beste wikilariek haien iritzia eta bozketa eman ahal izateko. Askotan, baina, epe horretatik kanpo jasotzen dira botoak, wikilari asko bozketa horretatik oso pendiente ez daudelako. Eta artikulu on asko onartu gabe geratzen dira, hilabete horretan beharrezkoak diren bost boto lortzen ez direlako. Nik proposatu nahiko nuke bozketa-epea luzatzeko, eta hilabetekoa izan beharrean bi hilabetekoa izatea. Horrela denbora gehiago izango genuke boto gehiago jasotzeko, eta norbait despitatzen bada aukera gehiago izango ditu gero bozkatu ahal izateko. Zer iruditzen zaizue?Josu (eztabaida)18:36, 9 abendua 2025 (CET)Reply

Ondo deritzotJoxan (eztabaida)12:00, 12 abendua 2025 (CET)Reply
Areago, nolabait artikulu nabarmendu bat ezartzen den bakoitzean, azalean edo, ohartxo bat jartzerik balego jakingo genuke hor dagoela bozkatzeko.Joxan (eztabaida)12:04, 12 abendua 2025 (CET)Reply
Azalean dagoeneko badago "Bozkatu artikuluak" jartzen duen lotura bat. Nik ez dakit bi hilabete den kontua ,edo artikulu luzeak egin ohi dituen jendeak proposamen gehiago egitea, horrela mugimendu gehiago dago bertan.Theklan (eztabaida)10:04, 13 abendua 2025 (CET)Reply
Bai, azalean badago lotura bat artikulu nabarmenduak bozkatu ahal izateko. Baina berriz diot, nire ustez hilabeteko epea motz geratzen da sarritan: ikusi besterik ez dago zenbat boto jasotzen dituzten proposatutako artikulu batzuek epez kanpo. Bi hilabetera luzatuko bagenu epea, hori ez litzateke gertatuko. Ez dakit nori dagokion erabaki hori (bozkatzeko epea luzatzea) hartzea, ez dakit horretarako bozketa bat egin beharko genukeen ala ez, baina aukera hori aztertu beharko genuelakoan nago, eraginkortasunari begira -Josu (eztabaida)19:53, 16 abendua 2025 (CET)Reply
Hemen ahots gehiago jasota, adibidez. Edo bozketa bat egin liteke, arazorik gabe.Theklan (eztabaida)19:55, 16 abendua 2025 (CET)Reply
Luzatzearekin ados -Lainobeltz (eztabaida)22:48, 17 abendua 2025 (CET)Reply
Bozketa bat proposatu nahi nuke gai honetaz. Galdera hau izan liteke:Ados al zaude artikulu nabarmenduen bozkatzeko epea bi hilabetetara luzatzea? Administratzaile batek bozketa hori antolatzeko ardura har lezake? (nik ez dakit nola egin behar den hori) -Josu (eztabaida)12:09, 5 urtarrila 2026 (CET)Reply

The Signpost: 17 December 2025

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
Read this Signpost in full ·Single-page ·Unsubscribe ·Global message delivery 21:05, 17 abendua 2025 (CET)

(This message was sent toWikipedia:Txokoa/Albisteak and is being posted here due to a redirect.)

Biztanleria grafikoak itzuli dira!

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bi urtez apurtuta egon ostean, soluzio bat eman diote errusierazko wikilariek biztanleria grafikoei, gaur egungo Chart sistema erabilita. Dagoeneko automatikoki agertuko da{{Biztanleria_grafiko_automatikoa}} txantiloia txertatzen duten artikulu guztietan. Begiratu, nahi baduzue, arazorik ikusten baduzue esateko.Theklan (eztabaida)09:51, 18 abendua 2025 (CET)Reply

Granadako herrixka baskoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Granadako herri guztien Wikipedia orrialdeak sortzen ari naiz gaztelaniaz. Duela egun batzuk datu harrigarri bat aurkitu nuen:Guadix eskualdearen bihotzeanBegoña izeneko herri bat dago,Alquife udalerriaren parte dena, eta euskera eragin argikoa.

Izena ez ezik, etxeen arkitektura ere Arabako tipikoagoa da hegoaldeko penintsulakoa baino. Gainera, hainbat kale daude baskoien izena daramatzatenak.

Oso datu interesgarria iruditzen zait, inoiz entzun ez nuena. Informazio hau partekatzen dut norbaitek (euskaldunak) Wikipedia honetan artikulu bat sortzeko interesa badu. Topa!PD: Este mensaje ha sido traducido automáticamente del castellano al euskera con el mayor de los respetos. Perdonad posibles errores.Lopezsuarez (eztabaida)16:46, 18 abendua 2025 (CET)Reply

Eskerrik asko, @Lopezsuarez. Artikulua itzuli eta ekarri nuen Euskal Wikipediara:Begoña (Granada) Laster arte!Ksarasola (eztabaida)10:51, 3 urtarrila 2026 (CET)Reply


Distortsioak "Nork idatzi du hori?" eginbidean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kaixo, denoi:

Beharbada beste batzuei gertatu zaizue ere: "Nork idatzi du hori?" aukeran, artikuluetako eskuineko zutabean, klikatuz gero, artikuluko pasarteak nork egin dituen agertu ordez, beste izen batzuk agertzen dira.Iruñeko historia artikuluan ari naiz orain. Bada, artikulu horren gehiena ez da nirea. Izan ere, ni zuzentzen ari naiz orain. Aldiz, "Nork idatzi du hori?" aukeran klikatuz, ia dena nik egin dudala agertzen da, eta ez da hala.Iñaki LL (eztabaida)23:39, 19 abendua 2025 (CET)Reply

Aupa,Iñaki LL (eztabaida), non agertzen da zuk diozun eginbide hori? Niri ez zait agertzen, edo ez dut ikusten behintzat.Joxan (eztabaida)11:24, 20 abendua 2025 (CET)Reply
KaixoJoxan Garaialde: "Tresnak" laster menua irekita, korritze barran behera, hor duzu: "Nork idatzi du hori?".Iñaki LL (eztabaida)13:47, 20 abendua 2025 (CET)Reply
Aupa,Iñaki LL: Niri ez zait agertzen, baliteke administratzaileei soilik ateratzea edo hobespenetan zerbait aukeratu behar izatea?—Aurreko iruzkinsinatugabeaJoxan Garaialde (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Joxan Garaialde Ez, edonork ikus dezake, erabiltzaile kontua badu, bederen. Bi pantaila argazki sortu ditut, ikushemen etahemen. Egia esateko, oraingoz soilik aipatu artikuluan gertatu zait sortzaileen izenak gaizki ematea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida)19:00, 21 abendua 2025 (CET)Reply
Gaituta eduki behar duzu, ez da mundu guztiarentzat agertzen den zerbait. Gaur egun Firefox edo Chromerako luzapen bat da:mw:Who_Wrote_That?. Ez badu ondo egiten, bertan galde dezakezu, kanpo tresna bat baita.Theklan (eztabaida)19:22, 21 abendua 2025 (CET)Reply
@Theklan @Joxan Garaialde Ez dakit gaitu egin behar den edo ez. Nik Firefox baliatu dut, hori bai. Hor, nik erabiltzaile kontu paralelo baten bidez egin ditut egiaztapenak:Wikizale Bat. Nik hor ez dut ezer aktibatu, ez gogoan dudala (oso gutxi baliatzen dut), eta "Nork idatzi du hori?" eginbidea erabili ahal izan dut.Iñaki LL (eztabaida)18:33, 22 abendua 2025 (CET)Reply
Gauza da gaitu behar dela, eta luzapen bat dela. Ez badabil ondo, ziurrenik izango du horrek bug bat aipatzeko modua, baina hemendik gutxi egin dezakegu, ez baitago koderik euskarazko Wikipedian.Theklan (eztabaida)20:12, 22 abendua 2025 (CET)Reply
@Theklan@Iñaki LL, nik ere Firefox erabiltzen dut. Jarraitu ditutmw:Who_Wrote_That? adierazitako jarraibideak, baina ez dut lortzen. Jarraituko dut probak egiten. Mila esker. (Joxan Garaialde (eztabaida)
Irakurritakoak irakurrita, Theklanek aipatu bidetik, Media-Wikira jotzea izango litzateke bide egokiena. -Iñaki LL (eztabaida)15:31, 23 abendua 2025 (CET)Reply

Bizkaiko 1925eko mapak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko OpenGIS webgunean 1925eko mapa eskaneatuak daude:https://opengis.bizkaia.eus/?t=Cartografia/Kartografia25000__Cartografia25000/Topografiko_eta_toponimikoa__Topografico_y_toponimico/. Oso kalitate altua dute, eta libre dira, igaro den denboragatik.Theklan (eztabaida)16:52, 22 abendua 2025 (CET)Reply

Bikain. Commonsera pasatzea lan pixka bat badu. Ea norbait animatzen denIñaki LL (eztabaida)15:34, 23 abendua 2025 (CET)Reply
A ze ona! Oso kalitate onekoak dira eta bi mapa mota daude, bat topografikoa (sestra-kurbak ditu 10 metroka) eta bestea toponimikoa. NIk Begoñako mapa toponimikoa erabili dut orain arte.https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Bego%C3%B1a_1925-2.jpg Topografikoa ez nuen ezagutzen. Eskerrik asko.Ksarasola (eztabaida)10:47, 3 urtarrila 2026 (CET)Reply
Hasi naiz igoera hori prestatzen. Probak egiten Abadiñoko bi mapa toponimiko igo ditut.Abadiño 1925.jpg ;Abadiño2 1925.jpg Banoa.Ksarasola (eztabaida)09:39, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply
Kaixo, @Theklan eta @Theklan. Gaur ezin izan naiz atera etxetik. honekin aritu naiz. Ez da erraza izan, baina kategoria honetan utzi ditut 251 mapa:https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:1920s_maps_of_Bizkaia.Ksarasola (eztabaida)21:21, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply

Wikipedia:Kontsentsua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ingeles Wikipediako «Consensus» politika gurean ere behar genuela iruditu zait, Wikipedian erabakiak hartzeko funtsezko bidea denez. Beraz, «Wikipedia:Kontsentsua» orria sortu dut, Ingeles Wikipediako orri horretatik sarrera itzulita. Behar-beharrezkoena jasota dagoelakoan nago, baina, jakina, ondo letorke osatzea. Ondo buka dezazuela urte zaharra, eta hobeto hasi berria! --Xabier Armendaritz 2025-12-31, 11:48 (UTC)

Eskerrik asko! -Theklan (eztabaida)12:50, 31 abendua 2025 (CET)Reply

Atzizkiak ere sartzen dira estekaren barruan?Lesakara? EdoLesakara?

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibili naizMatematika Nafarroan artikulua apur bat orrazten eta zalantza bat sortu zait. Hitz batean wikiesteka bat jarri nahi dugunean, hitz horretan atzizkirik badago orduan atzizkia ere sartu "behar" dugu estekaren barruan? Edo atzizkia estekatik kanpo utzi behar da? Zer dio Euskal Wikipediako "estilo-liburuak"?

Adibidez, nola idatzi behar da "Lesakara" hitza wikiestekarekin?

  • Lesakara Iturburu-kodean: [[Lesaka]]ra
  • Lesakara Iturburu-kodean: [[Lesaka]]<nowiki/>ra
  • Lesakara Iturburu-kodean: [[Lesaka|Lesakara]]

Adibide bereziago bat, hitzaren lemak letraren bat galtzen badu?

  • Olinpiadetan Iturburu-kodean: [[Olinpiada|Olinpiadetan]])
  • Olinpiadetan Iturburu-kodean: [[Olinpiada|Olinpiad]]<nowiki/>etan

Ksarasola (eztabaida)14:29, 2 urtarrila 2026 (CET)Reply

Ni hitz osoa lotzearen aldekoa naiz beti, irakurlearentzat askoz atseginagoa baita. Ez dakit politikarik dugun gaiaren inguruan.Theklan (eztabaida)14:32, 2 urtarrila 2026 (CET)Reply
Kaixo, bueno, ia inkontzienteki kanpoan jartzen ari nintzen, baina hemendik aurrera egingo dut zuek guztiok iradokitzen duzuen bezala. Niretzat erosoagoa da kanpoan uztea, baina esadazue gehienok zer iruditzen zaizuen egokitu ahal izateko.Antino Mizar (eztabaida)01:06, 3 urtarrila 2026 (CET)Reply
Ni ere, Theklanen iritzi berekoa naiz.Joxan (eztabaida)
Nik betidanik [[Lesaka|Lesakara]] idatzi dut.-Marklar (eztabaida)16:12, 4 urtarrila 2026 (CET)Reply

Report concerning~2026-85045

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Vandalism. x-wiki-vandalismXReport --NDG (eztabaida)06:35, 5 urtarrila 2026 (CET)Reply

Biografia artikuluen izenburuan, abizen bakarra ala bi?

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munduan gutxiengo gara dokumentu ofizialetan bi abizen jartzera behartutako biztanleak (gehien-gehienek abizen ofizial bat besterik ez dute), baina legezko betebehar hori Hego Euskal Herrian ere badugu. Kontua da duela gutxi arte euskaldunon artean (ere), legeek behartuta, abizen horiek patrilinealak zirela, gizonezko batengandik jasoak: lehenengo abizena, guztiz patrilineala; eta bigarrena, amarengandik jasoa, handik gorako arbasoetan ere guztiz patrilineala.

Bada, Xabier Leteren biografia begiratzean, konturatu naizWikimadarik artikuluaren izenburuabi abizen ofizialak barne hartzeko aldatu zuela. Ondo ulertu badut, nolabait atzenduta utzi izan dugun amaren abizena ere bistaratzeko ahalegin baten parte da. Orain arte behintzat, Euskal Wikipedian abizen bakarra jartzeko ohitura izan dugu, salbu eta izen-deitura bereko bi pertsona edo gehiago daudenean. Hori bai, artikuluaren hasiera-hasieran agertzen dira abizen ofizial guztiak, ezagunak direnean.

Ez deritzot gaizki bi abizen ofizial dituzten gizabanakoen biografietan artikuluaren izenburuan biak jasotzeari (bigarrena ere —duela gutxi arte beti amarena izan dena— bistaratuta), baina Euskal Wikipediako ohiturazko araua beste bat dugunez, eta entziklopedia batek nolabaiteko koherentzia behar duenez,kontsentsua beharko litzateke ohiturazko arau hori aldatzeko. Oraingoz ez dut Leteren artikulua atzera abizen bakarrera aldatuko, iritzi gehiagoren zain. --Xabier Armendaritz 2026-01-08, 10:47 (UTC)

ni neu orokorrean abizen bakarra mantentzearen aldekoa, praktikoagoa estekak gehitzeko eta bilaketetarako. Esan bezala, artikuluaren hasieran eta letra lodiz abizen biak agertzen dira. -Lainobeltz (eztabaida)21:32, 8 urtarrila 2026 (CET)Reply
Xabier Armendaritzen eta Lainobeltzen iritziekin bat nator. Artikuluaren izenburuan abizen bakarraren alde -Josu (eztabaida)21:37, 9 urtarrila 2026 (CET)Reply
Ni bizitzako eremu askotan bi abizenak jartzearen alde nago, zorionez pixkanaka aldatzen doan ohitura. Duela bizpahiru urtetik horrela eskatzen dut nire izena agertzen den eremuetan (hitzaldiak, prentsa, laneko erreferentziak etab.) Ulertzen dut ohitura hori euskarazko Wikipedian aldatzeko kontsentsu berri bat beharko genukeela, eta aldi berean uste dut gizartean zabaltzen doan eskaera hau (bi abizenak erabiltzearena eremu publikoan) kontuan izan eta ohitura aldatu beharko dugula, orain ez bada, epe ez oso luzean.birasuegi (eztabaida)20:05, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply
Ez nago guztiz ziur (% 90ean edo) baina ni ere sinpletasunarengatik gehienetan deitura bakarra erabiltzearen alde nago. Bestalde, erabakia edozein dela, kontu honetan Wikipediak erreferentziazko ekarpen handi batzuk egin ditzakeela uste dut:
1) Esan duzuen bezala, artikuluaren hasiera-hasieran bi abizenak jartzea.
2) Izen-deitura bereko bi pertsona edo gehiago daudenean guztietan bi deitura jartzen dira artikuluaren izenburuan.
3) Pertsona horrek beti bi deiturak erabiltzen baditu, ondo legoke izenburuan ere bi deiturak erabiltzea.
4) Izenburuan deitura bakarra azaltzen bada, bi deitura dituen izenburuarekin#BIRZUZENDU[[ ]] artikulu bat definitu beharko genuke. Era berean, izenburuan deitura biak azaltzen badira, anbiguotasunik ez badago deitura bakarreko izenburuarekin#BIRZUZENDU[[ ]] artikulu bat definitu beharko genuke (esaterako, Xabier Leteren kasuan:https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Xabier_Lete&redirect=no). Masiboki egin beharko genukeela uste dut. Horrela modu batera edo bestera eroso bilatu eta erabili ahal izango litzateke pertsona gehien izenak, deitura batekin edo birekin.
5) Wikidatan ere esplizitu jar daitezke izena bi deiturekin eta deitura bakar batekin. HorretarakoEtiketa etaGoitizenak erabil daitezke. Nire ustez erreferentziazko ekarpen handia izan daiteke hori gizarte mailan; pertsonentzat eta aplikazio informatikoentzat ere. Esate baterako:Txillardegi Wikidatan edoJose Antonio Agirre. Nola idatzi, Aguirre edo Agirre? José edo Jose?...Ksarasola (eztabaida)22:07, 10 urtarrila 2026 (CET)Reply
Nik ez dut ziurtasun osorik esateko bata ala bestea hobea den, baina maiz erabiltzen ditugu bi abizen, batez ere argipena behar denean. Katalanezko Wikipedian ohitura dute biak erabiltzeko, eta gurean ez du kalterik egiten, birzuzenketak egin daitezkeelako. Amaren abizena ikustarazteaz gain, interesgarria da euskaraz lehen ohitura handia zegoela biak jartzeko (adb.Arana eta Goiri'tar Sabin). Eta nik ere badakit Agirre lehendakariaren bigarrena Lekube zela, begiratu behar izan gabe. Hau da, ez dela arrotza, baizik eta tradiziozkoa euskaraz (esango nuke Hego Euskal Herrian). Azken urteotan bertsolariek ere biak erabiltzeko hautua egin dute. -Theklan (eztabaida)14:04, 14 urtarrila 2026 (CET)Reply

Ondorioa (oraingoz): neurri txikiagoan edo handiagoan, lau wikilari agertu gara orain arte egin dugun bezala artikuluaren izenburuan abizen bakarra jartzearen alde; beste bi, bi abizen agertzearen alde. Sei parte hartzaile besterik ez gara izan (guztiok gizonezkoak). Horiek horrela, izenburuan abizen bakarra jarri beharko dugu, parte hartze handiagoko eztabaidaren batean bestela adosten ez den bitartean, behintzat. Atzera eramango dut Xabier Leteri buruzko artikulua abizen bakarrera. --Xabier Armendaritz 2026-01-29, 18:08 (UTC)

Leiho Morea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Interneten argitaratu berri dute lan itzel bat:Leiho Morea, feminismoaren alorreko euskarazko edukiak biltzen dituen webgunea. Tresna ezin baliagarriagoa, wikipediagintzan dihardugunontzat. Dagoeneko horko edukia pare bat artikulutan («Feminismo» eta «Genero arrakala») baliatu dut, baina askoz gehiago zukutzeko modukoa delakoan nago.

Tamalez, ez du lizentzia librerik, eta hango testuak moldatuta ekarri beharko ditugu hona. Testu zati bat denean, hala ere,aipatze eskubidea balia dezakegu, adibidez{{aipua}} txantiloia erabiliz. --Xabier Armendaritz 2026-01-14, 12:43 (UTC)

The Signpost: 15 January 2026

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
Read this Signpost in full ·Single-page ·Unsubscribe ·Global message delivery 16:18, 15 urtarrila 2026 (CET)

Feminism and Folklore 2026 starts soon

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
Invitation to Organize Feminism and Folklore 2026

Dear Wiki Community,

We are pleased to invite Wikimedia communities, affiliates, and independent contributors to organize theFeminism and Folklore 2026 writing competition on your local Wikipedia.

The international campaign will run from1 February to 31 March 2026 and aims to improve coverage of feminism, women’s histories, gender-related topics, and folk culture across Wikipedia projects.

About the Campaign

Feminism and Folklore is a global writing initiative that complements theWiki Loves Folklore photography competition. While Wiki Loves Folklore focuses on visual documentation, this writing campaign addresses thegender gap on Wikipedia by improving encyclopedic content related to folk culture and marginalized voices.

What Can Participants Write About?

Communities can contribute by creating, expanding, or translating articles related to:

  • Folk festivals, rituals, and celebrations
  • Folk dances, music, and traditional performances
  • Women and queer figures in folklore
  • Women in mythology and oral traditions
  • Women warriors, witches, and witch-hunting narratives
  • Fairy tales, folk stories, and legends
  • Folk games, sports, and cultural practices

Participants may work from curated article lists or generate new article suggestions using campaign tools.

How to Sign Up as an Organizer

Organizers are requested to complete the following steps to register their community:

  1. Create a local project page on your wiki(see sample)
  2. Set up the campaign using theCampWiz tool
  3. Prepare a local article list and clearly mention:
    • Campaign timeline
    • Local and international prizes
  4. Request a site notice from local administrators(see sample)
  5. Add your local project page and CampWiz link to theMeta project page
Campaign Tools

The Wiki Loves Folklore Tech Team has introduced tools to support organizers and participants:

  • Article List Generator by Topic – Helps identify articles available on English Wikipedia but missing in your local language Wikipedia. The tool allows customized filters and provides downloadable article lists in CSV and wikitable formats.
  • CampWiz – Enables communities to manage writing campaigns effectively, including jury-based evaluation. This will be the third year CampWiz is officially used for Feminism and Folklore.

Both tools are now available for use in the campaign.Click here to access the tools

Learn More & Get Support

For detailed information about rules, timelines, and prizes, please visit theFeminism and Folklore 2026 project page.

If you have any questions or need assistance, feel free to reach out via:

Join Us

We look forward to your collaboration and coordination in making Feminism and Folklore 2026 a meaningful and impactful campaign for closing gender gaps and enriching folk culture content on Wikipedia.

Thank you and best wishes,

Feminism and Folklore 2026 International Team


Stay connected: 

Invitation to Host Wiki Loves Folklore 2026 in Your Country

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Hello everyone,

We are delighted to invite Wikimedia affiliates, user groups, and community organizations worldwide to participate inWiki Loves Folklore 2026, an international initiative dedicated to documenting and celebrating folk culture across the globe.

About Wiki Loves Folklore

Wiki Loves Folklore is an annual international photography competition hosted on Wikimedia Commons. The campaign runs from1 February to 31 March 2026 and encourages photographers, cultural enthusiasts, and community members to contribute photographs that highlight:

  • Folk traditions and rituals
  • Cultural festivals and celebrations
  • Traditional attire and crafts
  • Performing arts, music, and dance
  • Everyday practices rooted in folk heritage

Through this campaign, we aim to preserve and promote diverse folk cultures and make them freely accessible to the world.

Project page on Wikimedia Commons

Host a Local Edition

As we celebrate theeight edition of Wiki Loves Folklore, we warmly invite communities to organize a local edition in their country or region. Hosting a local campaign is a great opportunity to:

  • Increase visibility of your region’s folk culture
  • Engage new contributors in your community
  • Enrich Wikimedia Commons with high-quality cultural content

Sign up to organize:

If your team prefers to organize the competition ineither February or March only, please feel free to let us know.

If you are unable to organize, we encourage you to share this opportunity with other interested groups or organizations in your region.

Get in Touch

If you have any questions, need support, or would like to explore collaboration opportunities, please feel free to contact us via:

  • The project Talk pages
  • Email:support@wikilovesfolklore.org

We are also happy to connect via an online meeting if your team would like to discuss planning or coordination in more detail.

Warm regards,

The Wiki Loves Folklore International Team

MediaWiki message delivery (eztabaida)14:21, 18 urtarrila 2026 (CET)Reply

Annual review of the Universal Code of Conduct and Enforcement Guidelines

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

I am writing to you to let you know the annual review period for the Universal Code of Conduct and Enforcement Guidelines is open now. You can make suggestions for changes through 9 February 2026. This is the first step of several to be taken for the annual review.Read more information and find a conversation to join on the UCoC page on Meta.

TheUniversal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is a global group dedicated to providing an equitable and consistent implementation of the UCoC. This annual review was planned and implemented by the U4C. For more information and the responsibilities of the U4C,you may review the U4C Charter.

Please share this information with other members in your community wherever else might be appropriate.

-- In cooperation with the U4C,Keegan (WMF) (talk)

22:01, 19 urtarrila 2026 (CET)

Hezkuntza/Lehiaketak/Erromatar galtzadak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kaixo, denoi:

Euskal Herriko historia 100 objektutan proiektuaren baitan,Errekaleorreko milarria da aste honetako objektua.

MilarriaArabako Arkeologia Museoan dago, eta horixe bera izango da urtarrilaren 24an egingo dugunEuskal Wikilarion Topaketaren egoitza.

Horregatik gonbidapen berezia egin nahi dizuegu aste honetanerromatar galtzadei buruz idazteko.

Zer landu daiteke?

Erromatar galtzadei lotutako edozein gai: galtzadak eta bide sareak, milarioak, Euskal Herriko aztarnak...

Landu dituzuen artikuluakhemen apuntatu, mesedez:Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Erromatar galtzadak/Artikuluak

Sariak:

- Parte-hartzaile guztiekmezu berezia jasoko dute euren eztabaida-orrian.

- Gainera, lehen hiru sailkatuekpostal berezia jasoko dute

Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Erromatar galtzadak

Animatu eta parte hartu!

Maddi Eseberri Colomo (eztabaida)12:02, 20 urtarrila 2026 (CET)Reply

Report concerning~2026-49355-3

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

VandalismXReport --NDG (eztabaida)09:00, 23 urtarrila 2026 (CET)Reply

Eginda. Thank you! --Xabier Armendaritz 2026-01-23, 08:22 (UTC)

WP guztiek eduki beharreko 1000 artikuluak: egoera eta eginkizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jakingo duzuenez, amaitu berri dituguWikipedia guztiek izan beharreko oinarrizko 1.000 artikuluak behar bezalako luzeraz lantzeko zereginak. Poz apur batez esan genezake euskal Wikipedia dela buru, hizkuntza guztien artean, oinarrizko mila artikulu horiek behar bezala osatzen.

Bizitzan bezala, Wikipedian ere poz guztiek dute, ordea,bainaren bat. Urriaren 24koEuskal Wikilarion Topaketan, Gasteizen, orain arte egindako lanarenbaina batzuk aurkeztu nituen. Izan ere, metrikak esaten digu oinarrizko mila artikulu horiek, guztiek, badutela 30.000 byte baino gehiago. Metrika, ordea, itsua da, ez ditzake neurtu artikuluen edukiaren tinkotasuna, hizkuntzaren zuzentasuna, formatuaren «wikitasuna», emandako datuak edo baieztapenak oinarritzeko erreferentzien tasuna eta, oro har, artikuluen kalitate maila. Hala, oinarrizko mila artikuluen azterketa labur bat egin nuen, horietako 280 lagintzat hartuta ―horrela, estatistikoki azterketarenkonfiantza tartea % 95 etaerrore marjina % 5 dira.

Azterketaren ondorioak hauek dira, laburki:

  • Artikuluen % 43 ongi dago.
  • Artikuluen % 15 batek hizkuntza akatsak ditu. Gehienetan akats ortotipografiko hutsak dira, hala nola hitz barruko letrak dantzatuta izatea, baina kasu batzuetan errore morfologiko edo sintaktiko larriagoak daude.
  • Artikuluen beste % 15 batek formatu arazoak ditu, hau da, ez dator bat Wikipediaren estiloarekin. Maiz, arazoa ez da gertatzen artikulu osoan, baizik soilik bibliografiaren atalean.
  • Artikuluen % 26 batek erreferentzia egiaztagarri gehiago behar ditu, ematen diren datuen edo egiten diren baieztapenak oinarritzeko.

Azterketa egiteko errepasatu ditudan 280 artikuluetatik:

Laguntza eskatu nahi dizuet zuzenketa eta txukunketa lan horretan.

Artikulu horietako bat zuzentzen edo osatzen amaitzen duzuenean, garrantzizkoa da {{Gainbegiratua}} txantiloia txertatzea, testuaren amaiera-amaieran. Txantiloi horrek ez du ezer egiten, ez du ezer txertatzen edo aldatzen testuan, baina balio digu jakiteko, horixe, gainbegiratua dagoela.

Bitartean, jarraituko dut gainerako artikuluak banan bana begiratzen eta, behar izanez gero, dagokion txantiloiaz markatzen.

—Aurreko iruzkinsinatugabeaGotzon (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Benetan ez da lan makala aurreko iruskin hori idatzi duenak egindakoa; hala ere, ezin hari zuzendu ez baitu sinadurarik. Dena den, lana ez dela oso eraginkorra izango uste dut, eta, gainera, nire ustez, artikuluak itsusitu egiten ditu. Bestalde, zergatik 1000 artikulu horietan gelditu? Hori eginez gero, ez ote genituzke 500.000 artikuluak birbegiratzen hasi beharko?
Nire ustez, egindako artikulu batera joaten garenean zerbait begiratzeko, osatzeko edo hobetzeko, gainbegirada batekin ikusten da artikuluaren euskara maila, eta hori da unea artikuluari eskua sartzeko; bada, txantiloia jarriz gero, lana airean uzten dugu noizbait beste norbaitek egingo duelakoan. Artikulura joaterakoan, edozeinek ikusten duen lehenengo gauza da artikuluak akats ortografiko, sintaktiko, morfologiko, prosodiko edo bestelakoak dituela. Handik beste batera salto eginez gero eta gauza bera ikusiz gero, burura etorriko zaiona da euskarazko wikipedia, euskarari dagokionez, txarra dela oso, eta hori ez da horrela; hobetu daitekeela, zalantzarik ez, baina ez nuke esango txarra denik.
Halaber, gonbidatzen zaigu zerrendan agertzen den artikuluren bat zuzenduz gero,{{gainbegiratua}} txantiloia ezartzera birbegiratu eta konponduta dagoela adierazteko. Baina, akatsak dituen artikuluren bat birbegiratu ondoren, nork esaten digu akats guztiak konpondu ditugula eta hasierako txantiloia ken dezakegula? Ez al zaigu zalantzarik sortuko ondo egin ote dugun? Neuri behintzat bai.
Azkenik, zenbait artikuluren bibliografiari{{wikitu}} txantiloia ezarri zaie wikipediaren estilo gidak esandakoa betetzen ez dutelakoan. Estilo gida begiratuta, ez du ezer esaten bibliografiari buruz, edo neuk behintzat ez dut ezer ikusi, eta, gaztelaniazko eta ingelesezko wikipediak begiratuta, ez dut alde handirik aurkitzen wikitu jarri zaizkien zenbait artikuluren biografiekin.
Beraz, nire iritzia da artikuluren batera joaten garenean onena gainbegiratzea eta akatsak zuzentzea dela; bada, beste batek egiteko utsiz gero, hortxe geldituko da, zezendu gabe eta gaizki dela esaten duen txantiloi(ar)ekin.Joxan (eztabaida)13:44, 01 otsaila 2026 (CET)Reply
Ados artikuluok momentuan zuzentzearekin. Tamalez, ez daukagu beti horretarako astirik, batez ere erabiltzaile/talde berdin batek hainbat artikulu sortzen dituenean hizkuntza maila edo formatu akats berdinekin. Momentuan ezin bada zuzendu, egokiena dagokion txantiloia ezartzea da.
Txantiloiak funtzio bikoitza dauka: batetik artikuluan bertan zuzenketak egiteko beharrizana erakusten du. Bestetik, kategorizatu egiten ditu artikuluak. Horrela,{{wikitu}} txantiloia duten artikuluakKategoria:Wikitzeko kategorian aurkitu daitezke;{{txp-zuzendu}} txantiloia daukatenakKategoria:Zuzentzeko kategorian.
Badago beraz non aurkitu zuzenketak behar dituzten artikulu horiek, zuzenketak egiten denbora hartuko duen jende gehiago behar... agian lehiaketetako bat honi dedikatzea ondo legoke.
Behin artikulua zuzenduta txantiloia kentzen zaio. Agian muga beti ez dago argi, kasu horretan txantiloia dagoen lekuan utzi daiteke beste norbaitek begiratu dezan.
Ez nago batere ados zuzenketak egin gabe txantiloia kentzearekin, kasu horretan bai akatsak betirako gelditu daitezkeelako, aipatutako kategorietan agertu ez eta lokalizatzeko aukera galtzen baitugu.
-Lainobeltz (eztabaida)22:43, 2 otsaila 2026 (CET)Reply
Arazoa da nola erabaki zerbait zuzenduta dagoela. Artikulu batzuk ontzat ematen ditugu, nabarmen bozkatzen dira hainbat pertsonek zuzendu ostean... baina ez dira "guztiz zuzenak". Udan egin genuen Txikipedia zuzentzeko lehiaketa, guztiz beharrezkoa dena, eta oso gutxik hartu zuten parte. Eta parte-hartzaile batzuek artikuluak hedatu bai, baina euren buruz ez zuten ikusten zuzentzeko moduan. Zuzentzaile gehiago behar ditugu! -Theklan (eztabaida)22:51, 2 otsaila 2026 (CET)Reply
Iritziak iritzi, hala ere, nire azken aurreko paragrafoari ez diozu erantzunik ematen,Lainobeltz, bibliografiaren estilo-gidari buruzkoari, alegia. Eta zuzentzen astekotan, gustatuko litzaidake jakitea zein den gorde beharreko estiloa, zeren, aipatzen dudan moduan, gaztelaniazko eta ingelesezko wikipedian antzeko moduan ezarrita baitaude begiratutako batzuk, areago, haiengandik kopiatuta.
-Joxan (eztabaida)10:35, 3 otsaila 2026 (CET)Reply
Guztiz ados artikuluak zuzentzen lan itzela dugula egiteko. Eta 1000 artikulu horiek bereziki garrantzitsuak dira (beste hainbat artikulu ere berdin edo areago garrantzitsuak izanik). Ni ere ahal dudanetan aritzen naiz zuzentzen, baina ezin denetara heldu...
Ni ere akatsak dituzten artikuluak markatu beharrekoak ditugulakoan nago:Lainobeltzek ederki adierazi duenez, horrela badakigu zuzentzeko daudela, nahiz eta une horretan astirik ez dugun hori egiteko.
Joxan, aipatu duzun bibliografia horri dagokionez, agian adibideren bat aipatzea litzateke errazena, wikitzearen aldetik zer arazo ikusten zaion zehazteko. --Xabier Armendaritz 2026-02-03, 10:11 (UTC)
Xabier Armendaritz, hona hemen adibide bat:Ludwig WittgensteinJoxan (eztabaida)17:58, 3 otsaila 2026 (CET)Reply
Aldaketa hau egin dut,Joxan. Nire ustez, horrekin, premiazkoena behintzat jada wikituta dago bukaerako atal horietan. Egin kasu atal horietan egindako aldaketez egin dudan azalpenari, nire edizioaren laburpenean: «atal batzuen ordena zuzentzea; erdara batera itzulitako lanen zerrenda kentzea [ez baita usadioa halakorik aipatzea, ez Euskal Wikipedian, ez erdal wikipedietan]; bibliografia luzeegia tolestea»).
Hori bai, denboraz estu nabilenez, egiteke utzi ditut beste eginbehar batzuk: erreferentzietako testua euskaratu behar da (horietako asko erdaraz daude, adibidez: «La edición original alemana está publicada en edición facsímil [...]»); erreferentzietako lanak zein hizkuntzatan idatzita dauden zehaztu beharko litzateke (adibidez,{{es}} txantiloia ezarrita gaztelaniazko lanei); eta komeni litzateke bibliografiako lan bakoitza zein hizkuntzatan idatzia den zehaztea.
Seguru beste xehetasunen bat ere hobetzeko modukoa dela; baina, esan bezala, edizio horrekin funtsean bukaerako zati hori wikituta dagoelakoan nago. Ea zer dioten beste wikilariek. --Xabier Armendaritz 2026-02-04, 08:34 (UTC)
Mila esker,Xabier egindako aldaketa eta iruzkinengatik. Aurreantzean, kontuan izaten ahaleginduko naiz.Joxan (eztabaida)11:18, 4 otsaila 2026 (CET)Reply

The Signpost: 29 January 2026

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
Read this Signpost in full ·Single-page ·Unsubscribe ·Global message delivery 07:31, 29 urtarrila 2026 (CET)

Ekaitzak, letra etzanaz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauxe irakurri dut orain:https://uzei.eus/nola-idatzi-fenomeno-meteorologikoen-izen-bereziak/. Eta guk baditugu hainbat ekaitz tropikal, urakan eta bestelako denboralei buruzko artikuluak. Uste dut guztietan letra etzana jarri beharko genukeela, ezta?Theklan (eztabaida)13:22, 29 urtarrila 2026 (CET)Reply

Bai, halaxe agintzen duEuskaltzaindiaren 200. arauak, 97. orrialdean. Hona hemen zer dioen: «Fenomeno meteorologikoen izen bereziak, hala nola tifoi, urakan, zikloi eta ekaitzenak, letra larriz hasita eta letra etzanez idazten dira.»
Beraz,Euskaltzaindiaren arauak Euskarazko Wikipedian bete beharrekoak ditugula dioen politika orokor bat dugunez, letra etzanez jarri beharko ditugu fenomeno meteorologiko horien guztien izen bereziak. --Xabier Armendaritz 2026-01-29, 17:50 (UTC)

Administratzailea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mezu hau bidaltzen ari naiz administratzaile bihurtzeko prozesuari ekiteko. Bozketa bat ireki nahi nuke, izateko. Ba al iruzkinik?Antino Mizar (eztabaida)14:43, 31 urtarrila 2026 (CET)Reply

Nola sor dezaket wikidatan adierazpen berri bat?

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wikidatan, Itsas-alkate eta Abade Nagusia adierazpenak sortu nahiko nituzke, kargu horiek bete zituen Esteban Olaizola hondarribiarraren artikulua sortzen ari bainaiz eta urtetan bete baitzituen kargu horiek. Nola egin dezaket? Mila esker.Joxan (eztabaida)12:39, 2 otsaila 2026 (CET)Reply

Euskaraz ez dugu azalduta, baina badago ingelesez zein gaztelaniaz gida bat:d:Help:Items/es#Creando_un_nuevo_elemento. Ea moldatzen zaren.Theklan (eztabaida)22:52, 2 otsaila 2026 (CET)Reply

Arazoak artikulu berri bat sortzeko

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aupa, "Foku pilaketa" artikulua sortu nahian nabil, eta argitaratzeko emandakoan, ezin dela argitaratu esaten dit, artikulua kaltegarria izan omen daitekeelako; zehazki hauxe dio: Ekintza hau automatikoki kaltegarritzat identifikatu da; beraz, ez da onartu. Zure ekintza konstruktiboa zela uste baduzu, jakinaraz iezaiozu administratzaileari ea zer egiten saiatzen ari zinen. Hona hemen zure ekintzarekin abiarazi den gehiegikerien aurkako arauaren azalpen labur bat: El artículo está escrito en un idioma diferente al español. Zergatik da hori?Joxan (eztabaida)13:17, 5 otsaila 2026 (CET)Reply

Barkatu aurreko iruzkinarengatik. Gaizki nenbilen, eta horregatik ez zidan uzten.Joxan (eztabaida)14:03, 5 otsaila 2026 (CET)Reply
Bukaerako azalpen hori ikusita, badirudi Gaztelaniazko Wikipedian sortzen saiatzen ari zarela. Begira ezazu ez ote zaren es.wikipedia.org webgunean saiatzen ari, eu.wikipedia.org webgunean aritu beharrean. Letra bakarraren aldea da... --Xabier Armendaritz 2026-02-05, 12:20 (UTC)

BaiXabier, hala ari nintzen konturatu gabe. Mila esker. (eztabaida)14:07, 5 otsaila 2026 (CET)Reply

Zalantza: Kanpo estekak goiburua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi. "Kanpo estekak" goiburua nahitaezkoa da artikuletan Autoritate kontrola eta kategorien gainean, nahiz eta kanpo esteken zerendarik ez gehitu?Suna no onna (eztabaida)10:30, 13 otsaila 2026 (CET)Reply

Nahitaezkoa denik ez nuke esango, ez dugulako horretarako arau bat onartuta, baina bukaerako atal horiek txukuntzen ibiltzen diren wikilariek horrelako kasuetan goiburu hori jartzen dute, eta oso egokia iruditzen zait. Azken batean,{{Autoritate kontrola}} txantiloiko estekek Wikipediatik kanpora eramango zaituzte. Beraz, nahitaezkoa ez, baina komenigarria eta egokia bai, esango nuke. --Xabier Armendaritz 2026-02-13, 09:59 (UTC)

Txikipediako akats sistematikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txikipedian sortzen diren artikuluetan, badira gutxienez bi akats sistematiko:

  • Kategorietan, Txikipediatik kanpoko kategoriak jartzea. Hona hemen aurreko batean txikipedialari bati jarri nion oharra:
«Txikipediako artikuluak Txikipediako kategorietan sartu behar dira. Beti agertu behar da kategoriaren izeneanTxikipedia; bestela, ez daude kategoria egokian. Adibidez,Jokin Zaitegiri buruzko Txikipediako artikulua ez da sartu beharEuskal idazleak,Euskal itzultzailea,Apaizak,Irakaslea kategorietan, baizik etaKategoria:Txikipedia etaKategoria:Txikipedia:Euskal idazleak kategorietan.»
  • Barne estekak Wikipediako artikuluetara jartzea, Txikipediakoetara jarri beharrean. Egia da askoz errazagoa dela Wikipediako artikuluetaranzko esteken kodea... Txikipediako artikuluetaranzko kodea, berriz, oso konplexua iruditzen zait haurrentzat, agian zerbait egin beharko litzateke kode hori errazteko. Ez zait bururatzen zer egin daitekeen, baina horretan gehiago dakitenei agian bururatuko zaie zerbait.

Hemen azaltzen ditut bi akats sistematiko horiek, Txikipedia bultzatzen dihardutenei lagungarri izango zaielakoan, ikastetxeetan jarraibideak ematean-eta. ---Xabier Armendaritz 2026-02-13, 10:17 (UTC)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wikipedia:Txokoa&oldid=10543368"(e)tik eskuratuta

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp